BASERRI-AZTERKETA
Gaztaņaga'k, 1971-V-16
Betor zorionean, betor azkar Lekuona'tar Andoni'k aditzera eman-berria duan baserri-azterketa ori! Ba zan garaia! Bi eratako jardunak ezagutzen ditugu eta bietatik asko. Batetik, gure baserriaren goraltzak: euskaltasunaren iturri dala, euskeraren gordaillu dala... e.a. Ori ukatu gabe, baiņa aitortu bear egi oien inguruan beste bitxikerizko itz aizetsu ugari esan dirala. Bestetik, berriz, baserriaren egoera guziz illun eta beltz margozten duten jardun negartiak ere ugari entzun izan ditugu eta irakurri. Asko-askotan, ordea, itzezko zarata utsak. Eta orra oraingoan Lekuona'ren asmoak, ez irripar eta ez negar-malko, jator bezain egoki baserriari begira. (...) Baserriaren ondoeza sendatuko balin badute, sustraietara jo bear aurrena. Eta bide ortan barrena dijoa "Baserri-azterketa". (...) Dei bat egingo nieke, bada, baserritarrei. Uste osoa izan dezatela Lekuona'ren eta bere laguntzailleen asmoetan. Piatu ditezela, arren, "Baserri-azterketa" orren eratzailleekin, ez bait dijoaz azpikeriz, ez dijoaz diru-billa (...).
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.