Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-04-08 -- 1803.zenb

REFLEXIO BATZUEN SARABEAN

Anjel Lertxundi, 1971-III-28

Egun, eztaietako txartelak, jaunartzerako estanpatxo itxusiak, eskola garestietan "ibiltzen" diren neskatxen poltsetako izenak euskeraz ditugu. Lehen "Go home" edo "Peace, my love" txartelak ikusten genituen bezala. Hitza moda bihurtu dugu eta modak gizona desgizondu egiten du, gure borrokaren kontu dirua aurki nahi dutenek euskaldunak eta euskaldunen hizkuntza desgizontzea, hilobiratzea lortuko dute. Moda konsumoko gizarteak sortu duen deabrukeriarik astoena da. Gure borroka konsumoko gizarteak zanpatzea, itotzea, izorratzea nahi duen mugimendua. Eta oso gertuan ditugu honen responsableak: Ikastola batzuen zenbait "zuzendari". Rikardok salatzen zituen "euskaltzaleak", langileekin euskeraz baliatzea nahi izaten duten nagusiak... Eta abar. Zoritxarrez da luze eta abar hori. Eta honelakoetan, zozokerietan, poesikerietan jardunak gara. Baina hitza tresna dugu. Erabili beharreko tresna. Mamitu, autsi, eraberritu behar duguna. Ez gaude, ez, hitzaren zerbitzuan. Ez gaude, eztare, gure tresna egoki hau edozein eratan erabiltzen duten horien artean. Tresna, orduan eta hobea, orduan eta nereago, landuago, lanerakoago. Gure gauzak gureak ez diren hitzez jazten ditugu sarritan, eta gureak ez diren hitzetatik hasita geureganatzen dugu gurea dean gauza hori. Baina ez da gurea, ze demontre! Amerikarrek Europan saltzen dituzten oiloak gureak ez diren bezalaxe. Eta gure gauza -politika, alegia- hortan kultura gaiak aztertzen dira behar baino sarriago. Gure gauza, horri mordo bat izan diteke. Amerikarren oiloak eta espaindarren "palabras". Gauzak garbiak daude giltzez hilobiratzen ez garan bitartean. (...).

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan