Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

ONENA DATOR

Udaberria ongi bustita heldu zaigu iragan negu eskasaren ondoren, eta zuhaitzak inoiz baino lehenago hasi dira loratzen. Udazkenak itzuli beharko du dena bere onera?

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1805. alea
2001-04-29
alde 0    kontra 0

Neguaren ahultasunaz hitz egiten eman dugu negua eta pentsa zitekeen eran aurtengo urte osoko hizketagaia izango da. "Negu exkax hura" leloa makina bat aldiz entzutekoa naizela iruditzen zait, dagoeneko hasia bainaiz.

Tamainako euriteekin etorri zaigu udaberria eta loreen eta berdeen enbata polikromatu txoragarria bizitzen ari gara. Aurtengo izerdialdiaren sasoia izugarria da. Mina emateko dauden lagun-min gutxi horietako batek frutarboladi berria landatu berri du amonaren sailean eta ez naiz han izan zaharra. Landatutako bi eta hiru urtetako aranondo, gereziondo, muxikondo, brinoiondo, hurritz eta sagarrondoen pujak ikusteko modukoak dira; tartean nabarmen errezil-sagarrondoenak.

Haritzek ere olatuaren bitsa ezin

alferrik galtzen utzi. Gure aitonak

dio aspaldiko urteetan ez, baizik eta ia inoiz ez duela haritzen honelako hostoratze goiztiar, bapateko eta oparorik ezagutu. Xaguen herriko elezaharrak hala dio: "haritza lizarra baino lehenago hostotzen bada, erdipurdiko urtea". Udazkenean hartuko diogu urte guztiko bataz bestekoaren ipurdiari neurria, baina egunero ikusten ditudan haritz harrotxo horietako batzuk dagoenerako ederki jipoitu ditu zuriña edo oidioak. Onena etortzeko dago, hona dema: urik bada aurten ere onttotxoak nagusi

baietz

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1804
 
azala1803

1805 zenbakia.
2001ko apirilaren 29a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia