Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-05-13 -- 1807.zenb

German Ormazabal: EOSeko zuzendari nagusia

German Ormazabal: EOSeko zuzendari nagusia

Nola ikusten duzu Euskal Herrian musika klasikoaren panorama, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusi zaren aldetik?

Nik orkestraren ikuspuntua daukat eta gure egoera izugarri aldatu dela uste dut. EOS 1982an eratu zen proiektu nazional moduan eta hasieratik ematen ditugu kontzertuak Donostian, Iruņean, Gasteizen eta Bilbon. Publikoaren igoera izugarria izan da eta azken lau urteetan bikoiztu egin dugu abonatu kopurua. Gaur egun, Espainia mailan bigarren orkestra gara abonatu aldetik. Lehenengo postuan Bartzelonako orkestra dago, baina ez dago Bartzelonako eta Euskal Herriko biztanlegoa konparatzerik. Bestalde, Madrileko Espainiako Orkestra Nazionalaren oso gainetik gaude, adibidez. Horrez gain, irailetik hasi eta ekaina arte egoitzak %92 betetzen ditugu. Hortaz, alde horretatik orkestrak duen eragina handia da, eta beraz, osasuntsu dagoela esan genezake.

Kontzertuetan gazte gutxi ikusten da, ezta?
Egia da musika klasikoaren munduan gehienbat adineko jendea mugitzen dela, eta gai horrek kezkatzen gaitu. Hala eta guztiz ere, pixkanaka gero eta gazte jende gehiago ikusten ari gara kontzertuetan.

Musika eskoletan ez al dira haurrak txikitatik musika klasikora gehiegi behartzen?
Ni ere musika ikasketak egindakoa naiz eta hezkuntza puntu ahulenetako bat dela uste dut. Baina ez bakarrik musika eskoletan eta kontserbatorioetan, baizik eta jadanik ikastolatik hasita. Kezkagarriena hasierako urratsa da, finkatu gabe baitago. Formazioa zabalagoa, integralagoa izan behar da. Orain arte, adibidez, norbaitek baxu elektrikoa ikasi nahi bazuen ezin zuen musika eskola batetara jo. Orduan, bazirudien guztia instrumentu klasikoetara zuzendua zegoela. Dena dela, pausoak ematen ari dira alde horretatik. Umetatik kodigo minimo batzuk ikastea garrantzitsua da, nahiz eta gero profesionalki horretara ez dedikatu. Hasieran kuriositatea eta jakinmina esnatzea garrantzitsua da eta gero bakoitzak bere aukeraketa egin dezala.

Ez al duzu uste ikuskizuna birplanteatu beharko litzatekeela?
Guk horrelako esperientziak izan ditugu. Benito Lertxundirekin grabatu genuenean argi pila bat erabili genuen eta Donostiako belodromoan egin genuen zinemari buruzko kontzertuan irudiekin jokatu genuen. Horrez gain, aurten teknologia eta artea uztartzeko asmoa daukagu orkestra puntu ezberdinetan jarri eta toki zehatz batean ikustea ahalbideratuz. Dena dela, pop edo rock kontzertuetan ere gidoi bat dagoela dirudi eta ez da aldaketarik egon egungo eta duela hogeita hamar urtetako kontzertuak konparatuz gero.

Behin joanez gero errepikatu egiten omen da.
Baietz uste dut. Nik baditut orkestra baten kontzertu bat inoiz ikusiko ez zutela pentsatzen zuten lagunak. Gerta daiteke programa zehatz batera joan eta oso gustura ez ateratzea. Bestalde, ez du zerikusirik CD bat entzuteak edo zuzenean gertatzen den guztia ikusteak. Beste mundu bat da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan