HERRI ALDIZKARIAK
Asier Bidart
Basauriko "El Social" herri aldizkariak azken hamalau urteotan komunikaziorako zerabilen hizkuntza aldatu eta euskara hutsezko aroari ekin dio. Dagoeneko euskaraz idatziriko bost ale plazaratu dituzte, eta etorkizuneko erronkei eusteko irrikaz eta gogotsu daude.
guztia irakurri
ANTZERKIA
Ainara Gurrutxaga
"Bancarrota" antzezlana estreinatu berri du Legaleón-Tk. Heriotzaren gaia ardatz hartuta ideia eta irudi zorrotzak jaurtiz aurkezten digu ikuskizuna talde irundarrak, beti ere ikuslearengan sentsazio berriak sortu nahian.
guztia irakurri
orain dela 30 urte
Pilar Iparragirre
Lan munduaz eta emakumeen eginbehar eta eskubideez ziharduen apirileko ale hark. Gizartean eman ziren aldaketen artean eztabaida ugari sortu zuen honek.
guztia irakurri
MEDIKUNTZA ALTERNATIBOA
Maider Zapirain
Homeopatia, fitoterapia, akupuntura, dietoterapia... medikuntza naturalaren adar desberdinak dira. Medikuntza konbentzionalean jende askok konfidantza galdu du eta aipatu berriek naturalagoak eta osasunarentzat hobeak direnaren ustez indarra hartu dute
guztia irakurri
ERAKUSKETA
Jon Gurrutxaga
Superstiziotik, literaturatik edo zinematik iritsi dira Gasteizko Montehermoso kulturunera. Otso-gizona, Freddy Krügger, Alien, Frankestein... Guztien irudia, izaera eta historia aztertzen ditu "Munstroak eta izaki mitologikoak" erakusketak maiatzaren hamahirua arte.
guztia irakurri
BALEA
Nagore Irazustabarrena
Ordutik ez da gure kostaldera balerik hurbildu. Baina baleak garrantzia handia izan du Euskal Herriko historian; euskaldunak izan baitziren balenarrantzan aitzindari eta, horri esker, garai batean itsasoetako nagusi. Euskaldunek aspaldi utzi zioten balenarratzari, baina beste herrialde batzuetan ez diote jarduera honi uko egin. Ezta baleen biziraupena arrisku bizian dagoenean ere. Norvegia, Islandia eta Japoniarenen kasuez ari gara.
Azken berria duela aste batzuk iritsi zen komunikabideetara: japoniarrek 400dik gora bale ehizatu zituzten Ipar Pazifikoan. Sarraskia justifikatzeko azterketa zientifikorako zirela esan zuten lotsagabeki. Bitartean Japoniako jatetxe askok bale haragia eskaintzen dute kartan. Oso garesti gainera.
guztia irakurri
PENTSIOAK
Daniel Udalaitz
CCOO eta Espainiako Gobernuaren artean pentsioen berrikuntzari buruz sinatutakoak hainbat kritika eragin du, baita ELA eta LABen aldetik ere, gaur egungo burujabetza ekonomiko-politiko ezaren ondorioz, sinatutakoak Hego Euskal Herrian ere eragina izango baitu.
guztia irakurri