Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-03 -- 1810.zenb

KANTAZ KANTA

Oreka TX taldearen lehen diskoa hamaika kantaz osatua dago. Horietatik bederatzi Kepa Junkerak eginak dira, eta beste biak Oreka TX taldeak berak:
- Keinuka ilargiari. Nolabait txalaparta zaharra eta berria uztartzen ditu Artzeren testu bat sartuz. Txalaparta zaharra zaldiaren lauhazka balitz bezala ikusten zuten eta ttakuna pixka bat irekita trostara pasatzen dira. Phil Cunningham dago teklatuan.
- Aone! Justin Valik malgatxez abesten du. Berak eginiko letra da, beraz afrikar kutsuko kanta.
- Txalaparta dantza. Arin arin bat da. Hankekin perkusioa egiten du Michel Bordeleauk, takoneoaren antzera.
- Adabegi. Antzinean ohol bakarrarekin jotzen zutenean adabegiak non zeuden begiratzen zuten, bertan egurraren dentsitatea desberdina izaki eta soinua ere desberdina izaki. Kanta esperimentala da, oso atmosferikoa. Soinu ezberdinak lortzea bilatzen dute eta garai batean adabegiez nola jokatzen zuten hori bilatzeko.
- Okabe-Landarbaso. Okabe mendia eta cromlech horiek Landarbasoko kobekin lotu dituzte. Fandango bat da eta Ibon Koteronen alboka sartzen da. Kanta indartsua da.
- Uluka. Hiru kanta motzen batura da, ezpatadantza batetik hasita.
- Ortzimuga. Balada melodiko bat da Cunninghamen teklatuarekin. Melodia harriekin egin dute.
- Oreka. Txalaparta hutsaren saio normala. Oreka TX-en pieza.
- Ekhinahi. Kanon bat sortzen dute egurren artean. Egurra eta harria da bereziki entzuten dena. Kanta harmoniko batzuk.
- Nagoreko bidean. Solidarios con Itoiz taldekoei omenalditxoa. Haiek ama lurraren defentsan egiten duten lana eta daramaten borroka miresten dute. Nagoreko bidean 54 makina hondatu eta obrak geldiaraztea ekartzen du gogora. Ekintza burutu zuten bi neskekin nolabait identifikatu dira. Hasieran lasaia da (Irati eta Itoiz inguru hori hala egon da orain arte), gero indarra sartzen da kontrastea bilatzeko.
- Saustatik Erbetegira. Bi horiek Zuaznabartar eta Goikoetxeatarren baserriak ziren. Omenaldi bat izan da txalaparta bizirik mantendu zutenei eta baita Artze anaiei eta Beltrani. Mikel Laboak abesten du, Orekakoentzat bizitza osoko erreferentea. Jexux Mari Irazuren letra da. 1990eko Hernaniko Txalaparta Festan Zuaznabar eta Goikoetxeak jo zuten saio baten grabaketa sartu dute. Honela bukatzen da txalaparta zaharrarekin hasitako diskoa. Txalapartan ematen den dualidadea, ttakuna eta herrena, eta Euskal Herriaren egoera islatu nahi izan dituzte. Zuaznabar eta Goikoetxea anaietatik Pello Zuaznabar bakarrik bizi da eta oso zaharra da. Diskoa atera bezain pronto bere etxera joan ziren lana berari eta bere familiari erakustera, diskoa entzutera.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan