Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-05-13 -- 1807.zenb

AREAGO

Imanol Laspiur, 1971-V-2

Laster dozenaren bat literato geldituko dira; geroago seiren bat; ondoren pare bat eta azkenean pizti jakintsu rarotzat lizateken euskal literato horri honela jarriko liokete bere hilobi-harrian: "AquØ yacen los restos mortales del último vascongado que se dice conocØa y sabØa aquella misteriosa y gran lengua de nuestros antepasados, los legendarios vascos de heroicas gestas...". "Legendarios vascos de heroicas gestas". Gizajoak gu. Eta Euskal Herria euskaldun bezela hila litzateke. Gogorra izan behar dukela euskera erabilkeraren ohitura eta hedadura? Areago. AREAGO: Ez gaude inori barkatzeko. Nork ez du entzun ohi izan hauetako hitz pozoidun eta zimelik? "Hable usted en cristiano", edo "Por favor, hombres, un poco de educación; ¿acaso olvidßis que yo no entiendo el vascuence?", edo "Hablemos en español que estamos en España", edo "Oigan, hablen en español pues no sé si estßn ustedes desproticando por mi madre" edo geure arteko euskaldun anitz eta anitz honela jokatuz: "Hi, erderaz egin dezagun, Robertok ez dik ezer ulertzen-eta", edo ezer aditzera eman gabe, bat-batean, erderaz egin gure inguru edo hurbil den bat erdalduna delako eta... HORRELAKO MERKEKERIAZ SALTZEN ARI GARA EUSKALDUNOK EUSKERA ETA ARIMA BERA! Eta guzti hau geure etxean. EUSKAL HERRIAN BERTAN!!! Ez gara geure buruen jabe. Ez gara geure kontzientzien jabe. Ez gara geure nortasunaren jabe. Harrigarria: zein ezberdinak garen euskaldunak eta erdaldunak. Euskaldunak ez dugu inoiz pentsatzen, beste hizkera batean mintzatzen ari diranek gure amaren edo tataraitonaren kontra ezer esaten egon daitezkenik eta horrelako petralkeriarik. Baina ez da horrela mintzatzen diren erdaldun ezjakitun, edo bai pozoidunen aurka nik agertu nahi dutana. Ez, oker, merke eta bihurri jokatzen dugun euskaldunon aurka baizik (...).

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan