Bernardo Atxaga idazlea independentziaz: "Euskal munduan, ideia hori XIX. mendetik hartua izan da, eta uste da independentzia dela berezitasun kulturalerako bide bakarra. Antzinako ideiei erantzuten dio independentziak".
R. Knor, Confesvaskeko lehendakaria: Zer esan nahi du soberaniak?Ez naiz politikoa. Talde anitz eta plural bateko lehendakari gisa, ez dagokit hauteskunde garaiko aukera eta siglarik baloratzea. Baina zera esan dezaket, ekonomian indepentziak ez du existitzen".
LANDAREAK
Jakoba Errekondo
Udaberria lore ubel, bilotsu eta deigarriekin koloreztatzeko aukera polita eskaintzen du Hego Amerika aldetik iritsi zaigun Tibouchina landare eguzkizale eta urzaleak.
guztia irakurri
OSASUNA
Jabier Agirre
Eusko Jaurlaritzak droga menpekotasunari buruz egindako txostenaren arabera EAEko biztanleen %10ak botikak hartzen ditu eta emakumezkoek joera handiagoa dute.
guztia irakurri
HAIKA LEGEZ KANPO: ETA ORAIN?
BALTASAR Garzon epaileak bete du bere asmoa jadanik eta Haika ezker abertzaleko gazte erakundea legez kanpo utzi du. Beste askotan bezala, aginte maila handiagoko beste epai batzuek zer dioten ikusi beharko da orain, Garzonen beste epai batzuek ere astindu ederrak jaso izan dituzte eta. Ez da hori, dena den, erabakiaren gakoa, ideiak defendatzen dituen erakunde bat legez kanpo uztea baizik. Aritzekotan, Haikako pertsona zehatzak arituko dira kale borroka jardueretan, eta hala balitz ere, partehartzeak frogatu egin behar dira. Garzonek, frogak eta arrazoiak baino balorazioetan oinarritutako epaiak egiten ditu. Amnistiaren Aldeko Batzordeen txanda iragarria du Garzonek, eta EHrena ere bai. Euskal gizarteko sektore bat legezko ahotsik gabe uzteak, ezer konpondu baino korapilatu egingo du, eta ahots horiek beste adierazpen moldeetara bideratu.
GAI SOZIALAK: NAFARROAKO TXANPONAREN BI ALDEAK
NAFARROAKO Gobernuak jakitera eman duenez, ez du finantzatuko biharamoneko pilula eta berau erosi nahi duenak balio duen 3.000 pezeta (120 bat libera) ordaindu beharko du. Farmazietan bakarrik izango da eta medikuaren errezeta beharko du. Kontrasteetako bat Andaluzian dago, non dohan banatuko zaion pilula nahi duenari. Izatezko bikoteen legea eta beste lege aurrerakoi ugari hartu izan ditu Nafarroako Legebiltzarrak azken boladan, hori bai, UPNren aurkako jarrerarekin. Gobernua eta Legebiltzarra, nafar gizarteko txanponaren bi aldeak erakusten dizkiguten erakundeak.
BADATOR IRUNGO ALARDEA
HILABETE eta erdi falta da Irungo San Martzialetako alardea berriz egin dadin eta berau behingoz bidera dadin ahaleginak ezagutzera ematen dira berriz. Alarde bietako partaideez osatutako talde batek, bizi den gatazka "elkarrizketaren bidez konpontzeko" bitartekariak bilatzen saia dadin eskatu dio Irungo udaletxeari.
SENIDEAK ABIAN DIRA FRANZIAN
HILAREN 14an ekin zioten martxari Baionan eta ekainaren 9an amaituko dute Parisen. Helburua, Frantzian euskal presoek bizi duten sakabanaketa egoera salatzea. Orain dela lau urte Frantziako espetxeetan ziren 70 presoak 12 gartzelatan sakabanatuak ziren; joan deneko abenduan, aldiz, 73 preso ziren 29 espetxetan.