Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-03 -- 1810.zenb

Xabier Arzalluz, EAJko EBBko lehendakaria: "Aznarrek eta Putinek terrorismoaren atentatuak erabili dituzte botoak lortzeko"

Joseba Egibar, EAJko EBBko bozeramailea: "Espainiako alderdiei dagokienez -eta jo dezagun indarkeria desagertu dela-, garbi dago, arazoa zaila izanik, konpontzeko erraza dela planteatzen: nola nazio eta estatu den eskema batek aurkituko du bere konponbidea nazio izan eta estatu ez den batekin. Hor bi borondate daude eta batak bestea aitortu beharko du; hau da, euskal herritarrek onartzen dutena errespetatuko al du estatu eredu horrek? Hor oreka aurkitu behar da eta hori da azpi-azpian dagoen eztabaida".

Arnaldo Otegi, EHko parlamentari eta eleduna: "EH trantsizio politikoa planteatzen ari da, eta zeregin horretan egungo markoak eskaintzen dituen baliabideak baliatzea posible dela uste dugu. Eta uste dugunez EAJ eta EA ez direla gai trantsizio horren lidergoan izateko, ezta Gasteiztik ere, EHri legokioke trantsizio horren lidergoa hartzea, baita marko horretan ere".

ETAk apirileko "Zutabe" barne agerkarian ELA kritikatzen du eta sindikatuak 93tik aurrera LABekin garatu duen lankidetzan inboluzioa prozesua ikusten duela azaltzen du. Besteak beste, ELAk burujabetza edukiz betetzeko ekimenei uko egiten diela salatzen du, horretarako borroka armatua aitzaki gisa erabiltzen duela argudiatuz.
Iņigo Makazaga Erresuma Batuan atxilotua izan den lehen euskal errefuxiatuak datorren apirilaren 21ean deklaratuko du agiri faltsuen akusazioari aurre egiteko. Sei eta bederatzi hilabeteko gartzela zigorra jaso dezake.
AHT Gelditu, abiadura handiko trenaren azpiegitura lanak geldiarazteko plataformak, proiektu hau gelditzeko orain arte egin den manifestaziorik jendetsuena egin nahi du Donostian datorren ekainaren 16an.
Peter eta Alberto Encinas anaiak Arrasateko Zutikeko bi kideek terrorismoaren apologia akusazioari egin beharko diote aurre Entzutegi Nazionalean, manifestazio baten amaieran ustez "Gora ETA militarra" oihukatzeagatik. Akusazioa Ertzaintzak egin die eta bi anaiek ukatu egin dute halakorik oihukatu zutenik.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Indianoen antzera etxe atariak palmondoz hornitzen hasteko garai aproposa da; hegoaldeko nekazariei kasu egin eta sasoi honetan landatu beharko genituzke, eta ez neguan.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Mutazioak normalak dira bakterioetan, baina baldintza berrietara egokitzeko ohikoa dena baino gehiago garatzen direnean antibiotikoenganako erresistentzia lor dezakete.
guztia irakurri


BANGUARDIAK, HAUTISMOAK ETA ELKARRIZKETAK

EUSKAL gizarteak arazo bat konpontzeke duela era gordinenean etengabe gogoraraztea eta EAJ konstituzionalismoa eta estatutismoaren bidetik ez lerratzea izan daitezke ETAren gaur egungo bi helburuetakoak. Espainiako proiektua eta Euskal Herriko proiektua ikusten ditu ETAk eta bere ustez bigarrenaren garapena oztopa dezakeen edozeren aurka egiten du, bere helburuak gero eta gehiago zabalduz. Bere jarduera ulertzen duen gero eta jende gutxiago dago, baina oraingoz horrek erakunde armatua gehiegi arduratzen ez duela dirudi. Eta hauteskundeetako EHren emaitzen ondoren berriro dator sarritan egindako galdera. Zenbateko ur kopurua behar du arrainak putzuan ez itotzeko? ETAk ezker abertzaleko banguardiatzat izan du bere burua, eta hala izan da gainera, baina sinesmen maila handia behar da datozen urteetan horrela izango dela pentsatzeko. ETAren egungo jardueraren ondorioek putzuan itotzera eraman dezalete berandu baino lehen, bere jardueraren ondorioez ohartzen ez bada eta elkarrizketari bidea egiten ez badio.


EUSKAL IRAKASKUNTZAREN DEFENTSAN NAFARROAN

MILAKA pertsona ari da ateratzen kalera Nafarroan euskarazko irakaskuntzaren defentsaren alde. Administrazioan euskararen erabilpena oztopatu eta murrizten duen foru dekretuaren ondoren, irakaskuntza munduari helduko ziola iragarri zuen UPNk, eta hala gertatuko dela dirudi. Antza, irakaskuntza munduaren udako opor garaia baliatu nahiko luke Miguel Sanzen gobernuak hartuko dituen neurriak iragartzeko. Edukiei dagokienez, oraingoz filtrazioak besterik ez daude -adibidez D ereduetako irakasle taldeetara erdaldunak sartuko direla-, baina euskarazko hezkuntz komunitatea mobilizatzen hasi da UPNren asmoak salatzeko eta etor daitekeenaren aurrean erne egoteko. Eta hezkuntza munduaren ondoren, osasun publikoaren esparru iragarri zuten Nafarroako Gobernuko agintariek.


AUTONOMIA ESTATUTUA KORSIKARENTZAT NAFARROAN

KORSIKARENTZAKO autonomia estatutu berria onetsi du Frantziako Asanblea Nazionalak. Frantziako Gobernuaren Lionel Jospin lehen ministroak hexagonoaren deszentralizazioan emandako lehen pauso sendoa da Korsikakoa. Jean Pierre Chevenementen ondorengo Daniel Vaillant Barne ministroak erabateko sostengua ekarri dio lehen ministroari ekimen garrantzitsu honetan. Beharrezko sostengua, bistan denez. Izan ere, Asanbleako 577 hautatuetatik 287k alde bozkatu bazuten ere, 217k kontra egin zuten eta 53 abstenitu ziren. Autonomia estatutu hau mugatutzat jo izan den arren, ebazpenak Ipar Euskal Herriko politikoen arreta bereganatu du. Autonomiaren aldeko ekimen hau erabaki ausart gisara hartua izan da eta bere bilakaera Iparraldeko notableen begipean izanen da aitzinantzean.


BATASUNA PROZESUA BERE AZKEN TXANPAN NAFARROAN

BATEGINEZ ponentzia nagusiaren zuzenketak aztertzen ari direnean, EHk bultzatutako Batasuna prozesua bere azken txanpan ari da dagoeneko eta ekainaren 23rako Euskal Herri mailako ezker abertzaleko erakunde berriaren izena ezagutuko da, seguruenik Batasuna. Erakunde berria Euskal Herri osoan arituko da. Zalantza, ordea, Iparraldean dago, Batasunari buruzko eztabaida prozesua udazkenera arte luzatuko baita. Ez dago argi zer gertatuko den Abertzaleen Batasunarekin, baina ez dirudi udazkenetik aurrera bere jarduera berdina izango denik, ezker abertzaleko erakunde berria Iparraldean ere arituko da eta.


HAIZE BERRIA EUSKAL POLITIKAN NAFARROAN

EUSKAL politikagintzan haize berriaren usaina agerikoa da agente politiko guztietan. Itun politiko berri baten prestaketa giro hasia dela dirudi, nahiz eta oraindik goiz den zein edukiren inguruan gauzatuko litzatekeen. Sukalde lana iragartzen da alde guztietatik, eta bakoitza bere eremua prestatzen ari da jada.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan