PETTI
Hitzak, sentimenduak, unibertsal bihurtzen ahal diren bizi-esperientzien pasarteak eta abar luze bat bildu ditu Pettik bere bigarren diskora, bakarlari gisa hasi zenetik egiazkotasun kutsu horretaz lagunduta argitaratutako "Arrazoiak" izenburuko lan luzera, alegia.
Izan ere, Pettik badu abesti soilak eta biluziak helarazteko erraztasuna, fintasuna eta indarra nahastekoa, iluna eta argia uztartzekoa. CD-ak formatu akustikoan landutako hamaika kantu eta diskoaren hondar hondarrean (hemezortzigarren musika-kortean) aurkituko dugun opari gisako blues bat hartzen ditu bere baitara. "Amets bat" bere lehendabiziko lanaren jarraipena da "Arrazoiak", orain folkaren besarkada nabariagoa bada ere. Petti hasierako beldurrak bazter utzita dator, bere ahotsaren dohainak ustiatuz, askeago modulatuz, batzuetan hitzak xuxurlatzeraino helduz, gitarrarekin apaintzen duela bere eztarriaren sakona. Hala ere, Pettik badu beste alderdirik, elektrikoagoa eta akaso basatiagoa dena. Bi alderdi horiek (akustikoa eta elektrikoa) uztartuko zituen CD bikoitza egitekotan izan ziren, baina azken unean aukera hori alboratuta gelditu zen, hain dira ezberdinak aipatu bi formatuak. Horregatik, ezustekorik gertatu ezean, datorren urtearen hasieran Pettiren hirugarren diskoa aterako da merkatura, erabat elektrikoa eta musika talde baten laguntzaz egindakoa izanen dena.
Dena dela, arretaz segitzekoa da beratarraren ibilia, disko ederrak egiteko gai izateaz gain, seguruenera etorkizunean ere bere eskaintza handituko duelako hala kalitatearen aldetik nola kantitatearen aldetik.
Zertan aldatu da zure bigarren diskoa lehendabizikoarekin alderatuz gero? Zure estiloa finkatu duzula uste duzu?
Alderdi elektrikoaren eta akustikoaren artean hautatu behar izan zenuten. Azkenean formatu akustikoan atera da diskoa. Nola gertatu zen erabaki hori?
"Arrazoiak" diskoan lasaiago, askeago, nabaritzen zaizu kantatzerako orduan. Ahotsarekin gehiago jokatu duzu, gehiago modulatu duzu...
Lehendabiziko diskoan hitz ia guztiak zuk egindakoak ziren bitartean, oraingo honetan ardura hori batik bat Beñardo Goietxek, Andoni Tolosa "Morauk" edo Fermin Iraolak hartu dute. Zer dela eta aldaketa hori?
Hala ere, sentimenduen eta norberaren esperientzien inguruan ardazten da diskoa. Hori ez da aldatu...
Diskoak argitaratzen hasi zinenetik aldaketarik somatu duzu zure inguruan eta zure baitan?
Zuzenean ikusi zaituen jendeak dio zure kontzertuek ikaragarrizko indarra dutela. Zer irizten diozu zuk?
Zeintzuk dira zure helburuak etorkizun hurbilera begira?
Petti lagunez inguratu da bere bigarren diskoa atontzeko. Alde batetik, hitz gehienak Beñardo Goietxe beratarra, Andoni Tolosa "Morau", Fermin Iraola eta Alberto Tolosarenak dira. Fernando Pessoaren "Caeiro" idazlana ere moldatu du Pettik. Bestalde, musikari lanetan Jimmy Arrabit (perkusioak), Jabi Arteaga (teklatuak), Raul Sonnyboy Garcia (armonika), Marina Beraetxe eta Bingen Mendizabal (biolinak), Anxel Iraola (baxua) eta Fermin Iraola (gitarra) ibili dira. Diskoa Gasteizko "El cantón de la soledad" estudioan grabatu zen joan den urteko abenduan
Pettik bakarlari gisa egin du salto plazara, iluna baliatuz argia ikusi du bere musikak, ahots sakona eta gitarra binomio bereiztezina bilakatuz. Bi diskotan bildu ditu kantautore beratarrak sentimenduez blaitutako kezkak, lehenik "Amets bat" (1999) izenburuko lanean eta bigarrenik "Arrazoiak" kaleratu berrian. Pettiren jatorria ordea, rockaren unibertsoan kokatzen da, Noise Hole eta Zup taldeetan aritu baitzen gitarrajole eta kantari, hurrenez hurren. Baina patuak-edo bazuen berarentzat bestelako proiekturik gordeta. Hala hasi zen gitarra akustikoa zein elektrikoarekin emanaldiak ematen folk eta bluesaren bidetik, harik eta Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluaren arreta bereganatu zuen arte. "Txo!-esanen zuketen- Hemen badaukagu aukera bat merezi duen eskaintza". Eta ez ziren erratu. Hori hala dela frogatzeko, argudio pisutsuak - "Bihotzeko harriak", "Sobera erraza", "Itsuak", "Alegia"...- biltzen segitu du egile beratarrak. Baina, kontuz, bere diskoak ez dira errazak, entzuleari ere bere partetik zerbait jar dezan eskatzen baiotiote.
![]() |
|
||||
1812 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa