Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-07-02 14:10:49
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-05-06 -- 1806.zenb

MAIATZAREN LEHENA

artikulu nagusira itzuli
1886KO "CHICAGOKO MARTIRIAK"

Mundu guztian zehar zabaldurik dagoen maiatzaren 1eko ospakizunak 1886ko "Chicagoko Martiriak" izenez ezagutzen diren horien inguruko gertakarian du bere jatorria. Izen hori eman zitzaien zortzi orduko lanegunaren alde 1886an egindako manifestazioen eragile eta buru izateagatik hil zituzten bost langileei. Horrela, 1886ko maiatzaren 1ean, zortzi orduko laneguna lehenengo aldiz eskatu zen manifestazioan, bederatzi langilek bere bizia galdu zuten Milwaukee-n (Estatu Batuetan) poliziak egindako erasoaren ondorioz. Bi egun geroago, manifestarien eta polizien artean, 14 lagun hilik eta ehunetik gora larri zauriturik gertatu ziren Chicagon.


Gertakari horien ondorioz, 1887ko azaroaren 11n, manifestazio horien eragile izateagatik heriotza zigorra ezarri zitzaien zortzi lagunetatik bost exekutatu egin zituzten, eta horiei eman zitzaien "Chicagoko Martiriak" izena. Gerora, 1889ko uztailaren 20an, Parisen egin zen Bigarren Internazionalaren Biltzar Eratzailearen amaiera ekitaldian erabaki zen, 1890etik aurrera, maiatzaren 1ean manifestazio handi bat egitea zortzi orduko laneguna aldarrikatuz. Azkenik, 1917ko Washingtoneko Nazioarteko Konferentzian finkatu zen zortzi orduko laneguna, eta bi urte geroago herrialde gehienek onartu zuten erabaki hori betetzea.


Maiatzaren 1eko ospakizunak ezaugarri eta jarraipen maila ezberdinak izan ditu munduan zehar, eta egun horretako ekitaldiak eta manifestazioak, 1886tik gaur arte bitartean, nahiko maiz bukatu dira errepresio bidez eta hilketekin. Euskal Herriaren kasuan, frankismoaren garaian, maiatzaren 1eko manifestazioak galarazita zeuden, eta poliziaren errepresio zorrotzak jasanez egiten ziren. Azken urteotan egun hau aldarrikapen eguna izatearekin batera ospakizun eguna ere izan ohi da, eta manifestazioetako partaidetza, sindikatuen zatiketa dela medio, geroz eta murritzagoa izan ohi da .


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan