Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-10 -- 1811.zenb

LANDAREAK

PASIOA AZALEAN

Jakoba Errekondo

Edozein egituratan gora hazten den landarea da pasio-lorea. Eguzkia, lur beltza eta nahi adina ur izanez gero, lore ugari emango du. Fruituekin, berriz, likore ederra egin daiteke.

Bero, bero joan da bai azkenaldi hau. Eta beroak azala bistaratzen du eta azalean dena tatuatua azaltzen da, nahi gabe ere. Tatuai hauen topografia aldatu eta oilo-ipurdiaren tektonika abia arazten didan landareetako bat da pasio-lorea (Passiflora coerulea).
Pasio-lorea aspaldidanik ezagutzen da baserri atari eta baratzetako lorategietan. Landare igokaria da eta bertan samar harrapatzen duen beste landare edo edozein egituratan gora azkar hazten da. Landare dotore hau babeszalea da, hotza ez zaio gustatzen, ezta eguzki-galda ere. Gehienekin bezala tokiarekin asmatzea da zailena adiskide honekin. Ahal izanez gero ekialdera, goizeko eguzki goxo baina meheari begira, arratsaldeko erreduretatik urrun, eta teilategala edo antzekoren baten babesean jar ezazu. Lur beltz ona eta nahi adina ur izanez gero pasio-loreak lore andana zabalduko du egunero, ilunabarrean bildu eta ezkutatzeko. Urte erdi beroena loreak eman eta eman. Lorea izugarria da. Ile more, ubel, laru eta horiak, eta egitura sexual zintzilikari deigarriak ditu eta errematerako usain fin paregabea.
Jesukristok pairatutako pasioko arantza-koroa gogora arazten omen duten ileen egitura borobiletik eta estamine zintzilikarioen gurutze-formatik omen datorkio pasio izen hori. Lore hauek garatzen dituzten laranja koloreko fruitu borobilekin likore ederra egiten da, pasioaren likorea. Usaina, formak, likorea... horiek bai pasioa azaleratzen dutela. Oilo-ipurdian .

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan