Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-04-08 -- 1803.zenb

FELIX BOLINAGA, ARLANGAKO RADARRA

Vasco Navarroren desagerpenarekin, Bergara eta Gasteiz arteko bidaiariak, besteak beste, Felix Bolinagaren agur atsegina jasotzeko aukera ere galdu zuen. Arlaban mendateko hesi zainak 30 urte egin zituen bere postuan.
Pasabidea bere Eritza baserritik kilometro erdira eta itsas mailatik 617 metrora egon arren, eta goizeko 6:30etatik aurrera dozena bat trenen igaroaldia zaindu behar zuen arren, Felixek bere lana modu atseginean betetzen zuen, eta bailarako jendearen zein bidaiarien estima eta errespetua lortu zuen.
Batetik, bere lana ezin hobeto bete zuen, mende laurdenean istripu txikienik ere ez zuelako jasan, baina, bestetik, pasabidea itxi baino lehen, ahalik eta kotxe, kamioi zein autobus gehienei pasatzen uzten saiatzen zen, gaur egun sinesgaitza dirudien metodoa erabiliz.
Kontuan izan behar da Arlabangoa Vasco Navarroren ibilbideko oztopo nagusia zela, eta askotan izaten zen behe-laino itxiak zein telefonorik ez izateak (azken urteetan jarri zioten baina berak aurrerapen honi uko egin eta bere estiloan jarraitu zuen lanean) ez zuten zereginak ondo betetzen laguntzen.
Western zinean bezala (belarria lurraren kontra jarriz, indioek bufalo multzo baten hurbiltasuna igartzen zutenean), Felix, bere belarria elektrizitate zutoin metalikoaren ondoan jarri, begiak itxi, eta jasotako zarataren indarragatik trenaren hurbiltasuna igartzeko gai zen. Horrela, giza radar honek egoera ziurtzat jotzen zuenean, hesia igo eta beso mugimendu ikusgarriekin ibilgailuei igarotzeko baimena ematen zien.
Maniobra hauek guztiak milaka aldiz burutuak zituen Felix Bolinagak ez zuen trenarekiko komunikaziorik eta inoiz ez zen ezer txarrik gertatu. Trena kendu zutenean umea jostailurik gabe bezala geratu zen. Berau izan zen Vasco Navarroren heriotzarekin negar gehien egin zuenetakoa, bere baserriko eta Gure Ametsa geltoki-jatetxeko lanetara itzuli aurretik. Betidanik gizon baikorra, bere trena itzuliko zela pentsatzen zuen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan