Zarautz'tar mutil gazte au degu gaurko egunean, Españi'ko kirolari guzien artean entzute aundiena artu duana, ta egunkari ta aldizkari guzietan beratzatz goralmenik aundienak irakurtzen ditugu. Ain ospetsua egin bazaigu ere, ez uste goi mallara irixte orrek, aldaketarik erangin dionik, bera, lenago zan bezelakotxe umil, zintzo ta adiskide atsegiña jarraitzen du guzientzat, eta bere jokabide arrigarriaz gañera, doai auek dituala buru, iñork ez dituan ainbat jarraitzalle ditu berak, eta Euskalerri guzian berari ederretsitzen diote.
Euskaldun jator bat izanik, egoki iruditu zait ZERUKO ARGIA'n beratzat zerbait idaztea, baña egokiago oraindik berarekin izketaldi bat edukitzea, ta onetarako eragozpenik ez det arkitu, ta poz atsegiñez artu nau bere etxean, nere asmo au agertu diotanean.
Ni sartu naizenean, bere etxeko jantokian aparitan arida, aragi-xerra ederrari kontu ematen, eta bitartean ekin diogu izketaldiari, ona emen gure jarduna:
Zuk nai dezun bezela. Galdetu.
Ez, geiago egin genezakeala derizkiot, baña gaizki jokatu genduan, eta ezin aurrera jarraitu.
Ez, amaikakoen joko-aldi txarra izan da, ori gertaarazi duena.
Nik nere ustez gure aterako bideak itxiak nauzkan, bera zegoan tokitik oso zalla baizan sartutzea, baña nere ta makilla artetik sartu zan, neroni ere arrituaz, jokalariak asmo guziz tira zuan eta ondo atera zitzaion, baña ori milletatik bein ondo ateratzen dan jokoa da, ta beingo ori, orduantxe gertatu.
Semearen erantzuna: Suerte txarra bakarrik ez ama, gaizki jokatu genduan eta orrela ezin irabazi.
Munduko txapelketatzaz, kanporako galderak orain. Bilbo-ko amaikakoak pozik arkiken altzera?
Bai, oso pozik gañera.
Esango al zenidazuke, zure iritziz, laixter asiko dan aurtengo txapelketan nola ibiliko zeraten?
Orri erantzuten zalla da. Azkenengo urte onetan ondo ibili gera, ta asko nola oso gazteak diran, itxaropena eduki liteke datorrenean oraindik obetoago egoteko.
Bai, badaude batzuek, eta auen artean bat izentatzekotzatz, ROJO. Zerbait ondagarri gertatzen ez bazaio oso ona aterako da.
Errex itzegiteko eran dakitenak, lau edo bost Argoitia, Arieta ta abar, eta orain berrietatik badira, beste lau ondo egiten dutenak; ugaritzen ari gera.
Onenetako bat bera izan nuan, eta badakit goralmen aundienak beragatik izan ditudala, baña batez ere garrantzi aundiko jokoa zalako. Nik ordea esango nuke ta badakit arratsalderik onena Canarias'en eduki dedala, emengo egunkariak aitatu ez arren.
Igarotzen ari zeran opor-aldia nola dijoa?
Egia al da esaten dutena, aurten ezkontzen zerala?
Iripar egiñez erantruten dit,
Pozik egin dedala izketaldi au berarentzat, eta saiatuko naizela nere aldetik nigan jarrita daukaten itxaropena orreri erantzuten, nere aldetik alegiñak egin gabe ez naizela geldituko.
Milla esker emanaz agurtu det eta gure izketaldl onetan antxe arkitzen zan bere amak, laguntzen dit ateraño, ta belarri ertzera diot, zenbateraño goxatu ote dezu egun auetan zure semea.
Nai ainbot ez, ez bai diote etxean pakean bizitzen utzi, bateko aparia, besteko txuletak eta periodista noiz nai, ta uek okerrenak, nik ezertxo esan ez, eta au eta ori esan dedala.
Geiago ez nua jerraitzera, bestela neregatik ere ori esan lezake, ta gañera beragatik ez dedala ezertxo ere esango esan diot, eta ez det gaizki gelditu nai.
Amaren azken itzak: Gabon eta nai dezun arte.
![]() |
|
||||
181 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa