Donostialdea.
Iosu Etxaniz
Pasaia itsasoari begira bizi izan den herria da. Herri polita; batez ere bi alde historikoetan, Donibane eta San Pedron, arrantzale etxe zuriek badiaren gain-gainean kokatuta daudela diruditelako eta txalupa koloretsuak itsasontzi handiei ongi etorria egiten ari direla diruditelako. Herri bitxia; batetik bestera dauden ehunka metroak errepidez hainbat kilometro bihurtzen direlako, ferrytxoa hartu nahi ez badugu behintzat. Estropadak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula Pasaian, galdetu bestela bertakoei. Kirol lehiarako ez diren txalupatxoen eta sekulako itsasontzien arteko kontrastea ere ez da makala.
guztia irakurri