BEGOŅA BILBAO
Nagore Irazustabarrena
XIX. Lizardi Saria Begoņa Bilbao bermeotarrak irabazi du "Ibaia maitasunaren oztopo" ipuinari esker. Gazte literaturako lehiaketa batera lan bat aurkeztu duen lehen aldia izan da, eta asmatu egin du maitasun istorio erromantiko eta tragiko honekin.
guztia irakurri
Pilar Iparragirre
Zer da "Sebas leihotik begira"n azaltzen duzuna?Liburuak haurren sentimenduei buruz hitz egiten du. Hori da niri interesatzen zaidana, bai haurrentzat eta baita helduentzat idatzi dudanean ere. Kasu honetan, umeen bakardadea azaltzen dut. Izan ere, nik oso bakarrik ikusten ditut umeak, eta ez da halako batean sortu zitzaidan inpresio bat: nik baditut seme-alabak, eta esperientzia handia, ez beraiekin bakarrik, ikastolan-eta ere bai, eta nire konklusio gero eta garbiagoa da oso bakarrik bizi direla haurrak.
Hori al da liburuaren mamia? Funtsean, bai. Sebas hiri handi batean bizi den 10 urteko mutiko bat da. Bere gurasoek etxetik kanpo ematen dute denbora gehiena eta kalera ateratzea ere zaila da berarentzat, hiri handian arrisku asko daudelako. Beraz, mutiko honek ordu asko ematen ditu etxe barruan, eta gustatzen zaio leihotik begira egotea. Badu beste afizio bat, margotzea, eta bi afizio horiek uztartuz egiten duena da, ahal duen gutxitan behintzat, gurasoen gelatik -hor bada, jakina, bigarren zera bat, inkonszientearekin lotuko litzatekeena, baina ez naiz ur horietan sartuko- parkea marraztea. Gero mutila urruneko paisaia batean azalduko da, Japonian. Arrotza egingo zaio hango guztia, eta nahiz eta lagun bat topatu, berriz ere ihesbidea leihoan aurkituko du, bestela han ere nahikoa bakarrik sentitzen delako.
Nola sortu zitzaizun ipuin hau idazteko ideia? Monet margolariak bere bizitzako azken hogeita hamar urteak bere lorategia pintatzen eman zituela jakitean. Asko inpresionatu ninduen horrek. Gero Japonian egon nintzen, bertan kontzertu batzuk eman genituenean, eta hango paisaia txundigarria iruditu zitzaidan. Horregatik agertzen da Japonia liburuan.
Alberto Iņurrategi
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
PERFILA. Bizitza soka batetik zintzilikatzeak beldurtzen gaitu gehienok, bizitza lur egonkor baina beti lauaren gainean jartzea ez dela hobea pentsa arazten digute beste batzuek. Amak "ez zaitez koska horretara igo!" esan eta kontrakoa egin duen umearen begirada apala du, "nik ez dut ezer egin" esaten duena; 8.000 metroko "koxkak" igo ditu, eta hala ere "nik ez dut ezer egin" diote begiek. Eta nork bere burua 8.000 metrotara jarri gabe hankak lurrean izateak asko esaten du, hazaņaren handitasunaz baino bereaz.
guztia irakurri
JON URIARTE
Joxemi Saizar
Argentinako hiriburuan dago mundu osoko euskal etxerik zaharrena, 1877an sortutako Laurak Bat. Bazkide eta aktibitate ugariko elkarte honen lehendakaria Jon Uriarte erandioarra da. Laurak Baten egoera azaldu digu Buenos Aireseko egoitzan.
guztia irakurri