Soņua, akordeoia alegia, Viena'n asmatu ei eben orain siglo ta er di dala. Euskalerrixa'n noizbait sartu zan ta bai sustrai sakonak bota be! Gure erri koxkorretan soņurik ez ba dago ez dago iņola be jai eitxerik.
Gizon elduendako eguerdito bazkaia ta bersolaiak izaten dira jaiaren biotza, gazte jendearentzako, ostera, illuntzian asiko dan muslkia: Triki-trixa, Yenka, Ariņ-ariņ, ta "Me lo dijo Perez" dana nahastuta, etxafleruak ta.. ondorenguak.
Garrantzi aundia dau, beraz, soņu,jotzalleak olako jaiaditan, bere eskutan bait-dago erromeiaren exitua. Oneri bonbo ta platillo ipiņi ezkero, a ez da soņujotzalle soilla, ari "orkestinia" esaten dotzagu.
Erria soņu kontuan oso exijentia da ta bere aukerak zorrotz egiten ditxu, ezin leikixola katua erbixaren truke sartu. Onela soņujotzalle batzuk mitolojikuak biurtzen ditxu, ta a entzutia baņo gauza obeagorik ez ei dago munduan.
Nik onetako bat presentatu nai notzueke... Balitxeke gutxik iakitea zein dan Felix Aranzabal. Nork ez dau entzun, ordia, Angiozar'ko itxua? Urte luzetako izen sonatua dauka berak. Beronekin artuemana eukitzeko era izan dogunoi sekula etxaku ahaztuko bere umore ona ta edozeiņi gustua emoteko daukan gogo xaloa. Gizon fiņa ta danon adixkide. Oso buru argikua... batebe zalantzarik gabe esango dotzu zelako urte ta orduan izan zan olako edo alako gertaera.
Esaiguzu, mesedez, noiz eta zelan asi ziņan soņua ikasten...
Lenengo etxian, Angiozar'en bertan, zazpi urte, zortzi, neukazela. Profesorerik gabe. Orduan etzan profesorerik, bai zera! Beste anai bixak, zaharrenak, asi zi ren ikasten, ta arei entzunda... Musika geruago ikasi neban, itxutu nintzanean, Bilbon. Amabi urtekin joan nintzan Bilbo'ra ta bertan leitzen, eskribitzen ta soņua joten ikasi neban, baita piano ta biguliņa be...
Zer pentsatzen jatzu, gaurko egunez erreztasun geixago dago musika ikasteko?
Bai...! Gero ta erreztasun gaixago. Alare musika ikasteko astirik larregi ez dago, batzuk eskolara joan biar, bestiak profesionalera edo batxillerra eitxera... Gaurko egunian ez dago denborik orfeoi baten ensaiatzeko, esate baterako, presaka bizi garaz...
Noiz asi ziņan profesional moduan joten ta ze konkursuak irabazi dozuz?
-Ogei ta emeretzigarren urtian. Lelengo konkursua Errenderi'n, Magdalenatan, 1945'garrenian. Urte artan bertan Ondarrabi'n be aurrena, ta Durango'n berdin. Beste okasiņotan be Durango'n (1946) ta Portugalete'n (1948) 1elengo.
Zelako diferentzia ikusten dozu zuk oingo ta lengo erromeien artean?
Bizimodua aldatu egin da. Orain jaialdia igarotzeko Jendeak erri aundietara joatea naiago dau. Lehen ez egoen orain bezela kanpora juateko ametsik. Orduan ez egoen autobusian Donostia'ra exkursiņo eitxerik edo Bilbo'ra partidu bat ikustera juaterik... Orduan auzuetako jaietarako gogua bai Orregatik orduan erromeiak aundiaguak izaten ziren. Bestela... ogei ta lau urteko berakuak kanpora juatia pentsau be ez, bai zera Bergara'ra juateko egun jakiņekuak: Pazku erdikoz ta karnabal martisenez, akabo Elgeta, Mondragoe, Elorrixo'ra juateko egun jakiņekuak; Abadiņo'ra S. Blas eta hitxo Bilbo ta Donostia ez existitzia moduan; soldau juan biar zana...
Nik ez dot esaten oingo anbientia oin 12 urtekoa baņo txarragua danik. Orain jendeak euskal-kanta geixago daki... "Ixil ixilk dago" ta orrek orainguak dira. Lehen jendiak kanturik ez ekian. Ontan Arrate'ko radioak lan asko egin dau. Lastima izan da...
Erromerietan errekuerdorik onena?
Oņati izango ote da, ba? (Barre egiten dau) andria antxe billau neban-da..,
Ta bukatzeko, azken galdera. Zer pentsatzen jatzuz "Ye ye" ta olako aide orrek?
"Musika pasajera" dirala, baņan alegrea, orixe bai, argia da izan. Anbienteko musikia...
Agur, Felix, eskerrik asko eta urrena arte nai dozonerako gertu.
![]() |
|
||||
181 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa