Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-05-06 -- 1806.zenb

Pilar Iparragirre

Zer da "Korapiloak"?
Poemekin jositako ipuin liburu bat, era batera edo bestera eleberri modukoa ere badena. Nik uste dut ere, idazlan hau sentimendu askoren isla dela. Sentsibilitatea, maitasuna, gorrotoa, obsesioak, paranoiak, zeloak, sexua... denetik dago bertan. Azken batean, bizitzaren soka korapiloz korapilo sortzen saiatu naiz.

Horregatik jarri al diozu daraman izenburua?
Arrazoi asko izan ditut horretarako. Hasteko, "Korapiloak" idaztea niretzat nahikoa korapilotsu izan da. Izan ere, beka bat jasotzeko orduan epe bat jartzen dizute, eta epe hori edukitzeak badu bere abantaila (ni bezala nahiko alferra denarentzat motibazio modukoa ere badelako); baina bestetik data zehatz batean liburua aurkeztu behar horrek zama moduko bat ere sorrarazten dizu. Gainera, idazlanaren proiektua aurkeztu nuenean nik baneukan soka bat -mataza bat, nahi baduzu-, baina hasi nintzenean hariz hari tiraka, konturatu nintzen korapiloak ez zeudela sokan, nik sortu behar nituela poliki-poliki, zeren gauza bat da buruan korapiloz betetako poltsa edukitzea, baina, kasualitatez-edo, zaila izaten da korapilo horiek askatzen joatea, askotan elkarrekin korapilatuta dauden soka desberdinak direlako, buruan dauzkagun ardura, gai, korapilo desberdinak. Korapilo mota bat dira horiek. Baina nik liburu honetan lortu nahi nuena korapiloak sortzea zen, hau da, soka bakarra neukan eta soka horrekin korapiloz korapilo istorio bat biluztu nahi nuen.

Lortu duzulakoan zaude?
Baietz uste dut. Korapiloz korapilo, bukaeran, korapilo horiek askatzen joan ahala, nolabait istorio bat kontatzen da.

ITXARO BORDA

Miel Anjel Elustondo

Gaztaren mitologia ardatz hartuta, 40 narrazioren bidez, euskalduntasunaren estereotipoetatik ihes egin nahia islatu du Itxaro Bordak Susak argitaratu duen "%100 Basque" bere azken lanean. Liburuak lehen aldiz idazle sentiarazi omen du egilea.
guztia irakurri

Aimar Olaizola eta Asier Olaizola

Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre

PERFILA. Gerrikoa baino estuago zilborrestea, anai jokatzen dute beste ezeren gainetik. Baina partidak ezin 22na berdinduta utzi! Jokoan bezala, izakeraz ere gazteenak berezkoa du gauzak datozen bezala botatzea. Erantzun hotz eta hausnartuagoak ditu zaharrenak. Egindakoa omen da, baina ikasi adina erakutsi du dagoeneko txapelketan. Dena aurka bazuen ere, enpresari jo zion bere ezker kolperik onena. Anaia beti ondoan izan du esku bat botatzeko, kailoak lehertuta bada ere. Elkarren botilero onenak dira, nola frontoian, hala garaipenak festan ospatzerakoan...
guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan