2001-05-27 -- 1809.zenb
Xabier Letona / Nagore Irazustabarrena
Une bereziak bizi izan ditu Euskal Herriak urte hauotan. Lizarra-Garaziko Hitzarmenak eta ETAren su-etenak haize berria ekarri zuten. Su-etenaren hausturak une latzak sortu ditu ondoren. EAEko hauteskun-deak intentsitate handiz bizi izan dira Euskal Herri osoan. Nafarroako Gobernuak euskararen aurkako lehen neurri andana hartua du jada. Modu berezi batean ukitu nahi izan dugu gure herriaren egoera, eta horretarako gonbidatu ditugu adineko lau pertsona, beren lanagatik esparru desberdinetan aritutakoak eta esperientzia ugari bizkarreratu dutenak. Azaletik aztertu ditugu Euskal Herriko zenbait alor, orainari esperientziaren begietatik so egitea garran-tzitsua delakoan, eta laukote honen iritziak zipriztin moduan geratu dira mahaiaren gainean.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa