Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-05-27 -- 1809.zenb

ETORKIZUNA
Hemendik At!
GOR
11 kanta
2.275 pezeta
91 libera


EURODANCE ETA HEMENDIK AT! TALDE NAFARRA

Euskarazko hamar kanta berri eta ingelesez kantatutako beste batekin ("No more tears for you") aurkezten zaigu oraingoan Hemendik At! talde nafarra. Euren esanetan, eurodance eta europrogressive estiloa landu dute, bereziki, "Etorkizuna" izenburuarekin plazaratzen duten beren azken emaitza honetan. Dance melodikoaren barruan estilo ezberdinak jorratzen dituen disko honen musika eta letra gehientsuenak bereak dira, Juan Karlos Lopez Mugartzak eginiko "Sua" eta Iņigo Ibarraren "Sekula ez da nahikoa" ez beste guztiak esan nahi dugu, hau da: "Ur askea", "Izar uxoa", "Bandera, untzi eta kalaberaz", "Mugitu!!", "Malkorik ez zuretzako", "H.E.S.A.ri ihesi", "Gure herrian arrotz" eta aipatutako "No more tears for you".

AGUR SAGAR BELTZERAN
Xabier Amuriza
BERTSOLARI LIBURUAK
400 orrialde
3.000 pzta./120 lib.


XABIER AMURIZAREN BARNE-BARNEKO TESTIMONIOA

Idazlan ugari, disko dezente eta, batik bat, bertso askoren egilea dugu Xabier Amuriza. "Agur sagar beltzeran" izenburua duen liburuan, ordea, bere lanari buruzko hausnarketa egiten du bertsolariak, hau da, orain dela hamar bat urtetik hona pilatzen joan den bertso jarriak gaitzat hartu eta bakoitzaren testuingurua eskaintzen du. Jon Sarasuaren hitzaurreaz lagundurik aurkezten zaigun liburu honetan, Amurizaren bertso sorta eta bertso solte argitaratu gabeak batzen dira, gehi koplak, zenbait kanta hitz eta egileak sortutako doinuen zerrenda bat. Bertso sorta batzuk Xabier Amurizak beren-beregi hautatu eta garaturiko gaiak dira, beste batzuk enkarguzkoak, gertaera sozial edo politiko bati buruzkoak, eta ez gutxi izen bati, gehienean hila, eskainitakoak. Dena den, "Agur sagar beltzeran"en, bertso sorta bakoitzak bere prosazko iruzkina dakar, non Amurizak azaltzen duen, aipatu bertsoa egiterakoan bizi izan zituen zirkustantziak: zeren bila joan zen eta zer lortu zuen azkenean, nolako korapiloei aurre egin beharrean izan zen bertso zehatz batzuk egiterakoan, beste hainbatetan erabilitako estetika eta estiloaren arrazoiak, eta batik bat, hori guztia egitera bultzatu zuten sentimenduak.

GURE AMETSEN GERIZAN
Luigi Anselmi
PAMIELA
78 orrialde
1.800 pezeta
72 libera


LUIGI ANSELMIREN ZAZPIGARREN OLERKI LIBURUA

Ametsen gazi-gozotik sortutako poemak bildu ditu Luigi Anselmi poeta bilbotarrak Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratu duen bere zazpigarren olerki liburua den honetan. Egilearen poemekin batera Jose Enrique Urrutia Capeauren marrazkiek osatzen dute "Gure ametsen gerizan". Batik bat bere adiskideak izan ditu gogoan Luigi Anselmik aipatu liburuak jasotzen dituen poema sorta idazterakoan, Joseba Sarrionandia, Eduardo Gil Bera, Miguel Sßnchez-Ostiz, Txema Aranaz edo Asisko Urmeneta bezalako lagunak, nortzuei barru-barrutik idatziriko poemak eskaini dizkien. Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Luigi Anselmik poesia idazten, eta halere, ezin omen du oraindik azaldu poesia zer den. Baina gehiegi axola ere ez, poesia idazten eta irakurtzen gozatzen duen gizon honi.

