EUSKALDUNA, SUNTSIKETA ETA GALERA
Azken hogei urteotan ontzigintzaren sektoreak, Euskal Herrian nahiz Estatu osoan, krisialdi larria jasan du, eta hainbat ontziola historiko itxi beharra eragin du, besteak beste Bilboko Euskalduna. Aurrez esan dugun bezala, horrekin batera, 21.000 lanposturen galera ere eragin du. Ondorio tamalgarri horietan zerikusi handia izan dute enpresa publikoaren kudeaketa txarrak eta aldian aldian boterean egokitu den alderdi politiko bakoitzak bere interesetarako erabili izanak, baina, hala ere, ez dira hondamendi lazgarri horren arrazoi bakarrak izan. Horrela, garrantzi handia izan dute, batetik, ontziola korearren lehia-jokabide makurrak, beren ekoizpen kostuak baino %20 merkeago salduz, eta, bestetik, herrialde gehienetan aurrekontu militarretan egindako gastu murrizketak.
Egoera horrek, Espainiako Estatuko ontzigintzaren sektorean zehazki, lau birmoldaketa-plan eragin ditu bata bestearen ondoren 1984tik 1999ra bitartean, aipatu dugun lanpostu galera ikaragarria eraginez. Bazßnen 8.203 lanpostu galdu ziren eta AESAn 13.432 lanpostu -Euskalduna itxiz eta La Navalen ehunka lanpostu galduz-. Garai horretako galera ekonomikoa izugarria izan zen, bilioi erdi bat pezeta ingurukoa, 403.389 milioi pezeta AESAn eta 105.740 milioi pezeta Bazßnen.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.