Joseba Egibar, EAJko EBBko bozeramailea: "Ardanzak ez ditu bere ideiak alderdiaren baitan azaldu".
Josune Ariztondo, EAJko EBBko idazkaria: "Maiatzaren 13a eta udatik haratagorako argia ekar diezagukete Ardanzaren berbek".
Pablo Mosquera UAko buruzagiak UPNko Miguel Sanzi: "Inbidia sanoa diot UPNri".
Arnaldo Otegi: "Espainiarrek beren NAN espainiarra inposatzen digute".
Rafael Vera, Espainiako segurtasun idazkari ohia: "Diru bereizien erabilera hautazkoa zen, eta ez dago haek arautzeko legerik".
Jose Barrionuevo, Espainiako barne ministro ohia: "Modu bidegabean gaizki tratatua eta defenditzeko gaitasun barik sentitzen naiz".
Javier Madrazo, EB-IUko koordinatzailea: "Ez da egia guk EAJrekin aldez aurretiko akordio bat dugunik, hori PP eta PSOEk gure aurka daramaten kanpainaren baitan dago. (...) Beraz, Koldo Usini kanpaina horretan eror ez dadin eskatzen diot".
Jose Antonio Ardanza EAEko lehendakari ohiak Gernikako Estatutuak abertzale eta ez abertzaleen arteko elkargunea izan beharko lukeela jakinarazi du Madrilen egin berri duen proposamen bikoitzean. Bigarren atalean, euskal gizartean gatazka bat dagoela onartzea proposatzen du eta arazoari adarretatik heltzeko konpromezua hartzea; behin hori lortuta, gaion inguruko eztabaida terrorismoa gainditu arte alboratzea propatzen du. EAJko bozeramaileek Ardanzaren iritziak errespetatzen dituztela jakinarazi dute.
Jose Antonio Maturana PSEko buruzagi sozialista haserre da alderdiko zuzendaritzarekin, 20 urtetan Eusko Legebiltzarreko parlamentario izan ondoren, orain alderdiak zerrendetatik kanpo utzi duelako. Iazko PSEren kongresuan ere haserre agertu zen PSEko zuzendaritzatik kanpo utzi zutelako.
LANDAREAK
Jakoba Errekondo
Gizakiak zikindutakoa naturak zertxobait garbitu dezake. Izan ere, zenbait landarek kutsadura ezabatzeko gaitasuna du eta horrelakoak kutsaduraren aurka erabiltzen hasi dira.
guztia irakurri
OSASUNA
Jabier Agirre
Kolore gorriko laser argidun erakusleak denbora luzez larru-azalera edo begietara zuzentzea arriskutsua da, esposizio luzeek ikusmenaren galera eta erredurak eragin ditzakete.
guztia irakurri
GARZON, JUDIZIALKI AGERIAN
ENTZUTEGI Nazionaleko Laugarren Salako bi epailek Espainiako indar politiko eta mediatiko gehienen haserrea berenganatu dute, haien epaiak Ekineko zazpi kide kalean utzi ondoren. Txema Matanzas, Ruben Nieto, Jabi Balanzategi, Patxi Gundin, Unai Hernandez, Antxon Ollokiegi eta David Soto beren etxeetan dira jada. Juan Mari Mendizabal, Xabier Alegria, Olatz Egiguren, Pello Sanchez, Paul Asensio, Ana Lizarralde eta Jaime Iribarrenek espetxean jarraitzen dute. Epaileek agerian utzi dute -Xaki kasuan bezala- aditu askok behin baino gehiagotan errepikatzen dutena: Garzon epaileak auzien instrukzioak argudio judizialen gainean baino interes politikoen gainean egiten dituela.
ZINEGOTZI SOZIALISTEN DIMISIOAK
BIZKARZAINIK eraman nahi ez dutelako Zumarragako bost zinegotzi sozialistek dimititu dute. Zumaiako beste batek ere erabaki berbera hartu du eta Pasaiako alkate ohi sozialista Bixen Itsasok arrazoi pertsonalak argudiatuz dimititu du. Egoeraren larritasuna ikusirik, PSEko zuzendaritza bere zinegotzi guztiekin bildu da. PSEk bere zinegotzi guztiak bizkarzaina eramatera behartu ondoren etorri da dimisio andana.
ABERRI EGUNERAKO DEIALDI ABERTZALE BIKOITZA
EAJ-K eta EAk osatutako Udalbiltzako Zuzendaritzak Aberri Eguna ospatzeko Gernikara deitu ditu hautetsi abertzaleak; udaletxeetan, halaber, ikurriņa jartzeko deialdia egin dute. EHk eta ABk gidatutako Udalbiltzako hautetsiek, ordea, udaletxeen aurrean bilkurak deitu dituzte eguerdiko hamabietarako; hautetsi hauek bultzatutako zuzendaritza Maulen bilduko da eta bertan Zuberoak bizi duen egoerari aurre egiteko plan bat aurkeztuko da. EH eta ABren Udalbiltzak, bestalde, abian jarri du Naziotasun Aitormena bultzatuko duen kanpaina; Hernani, Zestoa, Oiartzun eta Zaldibin egin dira lehenbiziko osoko bilkurak eta herri horietako udalek agiria bideratuko diote hala eskatzen duenari.
NAFAR LEGEBILTZARRAREN EGOITZA BERRIA MARTXORAKO
IRUŅEKO Sarasate Pasealekuko Auzitegi zaharrean egiten ari dira Nafarroako Legebiltzarreko egoitza berriaren eraikitze lanak, eta urtebeteko atzerapena badaramate ere, Jose Luis Castejon Legebiltzarreko lehendakariak jakinarazi duenez, 2002ko martxorako legebiltzarkideak han lanean izateko prest izango da.
LAB: SINDIKATUARTEKO KONFERENTZIA PROPOSAMENA
ORAIN arte sindikatu abertzaleen elkarlanak bide bat egin duela eta aurrentzean beste bat egin beharko lukeela uste du LABek. Bide hori burujabetza eta bakearen koordenaden pean egin beharko litzateke eta horretarako ELA, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta HIRU sindikatuak sindikatuarteko konferentzia batera deituko ditu. LABek ondo ikusten du orain arte egindakoa, baina gutxi dela deritzo, batez ere Euskal Herria beste ezenatoki batean jartzea ez duelako lortu.