Astekaria

 Elkarrizketak 

"KORAPILOZ KORAPILO, ISTORIO BAT BILUZTU NAHI IZAN DUT"

Irudia

Pilar Iparragirre


1806. alea
2001-05-06
alde 0    kontra 0

Zer da "Korapiloak"?

Poemekin jositako ipuin liburu bat, era batera edo bestera eleberri modukoa ere badena. Nik uste dut ere, idazlan hau sentimendu askoren isla dela. Sentsibilitatea, maitasuna, gorrotoa, obsesioak, paranoiak, zeloak, sexua... denetik dago bertan. Azken batean, bizitzaren soka korapiloz korapilo sortzen saiatu naiz.

Horregatik jarri al diozu daraman izenburua?

Arrazoi asko izan ditut horretarako. Hasteko, "Korapiloak" idaztea niretzat nahikoa korapilotsu izan da. Izan ere, beka bat jasotzeko orduan epe bat jartzen dizute, eta epe hori edukitzeak badu bere abantaila (ni bezala nahiko alferra denarentzat motibazio modukoa ere badelako); baina bestetik data zehatz batean liburua aurkeztu behar horrek zama moduko bat ere sorrarazten dizu. Gainera, idazlanaren proiektua aurkeztu nuenean nik baneukan soka bat -mataza bat, nahi baduzu-, baina hasi nintzenean hariz hari tiraka, konturatu nintzen korapiloak ez zeudela sokan, nik sortu behar nituela poliki-poliki, zeren gauza bat da buruan korapiloz betetako poltsa edukitzea, baina, kasualitatez-edo, zaila izaten da korapilo horiek askatzen joatea, askotan elkarrekin korapilatuta dauden soka desberdinak direlako, buruan dauzkagun ardura, gai, korapilo desberdinak. Korapilo mota bat dira horiek. Baina nik liburu honetan lortu nahi nuena korapiloak sortzea zen, hau da, soka bakarra neukan eta soka horrekin korapiloz korapilo istorio bat biluztu nahi nuen.

Lortu duzulakoan zaude?

Baietz uste dut. Korapiloz korapilo, bukaeran, korapilo horiek askatzen joan ahala, nolabait istorio bat kontatzen da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1805
 
azala1804

1806 zenbakia.
2001ko maiatzaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza