ZEIN DA GOGOETALARI?
Gurutz Ansola, 1971-V-09
Herritar langille gazte batekin hizketatu berria dut langille eta gogoetalarien arteko arazoa. Goi-mailla batetan, aski garbi agertzen zitzaigun arazoa. Baiņa hauzia lurreruntz eta gure herriruntz jeisten eta hurbiltzen hasi zenean, argitatik itzalera, eta, ondoren, ilunpetara jautsi giņan. Ez genekien pausoak nora zuzendu, eta itsumustuka genbiltzela, eten beharrean gertatu giņan hain gogozkoa genduen hizketaldia. Gogoeta egin nahi izan dut, neurekiko, illunean utzi genduen hauziaz. Langille bi eta gogoetalari bi giņan solasean. Langille biek, haatik, txit argiak eta pentsatzailleak dira, eta, nola ez, herri-ekintzetan asmoz eta jakitez dihardutenak. Egiazko gogoetalariak ez dauka beste biderik langilleariaren alde jakitatea eta ahalegiņak eskeintzea baizik. Gisa hontakoa zen, hauzitan genbilkigun arloa. (...) Gaurko gizarteak, estratejia osotua eskatzen dio sindikalismoari, lantegietako hauziez gaiņera ekonomiaren, kulturaren eta politikaren alor eta arlo guziak besarkatu behar bait ditu. Sindikalismoak, halere, nahiz erakunde politikoa ez izan, ez du politika ekintza baztertzen. Aitzitik, oro har, ez dago gaur egun sindikalistarik, aldi berean politiku ere ez denik. Kondizio hauetan, sindikalismoak eskeintzen dio gogoetalariari, herri-ekintzaren alde ahalegintzeko hauta dezakeen biderik egokienetarikoa. Langilleekin berekin ahaleginduko da, langilleen alde eta herriaren alde (...).
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.