Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-04-29 -- 1805.zenb

Sabin Intxaurraga, Justizia Kontseilaria (EA): "EAJk adostutako programa errespetatzen ez badu eta, programaren aurka, gehiengoa PSOrekin eratzea erabakitzen badu, ez genuke arazorik izango herrigintza oposiziotik gauzatzeko".

Anton Morcillo, EHko Arabako hautagai nagusiak alderdi estatalistei: "Demokraziaren oinarrizko araua onartu behar dute: onartu behar dute herri honetan gutxiengo izan direla, direla eta izango direla".

Juan Maria Atxutxa, EAEko Legebiltzarreko lehendakaria: "Suntsitu ez, ETA berreskuratu egin behar da".

Carlos Iturgaitz, EAEko PPko lehendakaria: "Atutxaren adierazpenak tamalgarriak dira, koldarkeria moralez betetako adierazpenak dira".

Carlos Garaikoetxea, EAko zuzendaritzakoa: "Azken mende laurdenean ez dugu halako kanpaina zikinik izan".
Jose Maria Aznar: "Begirune osoa izango dugu euskal nortasuna eta autogobernuarekin".

Petxo Idoiaga EHUko irakasleak, Espainiako trantsizio garaitik gaurdaino Espainia eta Euskal Herriko komunikabideek euskal gatazkarekiko izan duten jarrera aztertzen du 'Euskal gatazkaren begiak' liburuan. Hiru zatitan banatzen du azterketa: trantsiziotik 1987ra; Ajuria Eneko Itunaren urteak (PPko Miguel Angel Blanco zinegotziaren hilketa arte); eta azkena 1997ko uztailetik 1998ko irailera arte.
EKA alderdi karlistak Lizarra-Garaziko foroa utzi du, adierazi duten bezala, foroaren iraunkorra biltzea lortu ez dutelako eta gainerako alderdiekiko beren komunikazio saio guztiek porrot egin dutelako.
Ernest Lluch kultur zentroa zabaldu da astean Donostiako Amara auzoan. Egoitza Realak jokatzen duen Anoetako estadioan dago, 1.700 metro karratu ditu eta 232 milioi pezetako (9,2 milioi libera) kostua izan du.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Udaberria ongi bustita heldu zaigu iragan negu eskasaren ondoren, eta zuhaitzak inoiz baino lehenago hasi dira loratzen. Udazkenak itzuli beharko du dena bere onera?
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Une jakinetan erantzun egokia emateko modua eskaintzen duen erreakzio fisiologikoa da estresa, gizakia ohituta dago erreakzio horietara eta ez da batere kezkatzen.
guztia irakurri


MAIATZAREN BATA, 6 URTE ETA GERO ELA ETA LAB BANATUAK

MAIATZAREN Batean sei urtez ekitaldi bateratuak antolatu ondoren, aurtengoan bi euskal sindikatu nagusiek, ELAk eta LABek, bakoitzak bere aldetik joko du. Itzarmen kolektiboetan dituzten jardun lerro desberdinak eta Euskal Herrian bizi den egoeraz duten ikuspegi desberdinen ondorioa da banaketa hau eta ikusi beharko da nola eragiten dion orain arte eraman duten sindikal batasunari. Harremanak asko hoztu direla aitortzen dute alde bietatik, nahiz eta bien aldetik elkarlana beharrekoa dela azpimarratu. Maiatzaren Batari dagokionez, LABek sei herrialdetako hiruburuetan egingo ditu manifestazioak.


ATENTATUA HONDARRIBIN

HONDARRIBIN eta Irunen PPko zinegotzi eta ama-semeak diren Rosario Dorda eta Jose Manuel Elizarragaren aurkako lehergailu batek eztanda egin zuen beren etxearen leihoan. Poliziaren esanetan, lehergailua ETAk Grenoblen lapurtutako dinamitarekin eginda zegoen. Atentatuak kalte materialak besterik ez zituen eragin.


TORTURA SALAKETAK

AMNISTIAREN Aldeko Batzordeek salatu dutenez, azken hiru hilabeteetan izan diren atxilotuetatik 68 pertsonek jasan dute tortura. Horietatik 27 Polizia Nazionalak atxilotu ditu, 24 Guardia Zibilak, 15 Ertzaintzak eta 2 polizia frantsesak.


HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BEHATOKIRAKO HITZARMENA

HIZKUNTZA eskubideen behatokia abian jartzeko akordioa izenpetu dute ezker abertzaleak bultzatutako Udalbiltzak eta Kontseiluak. Salaketak jaso eta bideratzea, txostenak prestatzea, nazioartean euskararen egoeraren berri ematea eta prebentzio lana egitea izango dira Behatokiaren zeregin nagusienak. Udalbiltzak 11,5 milioi pezeta (453.000 bat libera) jarriko du, Behatokiaren aurrekontuaren laurdena


HAIKAREN LEHEN URTEURRENA

OIARTZUNEN egindako Haikaldiarekin ospatu du ezker abertzaleko Haika erakundeak bere sorreraren lehen urteurrena. Erakundeak testuinguru bitxia bizi du, duela gutxi hamasei lagun espetxeratu baitzizkion Baltasar Garzon epaileak gazte erakundea ETAri lotuta dagoen akusaziopean. Jarrai eta Gazteriak batuz, Haika izan zen ezker abertzalean egitura nazionala osatu zuen lehen erakundea.


AB-REN ILDOAK

BATASUNA prozesua burutu ahala hiru ildo agertu dira ABn: Bateginez, Matalaz eta Burujabe. Bateginez ildokoek AB desegin eta berau HB-EHren ondorengo alderdian integratzea lukete xede. Malatalazekoek, berriz, AB bere nortasun propioarekin atxiki nahi dute ezker abertzalearen baitan. Burujabe bien arteko ildoa litzateke. "Enbata" astekariak Burujabe ildokoei azken indar bat eskatu die bere azken editorialean, biolentziari buruz duten jarrera argituz gero, haiekin bat egingo dutela esanez. ABren azken Biltzar Nagusian biolentzia arbuiatzearen alde agertu ziren ABko hainbat kide gogor kritikatu zituzten Burujabe ildokoek. "Enbata"ren editorialaren aburuz, Burujabekoek lehen eta orain agertu duten jarrera ez da bera. ABren eztabaida prozesua udazkenera arte luzatuko da. Ordurako Hegoaldean EHren Batasuna prozesutik atera beharreko erakunde nazionala abian izango da, ekainaren amaierarako sortua izango dela aurreikusten baitute EHn.


ATXAGA, SARAMAGO ETA V. MONTALBAN EB-IU-REN ALDE

BERNARDO Atxaga, Jose Saramago eta Manuez Vazquez Montalban idazleek, maiatzaren 13ko hauteskunde autonomikoetan Ezker Batua bozkatzea eskatzen dute "Euskadi, ezkerraren alde" manifestuan. "Gure iritziz, Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza sendotzen duen neurrian, etorkizun zuzenagoa bilatzeko eta bakerako prest dauden euskal herritarren ahotsa gero eta ozenago entzungo da", diote idazkiaren azken lerrotetan.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan