BERE HITZETAN
HERIOTZA, HILKETA eta ERAHILKETAZ
Ez dugu gizakiok maite dugun edozeinen heriotza inoiz onartu. Ezinbestekoa dela jakin arren, denoi etorriko zaigula ikusi arren, ondoko horrek uzten duen hutsune bete ezina, amets gaiztoa balitz bizi izaten dugu luzaroan, denporaren igarotze luze batek bueltarik ez duela garbi utzi arte. "...gehiago egin izan bagenu...", "...hau edo bestea esan banio... ekiditu zitekeen...". Aien horiek egonezina gehitzen dute beste gizaki batek heriotz horretan inolako zerikusirik izan duenaren susmoak: zuhurgabekeriak eragin badu, istripu batek... Salaketak, zigor eskari gogorrak, kalteordain sendo baten ezartzeak bizitza bueltatuko balio moduan jokatzen dugu.
Baina denak gainezka egiten du heriotz hori beste gizaki batek hotz hotzean erabaki badu. Berdin zaizu zeren izenean hartu duen erabaki hori. Zalantza handiak ditut beste pertsona bat aldez aurretik erabakita erahil behar duenaren burutik horrelakorik pasatzen denik: heriotza eragingo dion hori maitatua dela, ingurukoen bizitzan zati bat betetzen duela, bere antzera sentitzen duela (nahiz beste ikusmolde batzuk izan)... Behin bakarrik horretan pentsatzen jarriko balitz, hune horretan "bere eskuetan" duen bizitza hori hurbilegi sentituko lukeela pentsatu nahi dut. Bizitza hori arnasten duena, pertsona, kide sentituko luke eta ez idea baten irudi, edo lan baten egile. Eta bakarrik, ez du zuk jasatzen duzun guzti horren errua. Eta bera bukatu delako, ez da zure arazoa soluziobidean jartzen.
Arrasate Press, 2000-05-12
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.