BIZITZAREN PASARTEA
Niretzat Franco goizegi hil zen. Francoren diktadura oso luzea izan zen, baina nik karrera bukatu eta hurrengo urtean hil zen. Garai hartan Tubos Reunidosen nengoen, oso gustura, gaztea nintzen eta bizitza osoa nuen aurretik. Franco bizirik balego, ziurrenik enpresan jarraituko nuen. Baina hil egin zen eta oso erabaki garrantzitsua hartu behar izan genuen: gure lan profesionalean jarraitu edo sindikatuen munduan buru belarri sartu. Horregatik esaten dut Franco, niretzat eta zentzu horretan bakarrik, goizegi hil zela. Gure taldean denek erabaki genuen sindikatuan sartzea. Balore pertsonala bakarrik ez, kolektiboa ere bazen beraz. Pauso kolektibo hori izan zen garrantzitsuena, dena utzi genuelako: lana, askok herria...
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.