Angel Amigo: "Galíndez" dokumentalaren egilea eta ekoizlea
Angel Amigo: "Galíndez" dokumentalaren egilea eta ekoizlea
Etekinik ateratzen al da dokumentalen generoan?
Oso jende gutxi gaude era honetako dokumentalak egiten. Orain arte nik egindako horrelako dokumental guztiek oso audientzia ona izan dute telebista kateetan, fikziozko filmeek baino gehiago. Orduan, telebista kateei ez zaie axola ordaintzea audientzia lortzen badute.
Zeintzuk dira ikuslearentzat dokumentalak fikzioaren aurrean dituen abantaila eta desabantailak? Dokumentalek kultur kutsua dute, beharrezko ezaugarria. Interes kulturala behar dute eta interesgarriak izan behar dira. Nola egiten duzun ere kontuan izan behar da, zerbait interesgarria aspergarria bihur baitaiteke.
Euskal Herriko zinegile gazteak interesatzen al dira genero honetaz? Oso jende gutxi dago horrelako dokumentalak egiten. Gazteek batez ere fikzioa nahi dute. Hori da dagoen kultura. Reflexiozko gauzak, agian, guretzat dira, zaharrentzat.
Instituzioek bultzatzen al dute dokumentalen generoa? Kostatu egiten zaie hau zinea dela eta garestia dela ulertzea. Kasu honetan gidoi bat egitea fikziozko batean baino askoz garestiagoa da. Fikziozkoa bulego batean idazten duzu, baina hau ez, Dominikar Errepublikara eta Estatu Batuetara joan behar izan dugu... Gustatzen zaie dokumentaletan parte hartzea, baina egite kulturala dela pentsatzen dute eta askotan laguntza sinbolikoa izaten da. Ez dira konturatzen horrelako dokumental bat egitea zenbat kostatzen den. FBIk egindako fotokopiak bakarrik milioi bat pezeta kostatu zaizkigu. Sei edo zazpi pertsona dabiltza Estatu Batuetan, Dominikar Errepublikan, Madrilen, Parisen...
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.