Mariasun Landa
Pilar Iparragirre
Nola sentitzen da bat bere lana itzulia ikusterakoan? Imajina dezakezun bezala. Aukerako egoera da nirea euskal idazle batentzat, alegia zortzi-bederatzi hilabete bakarrik merkatuan daraman euskarazko liburuaren erdarazko bertsioa Anaya bezalako argitaletxe espainiar batek eta "Sopa de libros" bilduma ospetsuan argitaratzen diola ikusi ahal izatea. Egoera normalizatu baten irudipena dela esango nuke.
Zer alde dago jatorrizko ipuinetik itzulitakoetara?Oso pozik gelditu nintzen euskarazko liburuarekin, Jokin Mitxelenaren ilustrazioak izugarri politak baitziren. Baina itzulitako liburuan nire ipuinaren beste irakurketa bat ezagutzeko aukera izan dut, Asun Balzolarena. Aspalditik ezagutzen dut, elkarrekin lan asko egin dugu, eta halere bere irakurketa erabat berria iruditu zait, hau da, plastikoki liburu berri baten aurrean nengoela.
Gustura zaude, beraz... Opari bat izan da hau guztia niretzat. Eta oso une egokian lortutakoa, gainera, zeren aurten hogei urte beteko ditut ipuinak idazten, eta neure erara ospatu nahi nuen hori, txanpain pixka batekin-edo. Eta txanpaina agertzen da ipuin honetan ere, sorgin protagonistari oso gaizki ateratzen zaizkiolako haurrei egin nahi dizkien sorginkeriak, eta bere arrakasta bakarra irakasleak txanpain botila bihurtzea delako... maisu berezi bat ezagutzen duen arte. Maisu hori literaturan klasikoa den irudi baten azalpena da, heriotza -kasu honetan sorginkeriaren kalteak- geldiarazteko ipuinak kontatzen dituen narratzailearena. Grimm anaien "Hansel eta Gretel" ipuina kontatuz bereganatuko du sorgintxoa maisuak.
Gurutze Irizar, "Fatimetu"
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
PERFILA. "Zer egiten du kristau honek basamortuan?" pentsatu zuen saharar batek, begi urdin hilegorri hura lehenengoz ikusi zuenean. Oso gutxira denek ezagutzen zuten Fatimetu. Errefuxiatuen kanpamenduan erizain, behin marokoar armadako militar bat heriotzetik atera zuen. Gaur militar hura kanpamenduan bizi da, hormarik gabeko basamortu zabalean "preso", baina beretzat desio duen askatasuna ez die sahararrei opa. Malkoak eta barre algarak eragin dizkigu Gurutzek, eta bitartean semeak hiru te prestatu ditu, sahararrek bizitzari hartzen dizkioten zaporetakoak: lehenengoa bizitza bezalakoxe garratza. Bigarrena suabea, heriotza bezala. Hirugarrena maitasuna bezain gozoa.
guztia irakurri
PETTI
Xabier Sagardia
Hitzak, sentimenduak, unibertsal bihurtzen ahal diren bizi-esperientzien pasarteak eta abar luze bat bildu ditu Pettik bere bigarren diskora, bakarlari gisa hasi zenetik egiazkotasun kutsu horretaz lagunduta argitaratutako "Arrazoiak" izenburuko lan luzera, alegia.
guztia irakurri
RiCHARD IRAZUSTA
Mikel Asurmendi
Abertzaleen Batasuneko (AB) eleduna da Richard Irazusta. Lizarra-Garaziko Akordioan partehartze zuzena izan zuen ABren ordezkari gisa. Akordioa abiapuntu gisa harturik, ezker abertzalearen Batasuna prozesua, Udalbiltza eta azken herri bozak izan ditugu hizpide.
guztia irakurri