KORONELAK
J.E, 1971-V-09
Greziako koronelak ospatu dute agintaritza artu zuten beren laugarren urtea. Aldizkari burgesak isillean pasa nahian bezala ez dute asko aipatu gertaera hau. Izan ere, beldurra baitago egiari kopeta erakusteko. Askoz errazago patxara faltso batean jarraitzea! (...) Grezia diktadura militar baten menpean arkitzen da. Ahalegiņak egin ditu koronel talde horrek propaganda eta diplomazi bidez egia hau izkutatzeko baina alferrik. Burua duan edonorrek ezin onartu lezake 1967gnean gertatutakoa. Greziaren egoera etzan ain gorria, Papandreu etzan ezkerreko gizon bat. Ezkerra bestalde etzegoen prestatua iraultza baterako. Ezkerra ahula zan. Erbestetik ere etzetorren erasorik. Egoera ekonomikoa ere etzen txarra. Sozial arazo gogorrik etzen azaltzen momentu artan behintzat. Beraz, klasiko ikuspen batean etzegon kondiziorik agintaritza faszista bat sortzeko, edo diktadura ezartzeko. Baina ala ere gauzak besterantziz gertatu ziran eskemaren egokitasuna puskatuaz. Zalantzarik ez dago burgesia aundiak ondo ikusi zuala aldakuntza baino gehiago Iparramerikarren laguntza izan zutela aitortu beharra dago (...).
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.