MUGA ZORROTZA LEGATZAREN HARRAPAKETARAKO
Europako Batasunak legatzaren harrapaketari muga zorrotza jartzea erabaki zuen batasunaren uren barrurako, eta, beraz, horrek euskal arrantzaleei ere eragiten die. Arrantza aukera ia erdira jaitsi da Ipar itsasoan eta Bizkaiko Golkoan. Inoiz ez bezalako muga jarri da eta, arrantzaleek eta ontzien jabeek diotenez, sektorearen hondamena eragin dezake.
Europako Batasunak, garai batean, %75eko murrizketa proposatu zuen. Azkenik, jarrerak zertxobait leunduz, %55 murriztu dira harrapaketak Bizkaiko Golkorako eta %41 Ipar Itsasorako. Gauzak horrela, Espainiako Estatuak 12.169 tona legatz harrapatzeko baimena izango du. Kalterik larrienak Hego Euskal Herriko eta Galiziako arrantzaleek izango dituzte. Euskal Herriari dagokionez, agintari autonomikoek gogor salatu zituzten agintari espainiarrak "euskaldunon interesak ez dituztelako behar bezala defendatzen Bruselan". Legatzaren harrapaketen murrizketa "kaltegarria, neurrigabea, eragin onuragarririk gabea eta baztertzailea" dela salatu dute.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.