Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-05-06 -- 1806.zenb

Jean Espilondo, PSko euskal diputatu sozialista: Ikastolek proposatzen duten murgiltze sistema ghetizazio sistema bat da. Frantziako Gobernua espero baino urrunago joan da. Euskarazko murgiltze neurria luzaz egin dugun borrokaren emaitza da, euskara salbatu dezakeen neurria".

Jesus Egiguren PSE-EEko lehendakariordea: "EAJ oposizioan eta gu gobernuan gaudela izango dugu elkarrizketaren beharra".

Javier Rojo, PSE-EEko Arabako idazkari nagusia: "EAJ eta EA oposiziora joatea nahi dut, eta beldur naiz ez ote diren mendira joango".

Joseba Permach, HBko bozeramailea: "RTVE PPk %100ean manipulatzen duen entea bada, EITB EAJ, Ibarretxe eta bere proiektuen tresna bat da".

Josu Onaindi Euskadiko CCOOko idazkari nagusia: "Eremu sindikalean fronteek lekurik ez dutela erakusten du herri honetako pluraltasunak".

Jaime M. Oreja: "Europar espazio judiziala onartzen denean ETArenak egin du".

Jose Barrionuevo, Jose Luis Corcuera eta Rafael Vera Espainiako Gobernuaren ezkutuko diruari legez kanpoko erabilera emateagatik epaituko dituzte datorren irailaren 13an. Alejandro Luzon ustelkeriaren aurkako fiskalak hamar urte eta hamar hilabeteko gartzela zigorra eskatu du Corcuerarentzat, zortzi urte Verarentzat eta zazpi Barrionuevorentzat.
Joseba Sainz de la Higuera "El Abuelo' 53 urteko iruindarra salatu dute Amnistiaren Aldeko Batzordeek, honek euskal preso politikoei delitua izan dezaketen materialak -idazkiak batez ere- presoen defentsaz arduratzen diren abokatuen izenean bidaltzeagatik. "El Abuelo", Euskal Herrian kale borrokagatik zabaldu den auzi handienean auziperatua dago.
Gabriel Urralbururen gartzela zigorra baieztatu eta hau espetxeratu ondoren, Nafarroako Gobernuak Lehendakarien Gelatik bere erretratua kentzea agindu du.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Otsolizar, maspila eta hostazuriaren fruituak jaten zituzten antzinako bermeotarrek. Egun, oso gutxi dira errosazeoen familia horrek Euskal Herrian dituen ordezkariak.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Gaur egun, estresa eragiten duen erreakzio fisiologikoa gehiegitan jartzen da martxan eta garai bateko alarma-ezaugarria galdu du egoera iraunkor bilakatuz eta osasuna kaltetuz.
guztia irakurri


HAUTESKUNDE KANPAINAREN GASTUEN MUGA

EAE-KO hiru lurralde historikoetan aurkezten diren alderdiek ezin dute 188,6 milioi pezeta (7,54 milioi libera inguru) baino gehiagoko diru kopurik gastatu hauteskunde kanpainan. Lurralde bakoitzeko mugak desberdinak dira: Bizkaian 86 milioi pezeta, Gipuzkoan 61,6 eta Araban 40,9. Alderdiek ezin dute beren kanpainaren aurrekontuaren %20 baino gehiago bideratu irrati eta telebista pribatuetara, eta publizitate estatikora bideratutakoa ezin da %25 baino gehiago izan.


JAIME IGNACIO DEL BURGOREN BALENTRIAK FRANKISMOAN

JAIME Ignacio del Burgo UPNko diputatua Viana Printzea saria jasotzeko izendatuen artean omen dagoela eta, Jose Mari Esparza Txalaparta argitaletxeko arduradun eta historialari tafallarrak, politikari nafarrak frankismoan zehar Lurralde Hezkuntza Ordezkaria zenean zentsuraren eremuan egindako balentriak deskribatzen ditu iritzi artikulu oso interesgarri batean. Liburuak nola zentsuratzen zituen, zeintzuk, zein kanta, bertsoak... denetarik. Gehiago jakin nahi duenarentzat, iritzi artikulua apirilaren 26ko "Diario de Noticias"en argitaratu zen.


JOSEP PIQUEREN IBILALDI NAHASIA ISRAELEN

ISRAELERA egindako bidaiak burukomin bat baino gehiago ekarri zion Espainiako Josep Pique barne ministroari. Beste adierazpen ugari askoren artean, Espainiak bezala Israelek ere terrorismoa garaituko zuela aipatu zuen agintari juduen aurrean. Ez zituen berbak ondo neurtu eta parekatzea garesti atera zitzaion, bai Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburuak bai Carlos Iturgaitzek parekatze horrek ez duela inongo zentzurik zehaztu baitute. Eta Piquek, halakoetan ohi denez, bere berbak txarto interpretatu zirela deitoratu zuen, eta berak ez zuela Euskadi eta Palestinaren arteko egoera konparatu nahi zehaztu zuen.


ERREFUXIATUEN EPAIKETAK

EGOERA erregulatu gabean bizi den ehundik gora euskal errefuxiatu dago Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Frantziako poliziak harrapatuz gero, Espainiaratuak izateko arriskua dute batzuek, kartzela zigorra edo isunen bat jasan dezakete. Hauetako hiru epaiketa izango dira datozen bi hilabeteetan: maiatzaren 3an Jon Garcia epaituko dute, 14an Arrate Urresti eta ekainaren 7an Jon Irazola.


BATASUNA PROZESUA AZKEN FASEAN HEGOALDEAN

BATASUNA prozesuaren barruan, Bateginez ponentziari 150 ekarpen inguru egin zaizkio eta maiatzaren lehen edo bigarren asterako militanteek ezagutuko dituztela pentsatzen da. Hauteskundeak bukatu eta ekainaren hasiera aldera arte herrietan eztabaidatuko dira eta ekainaren bukaera aldera Iruņean batzar nagusi bat egingo da prozesuaren amaiera gisa. HB eta EHren oinordekoa sortzeko oinarriak jarriak izango dira eta, Iparraldeko ezker abertzaleko eztabaida amaitzean, udazkenerako Euskal Herri osoko ezker abertzaleko erakundea eratuta egongo dela aurreikusten da.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan