ANTTON KARRERA
Mikel Asurmendi
Billabonako Fraisoro eskolan hartu gaitu legebiltzarkide berriak. Ezker Batuko koordina-tzailea da Gipuzkoan. Hogeitabost urte darama nekazaritza eskola honetan; hamazazpi zuzendari gisa. Eskola utzi eta legebiltzarkide gisa tinko aritzeko prest dagoela esan digu.
guztia irakurri
DORA SALAZAR
Nagore Irazustabarrena
Hamabost urte joan dira Dora Salazar artista altsasuarra lanean hasi zenetik eta egun gutxi Bilboko Windsorren azken erakusketa paratu zuenetik. Iraganaz eta orainaz mintzatu gara Gasteizko bere etxe-estudioan. Ez baitu gogoko etorkizunean pentsatzea; gero gerokoak.
guztia irakurri
Mikel Rodríguez
Pilar Iparragirre
Zeintzuk dira zure historia honen protagonistak? Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkieke faszismoaren aurka borrokatu zuten guztiei eta bereziki liburua egiten lagundu didaten gizon-emakumeei; 1936ko gerran borrokatu ondoren kartzelatik ihes egin eta makia osatzera erabaki zirenei; bizitza arriskuan zutela jakinik ere, zalantzak alde batera utzi eta PC birrantolatzearren itzuli zirenei; 1944ko urrian Nafarroan sartutako guztiei (800 baziren, bueltan muga zeharkatzea lortu zutenak askoz gutxiago izan arren). Den-den horiek dira liburu honen protagonistak.
Zer da zure liburuan aurki dezakeguna?Euskal gerrillarien historia, 1936ko gerra galdu, Bigarren Mundu Gerran borrokan jarraitu eta 60ko hamarkada arte. Egin zituzten ekintzak kontatzen ditut. 1940-1944 bitartean Iparraldean eginikoak eta 1938tik 1962ra Hego Euskal Herrian aurrera eramanak, nahiz azken ekintzotan beste leku batzuetako makiek ere parte hartu zuten. Borrokalariok bereziki komunistak ziren arren, haien artean bazeuden libertarioak, sozialistak eta nazionalistak ere.
Jaso zuten laguntzaren berri ere ematen al duzu? Jakina. Batik bat familia eta PCren azpiegitura izan zituzten sostengu. Gerrillarien bizitza kontatzen da, zer jaten zuten, nondik lortzen zituzten bizirik irauteko beharrezko zituztenak, atzerrian zegoen PCko buruzagitzarekin izandako hika-mikak... eta jasan behar izan zuten jazarpena, naziek eta polizia espainiarrek egin zizkieten galdeketak eta torturak, Meliton Manzanasenak barne... Hau guztia jasan eta gero, ez zaie omenaldirik txikiena ere egin. Are gehiago, oraindik ere ukatzen zaie oroimena eta hitza.
Jose Elorrieta
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Ideia denak ditu oso arrazoituak, baina diskurtso prefabrikatuak errezitatu beharrean, badaki besteren esanei arrazoia aitortzen. Profesionalen tratua eman digu "bekaria" gazteoi, eta erlojuari begiratu gabe, ordu estra batzuk eskaini dizkigu galderei lasai erantzuteko.
guztia irakurri