2001-05-13 -- 1807.zenb
Nerbioi (eta Ibaizabal) ibaia itsasoratzen den inguruak betidanik "madarikazio turistiko" modukoa jasan behar izan du, kanpoko jendeak ez baitzuen uste bertan ikusteko moduko ezer zegoenik. Bertako industrializazio basatiaren garaiak atzean utzi ditugun honetan, hots, postindustrializazioa nagusi bizi dugun honetan, gauzak aldatuz doaz. Alde batetik, bertako instituzioek lurralde kutsatuari aurpegia garbitu nahi diotela dirudi, eta beste alde batetik, bidaiariek alde honi beste modu batean begiratzen diotela ematen du. Izan ere, populagunerik handiena, Bilbo, itxuraldaketa erradikalaren prozesuan murgildu omen da (Guggenheim Museoa ikur duen prozesua), bere zikin-itsusi ospe hori alde batera utzi nahirik. Ezkerraldeari dagokionez, bi adibide ematearren, meatzari gune zigortuan "gizakiak eragindako altxor naturalak" izenda genitzakeenak azaleratzen ari dira, eta Pobeña ezezagunean gure hondartzarik bitxienetako bat dugu. Eskuinaldeko glamourra berriz, ez dago aurkeztu beharrik, baina bai beharbada Galea inguruko mirariak...
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa