Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-10 -- 1811.zenb

PASAI DONIBANE

Arostegitar Jokin, 1971-V-30

Martxoaren ogeita zortzian, azaldu zan au: Estaduagandik Eliza libro izateko beregandik jasotzen zuan diru laguntzari uko egiņ bear ziola apaizak alegia. Emen zegoan kakoa: Alde batetik Elizaren askatasunagatik alde batera utzi egiņ bear Estaduaren diru laguntza; bestetik ordea, Estaduko laguntza ori gabe, nola bizi apaizak? Neretzat askatu eziņeko korapilloa zan. (...) Argitasuna eman naiaz, irakurle batek, apalik, erantzun dit: "Aurren irakasle, nere iritziz lanbide onena. Irakasleak ain urri dabiltzanez geroz, poz pozik ikusiko lituzke erriak, nik uste. Apaizak, Meza eta beste eginkizunengatik artzen duan saria, artzen jarraitu dagiala, ba, lana egiten duanak bere saria bear du eta pozik ematen dio kristauak. Ori da nere iritzi apala". Milla esker zure erantzun apalagatik. Ona eta baliotsua da gerora sortuko diren apaizei begiratuta. Apaizaren ogibide bat izan diteke geroxeago, aurrei eskola ematea. Baiņa gaur...? Irakasle izateko Maisu titulua bear da; gaur eguneko apaiz geienak ez dituzu maisu; apaiz lanetatik kanpora ezin ba izan Irakasle. (...) Jasoa dut beste irakurgai polita. Onela dio: "San Jose egunean korbata jantzita ibilli zan D. Kosme apaiza... Ez det itzik egin nai... Obe det ixillik egotea...". Kosme izena nerea da gero e..? Gogorra egin du apaiz orrek... Ain polita den lepoko esparadrapuaren ordez, korbata jantzi alajaiņa... Ori da pekatua, ori. Serioski, ona emen nere iritzia: Apaiza ez bedi izan erriagandik berezitutako aparteko kasta bat (...).

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan