Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-04-29 -- 1805.zenb

Patxi Zubizarreta

Pilar Iparragirre

Oso elementu gutxirekin egindako ipuina da. Mihia jaten duen katua, itsasoa, Karlotaren kapelua... Horiekin saiatu naiz erritmoa eta errepikapenen bidez istorio erakargarri bat egiten. Eta istorio hori oso itxura ederrean agertu da, nire ustez. Izan ere, Antonio Ventura editoreari gustatu zitzaion, eta berak, Elenak eta hirurok bilera bat egin genuen Gasteizen, protagonisten ezaugarriak finkatzeko. Oso gauza bitxia da hori, nik ordura arte ez nuen horrelako esperientziarik bizi izan. Eramaten duzu liburua argitaletxera eta gustatzen bazaie, aukeratzen da ilustratzaile bat eta, dihoala! Kasu honetan ez zen horrela izan, eta benetan, ni izugarri poztu naiz Elenak marraztutako ezaugarri eta xehetasunekin, finezia handiz eginak direlako eta testuarekin oso bat datozelako. Uste dut denon artean opari ederra lortu dugula.

Oso pozik zaude, beraz...
Hala da, bai. Dena den, oparien kontu horrekin ere adi ibili beharra dago. Badut nik lagun bat, liburuak kaleratu eta oparitzen dizkiodanean, esan ohi didana: "Mesedez, ez oparitu libururik, ze gurasoek irakurrarazi egingo didate".

Konpon al daiteke arazo hori?
Hori da hain zuzen gure eginkizuna, haur literatura ere lantzen dugunon eginkizuna: irakurleari txiki-txikitatik plazerra eskaini behar diogu. Eta ez idazleek bakarrik, baita ilustraileek eta editoreek ere. Haur literatura, haurrek ere irakur dezaketen literatura dela dio idazle batek. Beraz, "Magalik badaki"ren gonbidapena ez da haurrei eginikoa bakarrik, helduentzat eta denentzat baizik.

MARIBI UGARTEBURU

Xabier Letona

Ez da txikia Udalbiltzaren inguruan dagoen saltsa-maltsa. Izen bat, baina bi zuzendaritza, bi errealitate. EH, AB eta zenbait alkate independentek osatutako Udalbiltzako Batzorde Eragilearen bozeramailea eta Amorotoko alkatearekin aritu gara korapiloaz.
guztia irakurri

Nestor Basterretxea

Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre

PERFILA. Gerra zibila lehertu zenean 13 urte zituen. Aita EAJko diputatu zen, eta Donibane-Lohizunera ihes egin zuten. Oroitzapen bakoitza lau zertzeladetan margotzen du "Jendeen kruze ikaragarri bat zen hura, aurpegi dramatikoekin, hitz egin gabe, denok baikenuen gure istorioa." Beraiei Bermeoko etxea sakeatu zieten eta 27 urtez Guardia Zibilen kuartela izan da. Gerra batetik ihesi Parisa jo, eta han handiago batek, II. Mundu Gerrak harrapatu zituen. Azkenik itsasoratu egin ziren, baina Buenos Airesera 18 eguneko bidaia espero, eta 480 pasa zituzten. "Itsasontzi barruan jendea jaiotzen eta hiltzen zen. Euskaldunak, espainolak, judutarrak... denetik zegoen. Korsoen motinak egoten ziren, eta bizi zen tentsio harekin borrokan hasten ziren..."
guztia irakurri

SU TA GAR

Xabier Sagardia

Kasik hamabost urtetik gorako ibilbidearen buruan, Su ta Gar taldeak tenore egokia ikusi du lehen zuzeneko lana, "Jo ta Ke", argitaratzeko; 23 kantuz osatutako CD bikoitza, heavy euskaldunaren aitzindari izan den taldearen bilduma indartsua, Gor etxearen eskutik.
guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan