EIBAR
Amatiņo, 1971-III-28
Euskaldunak euskaraz irakurri beharra du (nork bere herriko albisteak baino zerbait gehitxoago). Eta ez euskaraz irakurtzeagatik soilik. Hau guttiena litzateke. Unilaterismo penagarrienean ez erortzeagatik baino. Euskaldunak euskal intelektualen berri jakin behar du, bere Herriko intelektualgoaren pentsamoldeak ezagutu beharrean dago. Euskaldunak ezin du iraun mamifero arloteenaren patxaran, txantxikoen anka zabaloteekin eta edozein reptilen tripa astunarekin. Euskaldunak ez du giza-ornitorrinko primitibo bat izaterik. Euskaldunak eboluzionatu egin behar du. (...) Marxismoa ondo ezagutzeko, benetako iturritik edateko, alemaneraz eta errusieraz jakin beharra dugula dioski Gotzon Garatek. Soluzio ederra. Harrapatu haute. Bai. Gazteak balu zaharraren zentzuna. Zaharrak balu gaztearen kemena. Baina... ezina (...).
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.