Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-10 -- 1811.zenb

Rafa Diez, LABeko idazkari nagusia: "Su-eteneko garaian, ELAren ardura LAB bere karriletan sartzea izan zen beren sindikatuarekin bat egin genezan (...) ELArekiko elkarlana ez zen gelditu su-etenaren amaieraz, Lizarrako prozesuaren hasierarekin baizik".

Jonan Fernandez, Elkarriko koordinatzailea: "Ez dago irtenbiderik EHren partehartzerik gabe; eta biolentziarekin ez da posible irtenbiderik negoziatzerik edo itauntzerik".

Xabier Arzalluz, EAJko EBBko lehendakaria: "Izan dena izaten jarraitzen du EAJk. Burujabetzaren kontzeptuarekin aritu gara alderdian, eta gero autodeterminazioaren ideia sartu dugu, gure alderdia bere buruaren jabe den herria ordezkatzeko jaio zelako. (...) Estatutua helmuga dela pentsatzen duenari eta ez bitarteko, alderdiz alda dezala esango zaio".

Odon Elorza, Donostiako alkatea: "Ez litzateke oso ulergarria PSE-EE Elkarriren bake konferentzian ez izatea. Ez dakit zein partehartze mailarekin, baina soegile moduan baino gehiago egon beharko litzateke. Ni behintzat egongo naiz".

Baltasar Garzon epailea gero eta gogorrago kritikatzen dute Espainiako botere gune zenbaitetatik, eta bere lanaren eraginkortasuna gero eta zalantza handiagoz hartzen da. Epailearen azken eskandaluetakoa Haikaren auzia ei da, oinarri juridiko eskasen gainean landutakoa, Entzutegi Nazionaleko zenbait iturriren arabera. Entzutegian, egundokoak eta bi egiten ari omen dira Haikaren auzia izaera juridikoz jazteko -Garzonena erabat politikoa delako-, bestela Haika legearen barruan aritzen dela ondorioztatuko baita. Hau guztia Isabel San Sebastian "El Mundo"ko kazetariak idatzitakoa da, abertzale munduarekiko bere jarrera erasokorragatik nabarmendu dena.
Unai Parot euskal presoak Cordobako espetxeko funtzionarioen eskutik jasandako jipoiak euskal presoek bizi duten egoera larria azaleratu du berriz ere. Parot konorte gabe utzi zuten jipoiaren ondoren eta azken kolpeak ohean esposatua zegoela jaso zituen. Espetxeratu zutenekin zigor baldintza bereziak jasan izan ditu Parotek eta presoen munduan ezaguna da espetxe erakundeetatik eta funtzionario zenbaiten eskuetatik jasandako jazarpena.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Edozein egituratan gora hazten den landarea da pasio-lorea. Eguzkia, lur beltza eta nahi adina ur izanez gero, lore ugari emango du. Fruituekin, berriz, likore ederra egin daiteke.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Euskal Herriko emakumeen %72 ez da bere pisuaz arduratzen eta gutxi dira kirola egiten dutenak. Menopausia duten emakumeengan garrantzitsua da oso osasuna zaintzea.
guztia irakurri


EH-K ERAKUNDE GUZTIETAN PARTE HARTUKO DU

BAKEA eta burujabetzaren defentsan aritzeko, EHk behar den erakunde guztietan parte hartuko duela erabaki du EHko Batzar Nagusiak. Azken hauteskundeetan izandako porrotaren hausnarketaren lehenbiziko ondorioa da, nahiz eta oraindik ez dagoen argi irizpide orokorraren aplikazioa nola gauzatuko den. Gasteizko Legebiltzarraz EHk egiten duen balorazioa, dena den, berdina da. Azken bi urteetan burujabetzaren inguruan eramandako hausnarketa politikoa ere egokitzat jo da, baina erritmo azkarregia hartu dela uste da eta helburu horretan bat datozenekiko aliantza lotu beharra azpimarratu da. Zabaldutako hausnarketak hari ugari ditu zintzilik aurrera begira, eta horien artean borroka armatuaren ingurukoa izan daiteke arantzatsu eta esanguratsuena. Egiten bada behintzat.


EAJ-RI BURUZKO ZURRUMURRUAK

El MUNDO egunkariak argitaratu zuen, EAJko erraiak ezagutzen dituen kazetariak: maiatzaren bukaera aldera Javier Atutxa jeltzale bizkaitar esanguratsuak Joseba Egibar EAJko parlamentari taldearen bozeramaile izan ez zedin proposatu omen zuen. Beste bik bat egin ei zuten berarekin, Jose Antonio Rubalkaba eta Josune Ariztondok. Beste hamaikek atzera bota ei zuten asmoa. Zurrumurruok eta gisakook, barrukoena baino kanpokoen interesakoa dela dio Ibarretxe lehendakariak. Zarata bada, ur jarioa zenbatekoa den jakitea, ordea, ez da samurra. Dirudienez, familia jeltzale guztiek intrerpretatu dute hauteskundeen emaitzak on egin diela.


ENA-EHNA AGIRIEN DANTZA

EUSKAL Herriko Nazio Aitormena (EHNA) bultzatzen du ezker abertzaleak kudeatutako Udalbiltzak. Euskal Nortasun Agiria (ENA) zenbait pertsona eta taldek aspaldi bultzatzen duten ekimena da, Bizkaia aldetik nagusiki. Udalbiltzak euskal herritartasunaren agiriarena bere esku uzteko eskatu die ENA elkartekoei. Hauek ezetza eman diote, beraiek aspalditik ari direla, beren ekimenak pluraltasun handia biltzen duela eta EHNA ezker abertzalekoegia dela erantzun dute, beti ere aurrera begira elkarrizketarako eta konponbiderako ateak zabalik dituztela azpimarratuz. Aspaldikoa da lehia eta Interneteko zenbait eztabaida zerrendetan akusazio gogorrak gurutzatu izan dira bi ekimenen zaleen artean.


SAKABANAKETAREN AURKA

SAKABANAKETAREN aurka manifestazioa egingo da Parisen larunbatean, senideek Frantziako Gobernuaren espetxe politika salatzeko egindako martxa luzearen ondoren. Ez da hau bakarrik eskatuko zaiona Pariseko gobernuari, euskal errefuxiatuek ere Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatu baitute modu publikoan azken asteotan.


GOBERNU BERRIA UZTAILERAKO

DATORREN uztailerako, abuztuko oporraldiari ekin aurretik, Juan Jose Ibarretxek Eusko Jaurlaritzako kontseilarien izena emango ezagutaraziko du. Zalantza handiena bertan Ezker Batuko kontseilaririk egongo den ala ez izango da.


LA ZARZUELA ETA URDANGARIN AITAREN BESARKADAK

ESPAINIAKO Cristina infantaren senarraren aitak, Juan Urdangarinek, hauteskunde gauen Juan Jose Ibarretxe nola besarkatzen zuen telebista zenbaitetan agertu izanak ez ei zuen poztasun handiegirik sortu Espainiako erregeen La Zarzuela jauregian. Juan Urdangarin EAJko militantea ei da.


ERREPORTARIEN KEZKAK EUROPAKO LEGEBILTZARREAN

MUGARIK Gabeko Erreportariek Euskal Herrian kazetariek bizi dituzten lan baldintza gogorren egoera ikuskatzea eskatu diote Europako Legebiltzarrari. ETAk kazetari talde zabalak mehatxupean dituela, prentsaren mundua erasotzen duela eta Europako Parlamentariak kazetarien lana babestea bermatzeko eskaera luzatu du erreportarien mugimendu ezagunak.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan