EN LA CALLESkalariak
GOR
14 kanta
2.250 pezeta
90 libera
Gozo-gozo egon zitekeen "Klub" maitagarria atzean utzi eta kalera atera zaigu Skalariak talde iruindarra bere hirugarren disko honetan. Hamalau kanta denera, eremu aske horretan, edonork topa ditzakeen nazio ezberdintasunak, arrazen ugaritasunak eta elkartasuna dutelarik hizpide. Kanta horietatik12 gazteleraz dira, euskaraz bi eta katalanera, frantsesa, ingelera eta errusierazko hainbat pasarte ere badituzte. Hona hemen "En la calle" osatzen duten abestien izenburuak: ""Sarrera III", "íEstoy de revuelta!", "Oligarquía", "En la civilizacón", "Skalari rude klub", "Ruido", "¨Quién nos ha robado?", "Nuestra manifestacón", "Emakume askea... lur askea", "La makina ska", "Vodka revolucón", "Plaza Gorria", "Eguzkitan edan" eta "La kalle ska".
ZARANDONA Josu Landa
TXALAPARTA
183 orrialde
1.900 pezeta
76 libera
GERRA GALDU ZUTENEN ERBESTE IDEOLOGIKOA
Kortazar" sailean, non Txalaparta argitaletxeak kaleratu ohi dituen euskal diasporako idazleen lanak, plazaratu du Josu Landa venezuelarrak "Zarandona", 1936ko gerra galtzeak eragindako erbeste ideologikoa jasan zuten pertsona xeheen inguruan atzerri horretatik bertatik idatzitako lehen nobelatzat jo daitekeena. Caracasera ihes egin behar izandako gurasoen seme dugu egilea, eta oso ondo ezagutzen ditu gertakizun garratz hori bizi behar izan zutenen nahigabe eta atsekabeak. Paulino Zarandona da bere lehen nobela honen protagonista, Euskal Herriaren geroa defendatu arren, gerrara doanean 15 urte besterik ez dauzkan baserritarra. Bereak eta bost pasako ditu gerran, eta bizirik ateratzea lortuko duen arren, laster ezagutuko du gerra batean galtzaile gertatzeak suposatzen duena. Euskal Herria utzi eta berarentzat oso arrotz den herri urrun batera ihes egin beharko du, nahiz bihotzean etxera itzultzeko itxaropena bizi-bizirik gorde. Baina behin Venezuelan, poliki-poliki itxaropen horri ere, beste batzuei bezala, agur esatera beharturik ikusiko da, Mendebaleko potentziek errepublikarrei bizkarra emango dietelako, frankismoak indarrean jarrituko duelako eta Euskal Herria haren menpe.
NORBAIT DABIL SUTE-ESKAILERANHarkaitz Cano
SUSA
93 orrialde
1.500 pezeta
60 libera
ARRAIN KUTXA BAT BEZALAKO POEMA LIBURUA IDEOLOGIKOA
Canok dioenez, horrelakoxea behar omen luke poema liburu on batek. Zazpi urte pasa dira idazle gazte honek "Kea behelainopean bezala" bere lehen poema liburua kaleratu zuenetik, "Norbait dabil sute-eskaileran", Joseba Jaka II. Literatur Beka irabazi duen poema liburua Susa argitaletxea eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eskutik aurkeztu duen arte. Baina behin poesiaren grinak harrapatzen duen idazlea ez da arima joera bizi horretaz erraz ahazten, eta bitarte horretan beste mota batzuetako zazpi liburu plazaratu dituen arren, poemak idazten jarraitu du Harkaitz Canok. "Norbait dabil sute-eskaileran" hiru atal nagusitan banatutako liburua da: "Sismografia" deritza lehen poema bildumak. "Sute-eskaileretan bizi direnak" eta "Brooklynerako hirugarren irteera" dira beste biak.
KONTAKIZUNAKEdgar Allan Poe
IBAIZABAL
191 orrialde
1.120 pezeta
44 libera
NORBERAREN EGUNEROKOA IDAZTEKO AHOLKUAK IDEOLOGIKOA
Carmen Gúrpide, Nuria Falcó eta Ana Bernaden artean osatu dute Pamiela argitaletxeak kaleratutako liburu hau. "El diario personal" dauka izenburutzat, eta bertan argitzen dira, era oso atseginean, norberaren egunkaria idazteko orduan bakoitzak kontuan hartu beharko lituzkeenak, bere sentimenduak eta gogoetak sakontasunez azaldu ahal izateko. Izan ere, era askotakoak izan daitezke eguneroko horiek: barru-barrukoak, maitasunezkoak, bidaialdi baten inguruan eginikoak, norberaren zaletasunak edo irakurketak hizpide dituztenak... eta bereizketa hauek guztiak zaindu dituzte egileek beren proposamenak egiterakoan. Irakasleei, ikasleei eta eguneroko bat idazteko gogoa duen edonori baliagarri izan dakioke lan honen mamia, eguneroko aberasgarri bat aurrera eraman ahal izateko.
IDAZKERA ZIBILIZAZIO DESBERDINETANBatzuen artean
GAIAK
205 orrialde
2.100 pezeta
84 libera
GALDU ETA BIZI DIREN IDAZKERA MOTAK AZTERGAI IDEOLOGIKOA
Alfontso Mtz. Lizarduikoa, Eduardo Arrayet eta Ramon Iriondo ditugu mintegikide Gaiak argitaletxeak plazaratzen duen "Idazkera zibilizazio desberdinetan" gaia aztertzerakoan. Gizakion historiako asmakizunik handienetakoa dugu idazkera, edozein dela ere bere itxura historia bera ahalbideratu zuelako. Eta gai horretaz jakin daitekeena biltzen saiatu dira egileak, honako atal hauetan banatuz beraien lana: idazkerak nola funtzionatzen duen, soinu, sinbolo eta protoidazkeratik hasita; galdu diren idazkerak (kuneiformea, hieroglifiko egiptoarra, B idazkera lineala, maien glifoak, deszifratu gabeko idazkerak) eta idazkera biziak (lehenbiziko alfabetoa, alfabeto berriak zaharretatik abiatuta, idazkera txinatarra zein japoniarra eta hieroglifikoetatik alfabetuetara -eta atzera berriz?-).
TTOLO MAITEAJuan Kruz Igerabide
EREIN
24 orrialde
925 pezeta
37 libera
MAITEMIN HANDIENAK ERE BERE BIHARAMUNA IZAKI IDEOLOGIKOA
Urtean bi bider maitemintzen den txakurtxo eme bat dugu Juan Kruz Igerabidek idatzi eta Belen Lucasek marraztutako ipuin honen protagonista. Aldi bakoitzean, hamabost egun irauten dio maiteminak, ordea. Gehiago ez, zer egingo diogu bada, gero pasatu egiten zaio. Orain ere maitemindurik dago, Bartolo deitzen den txakur ar batez sutsuki maitemindurik: jan egingo luke, musuka jan esan nahi da, baina Ttolo izenez erantzuten duen txakur ar hori ez da gure txakurtxo emearen irrikaz ohartzen. Zer dela-eta? Bada, Ttolo itsu samarra delako. Halere, hura maitemintzea lortuko du gure txakurrak. Nola? Hori ipuina irakurriz jakingo duzue. Zortzi urtetik laurogeita zortzira bitarteko pertsona guztietan pentsatuz idatzi du Igerabidek Erein argitaletxeak bere "Siberia Treneko Ipuinak" bilduman kaleratutako ipuin hau.
MARIMUKI, ZIBER-MAMUA ETA ZOPAAntton Dueso
IBAIZABAL
79 orrialde
1.085 pezeta
43 libera
NESKATO BIHURRI BATI SUERTATUTAKOAK IDEOLOGIKOA
Antton Duesok idatzi eta marraztu du "Marimuki, ziber-mamua eta zopa" izenburua daraman liburu polit hau. Plazaratu, berriz, Ibaizabal argitaletxeak plazaratu du, 8-10 urte bitarteko neska-mutikoetan pentsatuz kaleratzen duen "Matxinsalto" bilduman. Bi ipuin ezberdin aurki daitezke bertan: "Marimukiren ziber-mamua", hau da, Ipar Ameriketako senideekin harremanetan jarri nahian dabilen mamuak etxeko ordenagailuaren jabe egin denez geroztik eta Interneten murgildurik pasatzen dituen orduak direlarik motibo, neskatoaren gurasoei eta bide batez berari sortzen dizkien arazoaz diharduena, eta "Marimukik ez du zoparik nahi", non neskato horri gertatutako ezbeharrak kontatzen diren, hainbeste gorrotatzen duen zopa jan behar ez izateko asmatzen dituen trikimailuak luzarora dakarzkion ondorio ezatseginak bide.