JOSE ELORRIETA. SINDIKALISMOAREN BERRI ONAK
Joxerra Garzia,
Nagore Izagirre
ALBERDANIA
76 orrialde
1.200 pezeta
48 libera


JOSE ELORRIETAREN MODAREN AURKAKO IKUSMOLDEA

Sindikalismoaren erreibindikazioa egiten du Jose Elorrietak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Joxerra Garziak eta Nagore Izagirrek egiten dioten elkarrizketa sakon honetan. Sindikalista seinalatu batek Euskal Herriaren egoeraz, iraganaz eta geroaz duen ikuspegiaren azalpena izan nahi lukeen liburuan, sindikatuak gizarteko ahulenei -hau da, langile jendeari- laguntzeko sortu zirela mahaigaineratzen du Elorrietak. Ordutik hona lan-harremanak eta zapalkuntza moduak aldatu badira ere, sindikalismoaren zaharberritzea edo hiltzea aurreikusten du, sindikalismo "berri" baten beharra baikortasun osoz aldarrikatuz, militantzia, erantzukizuna, elkartasuna, berdintasuna, ahulenen aldeko apustua eta gatazka ere bere egingo dituen sindikalismoa behar-beharrezkotzat joz gaur egunerako.

IZAR EURIA
Felipe Juaristi /
Elena Odriozola
ELKARLANEAN
22 orrialde
620 pezeta
24 libera


IZARRAK KONTATZEARI EKITEN DION NESKATOA

Gauza askoren berri izaten du Beatrizek, Felipe Juaristik idatzi eta Elena Odriozolak marraztutako ipuin honen protagonistak, bere gelan daukan irrati txikiaren bidez. Behar ere, neskatoak sei urte besterik ez dituelako eta kontu asko ez dakizkielako. Haatik, neska azkarra da: nota onak ateratzen ditu matematiketan, pentsa! Handitzen denean, astronauta izan nahi luke. Beno, iaz hegazkin-pilotu izan nahi zuen, eta aurreko urtearen aurreko urtean, txoria. Dena den, halako batean, gauez izar-euria izango dela jakiten du. Bera bizi den lekuko zerua, ordea, lainoz estalirik dago eta ezin da izarrik ikusi. Beraz, izarren mapa bat ekartzen du etxera ikastolatik, eta izar-multzoen izenak irakurtzen hasten da. Gero izarrak jaio eta hil egiten direla jakiten du ere, milioika urte iraun eta gero hil, eta haiek zenbatzeari ekiten dio adoretsu.

KLONAZIOA, EUTANASIA, TRANSGENI- KOAK, KONTSUMISMOA
Batzuen artean
GAIAK
205 orrialde
2.100 pezeta
84 libera


MUNDU GLOBALIZATUAREN ERRONKEN AURREAN

Hauxe da Alizia Stürtze, Iņaki Gonzalez Garai eta Ramon Iriondoren artean osatu duten lan honen izen zehatza: "Klonazioa, eutanasia, transgenikoak, kontsumismoa... (Mundu globalizatuaren erronketarako prestatzen)". Eta hain zuzen ere, gai horiek guztiak eta gehiago dituzte bertan aztergai. Teknologia berriak eta bioetika atalean, adibidez, eutanasia aktiboa eta pasiboa, abortua edo emakumearen eta fetuaren eskubideak kontrajartzen direnean, aldeko eta kontrako argudioak azaltzen dituzte, hala nola ugalketaren inguruko arazoak eta "in vitro" egiten diren ernalkuntzak, ingeniaritza genetikoa, gizakiekin egin ohi den esperimentazioa eta abar luzea. Bigarren atalean, berriz, XXI. mendeko gizarteak kontsumo, informazio eta kultura arloetan aurrean jarriko dizkigun erronka berriei errepaso egiten diete.

TXEROKIREN TXORAKERIAK
Iņigo Sarasola
JEAN FRANĮOIS SAURÉ
62 orrialde
1.600 pezeta
64 libera


AGUR, TXEROKI PUNKY EUSKALDUNAREN KOMIKIARI

Hona hemen Txeroki punky euskaldunaren abenturak jasotzen dituen liburua. Ia bederatzi urtetan zehar kaleratu izan da "Geu" aldizkarian (hasieran "Geu Gasteiz", gero "Geu-Gasteiz Euskalduna" eta azkenerako "Geu" izenarekin plazaratzen den Araba osoko euskara hutsezko hilabetekari bakarrean). Iņigo Sarasolak osorik landuak dira "Txerokiren txorakeriak", gaur eguneko konbentzionalismo eta morrontza guztietatik libre bizi den euskaldun bakanetako baten abenturak agertzen dituen komikia. Liburu honekin eta "Geu" aldizkariaren 100. zenbakia plazaratzearekin batera, ordea, Txeroki lagun zaharrari agur esan nahi izan diote, bai Sarasolak, bai "Geu"koek, hemendik aurrera beste pertsonaia bati leku egin beharko diolako, eta horixe izango delako hilabetekari arabarraren orrialdeetan agertuko dena.

DEABRUAREN HIZTEGIA
Ambrose Bierce
IBAIZABAL
304 orrialde
1.760 pezeta
70 libera


BIERCEK IKUSPEN ZINIKOTIK OSATUTAKO IDAZLANA

Xabier Olarra Lizasok euskaratu du Ambrose Bierce idazleak ikuspen ziniko batetik urtetan zehar osatuz joan zen idazlan hau. Zinikoa, aipatu idazleak dioenaren arabera, ikusmen akats baten ondorioz, gauzak, behar luketen bezala ikusi beharrean, diren bezala ikusten dituen lotsagabea da; eta agi danean hortik sortu ei zen esziten artean zinikoari begiak ateratzeko ohitura, hari ikusmena hobetzeko. Dena den, zinikoaren ikuspegi honetatik abiaturik bildu zituen Ambrose Biercek "Deabruaren Hiztegia"ren osagai ezberdinak, hau da, hitzen definizioak, epigramak, istorio laburrak, pasadizoak, bertsoz definitutako hitzak eta beste. Esan beharra dago, bestalde, "Deabruaren Hiztegia"rekin iritsi zuela Mexikon misteriotsuki desagertutako idazle estatubatuar honek bere literatur lanaren maila gorena.

ETORKIZUNA
Hemendik At!
GOR
11 kanta
2.275 pezeta
91 libera


EURODANCE ETA HEMENDIK AT! TALDE NAFARRA

Euskarazko hamar kanta berri eta ingelesez kantatutako beste batekin ("No more tears for you") aurkezten zaigu oraingoan Hemendik At! talde nafarra. Euren esanetan, eurodance eta europrogressive estiloa landu dute, bereziki, "Etorkizuna" izenburuarekin plazaratzen duten beren azken emaitza honetan. Dance melodikoaren barruan estilo ezberdinak jorratzen dituen disko honen musika eta letra gehientsuenak bereak dira, Juan Karlos Lopez Mugartzak eginiko "Sua" eta Iņigo Ibarraren "Sekula ez da nahikoa" ez beste guztiak esan nahi dugu, hau da: "Ur askea", "Izar uxoa", "Bandera, untzi eta kalaberaz", "Mugitu!!", "Malkorik ez zuretzako", "H.E.S.A.ri ihesi", "Gure herrian arrotz" eta aipatutako "No more tears for you".

hemeroteka

1808. zenbakia | 2001-05-20
1807. zenbakia | 2001-05-13
1806. zenbakia | 2001-05-06
1805. zenbakia | 2001-04-29
1804. zenbakia | 2001-04-15

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan