Astekaria

 Artikuluak 

TERMOMETROA

Irudia


1806. alea
2001-05-06
alde 0    kontra 0

HAUTESKUNDE KANPAINAREN GASTUEN MUGA

EAE-KO hiru lurralde historikoetan aurkezten diren alderdiek ezin dute 188,6 milioi pezeta (7,54 milioi libera inguru) baino gehiagoko diru kopurik gastatu hauteskunde kanpainan. Lurralde bakoitzeko mugak desberdinak dira: Bizkaian 86 milioi pezeta, Gipuzkoan 61,6 eta Araban 40,9. Alderdiek ezin dute beren kanpainaren aurrekontuaren %20 baino gehiago bideratu irrati eta telebista pribatuetara, eta publizitate estatikora bideratutakoa ezin da %25 baino gehiago izan.

JAIME IGNACIO DEL BURGOREN BALENTRIAK FRANKISMOAN

JAIME Ignacio del Burgo UPNko diputatua Viana Printzea saria jasotzeko izendatuen artean omen dagoela eta, Jose Mari Esparza Txalaparta argitaletxeko arduradun eta historialari tafallarrak, politikari nafarrak frankismoan zehar Lurralde Hezkuntza Ordezkaria zenean zentsuraren eremuan egindako balentriak deskribatzen ditu iritzi artikulu oso interesgarri batean. Liburuak nola zentsuratzen zituen, zeintzuk, zein kanta, bertsoak... denetarik. Gehiago jakin nahi duenarentzat, iritzi artikulua apirilaren 26ko "Diario de Noticias"en argitaratu zen.

JOSEP PIQUEREN IBILALDI NAHASIA ISRAELEN

ISRAELERA egindako bidaiak burukomin bat baino gehiago ekarri zion Espainiako Josep Pique barne ministroari. Beste adierazpen ugari askoren artean, Espainiak bezala Israelek ere terrorismoa garaituko zuela aipatu zuen agintari juduen aurrean. Ez zituen berbak ondo neurtu eta parekatzea garesti atera zitzaion, bai Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburuak bai Carlos Iturgaitzek parekatze horrek ez duela inongo zentzurik zehaztu baitute. Eta Piquek, halakoetan ohi denez, bere berbak txarto interpretatu zirela deitoratu zuen, eta berak ez zuela Euskadi eta Palestinaren arteko egoera konparatu nahi zehaztu zuen.

ERREFUXIATUEN EPAIKETAK

EGOERA erregulatu gabean bizi den ehundik gora euskal errefuxiatu dago Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Frantziako poliziak harrapatuz gero, Espainiaratuak izateko arriskua dute batzuek, kartzela zigorra edo isunen bat jasan dezakete. Hauetako hiru epaiketa izango dira datozen bi hilabeteetan: maiatzaren 3an Jon Garcia epaituko dute, 14an Arrate Urresti eta ekainaren 7an Jon Irazola.

BATASUNA PROZESUA AZKEN FASEAN HEGOALDEAN

BATASUNA prozesuaren barruan, Bateginez ponentziari 150 ekarpen inguru egin zaizkio eta maiatzaren lehen edo bigarren asterako militanteek ezagutuko dituztela pentsatzen da. Hauteskundeak bukatu eta ekainaren hasiera aldera arte herrietan eztabaidatuko dira eta ekainaren bukaera aldera Iruñean batzar nagusi bat egingo da prozesuaren amaiera gisa. HB eta EHren oinordekoa sortzeko oinarriak jarriak izango dira eta, Iparraldeko ezker abertzaleko eztabaida amaitzean, udazkenerako Euskal Herri osoko ezker abertzaleko erakundea eratuta egongo dela aurreikusten da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1805
 
azala1804

1806 zenbakia.
2001ko maiatzaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia