Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-04-08 -- 1803.zenb

Herrien Erkidegoa

Herrien Erkidegoa

Lekuko Ekonomia eta Ingurumenaren aldeko (LEIA) kide zara. Garazin barrena eraiki litekeen autobidearen afera kari, kontseilari izateko bidean ari zinela erran zuen Mixel Intxauspek. Bera baino azeriago zarela zu, dio berak. Orain kontseilari bihurtu zara.

Aitortzen dut pixka bat egia dela. LEIA tresna bat izan da ni publikoki agertarazteko. Autobidearen eraikuntzaren aitzinean erabili izan dugun mezua inportantea izan da. Ez dakit ni azeria naizen, baina ageri da berak badakiela hori horrela izaten dela. Jakina, jendea halako afera handi batek zure gibelean arrenkuratua duzularik, normala da baliatzea, zentzu onean, jakina. Berriz ere, aukera bada, ziur baliatuko dudala.

Zertan da autobidearen afera hau?
Proiektua hemendik pasarazteko asmoa ez da desagertua; Nafarroako Gobernuak aitzinera segitzen du proiektuarekin. LEIAkoek Larrainen bilkura bat izan genuen iaz Akitaniako lehendakariordearekin, eta, irudiz, proiektua isildua da. Berriki jakin dugunez, Pirinio alde bietako erkidego guztiak elkartu dira eta lehentasuna eman diote autobidea Euskal Herrian gaindi pasatzeari. Ageri denez, Nafarroak lurralde guztien artean lehentasuna du proiektua gauzatzeko.

Paueko Nafarroako Parlamentuan kontseilari izaki nola ikusten dituzu Nafarroa Garaiarekiko harremanak?
Baigorriko kantonamenduak junta egiten du Nafarroarekin. Gure ekonomia normaltasunez garatzeko Iruņearekin behar dugu lotu. Iruņea ordu erdi batean da Aldudetik, eta bide bat galdatzen dugu. Baina ez nazioarteko trafikoarentzako autobide bat, Baiona-Iruņea lotuko lukeen bidea bukatzea nahi dugu. Baionatik Garazira egin den neurrikoa, oren erdi bateko bidea. Gainera, mugazgaindiko laguntzak hor dira eta kontseilari bezala ez badut laguntza hori galdatzen proiektu konkreu baten bidez, dirua Donostia-Baionaren ardatza indartzera joanen da. Kantonamenduko herri guztiak batuko dituen Herrien Erkidegoaren alde lan egin nahi dut, hori izan da boz kanpainaren ardatz nagusia. Neurri handi batean ere afera honekiko jokamoldearengatik bildu dut hainbat boz. Gure Herrien Erkidegoa antolatu, eta BAMekin nahiz Nafarroako Erkidegoarekin norabide batzuk finkatu behar ditugu.

Nola bideratu nahiko zenuke Herrien Erkidego hau?
Kontseilari nahiz Azkarateko auzapez gisa, Baigorriko Herrien Erkidegoa sortu aitzin Garazi eta Iholdiko kantonamenduetako herriekin nahi nuke mintzatu. Hiru kantonamenduetako jendeak nortasun bera dugu, gure ekonomia laborantzan finkatzen da eta beheti ari da hiru eskualdeetan; errealitate bera bizi dugu hirurok. Arrenkura beretsuak izanik egitura honen xedea ekonomia sustatzea litzateke. Laborantza sendoturik, turismoaren edo zerbitzuen eremuan lanpostuak sortu litezke, bestela nekez. Kostaldearekiko, Nafarroarekiko, eta EAErekiko proiektu komun bat eratu behar dugu hiru eskualde hauek elkarrekin. Herrien Erkidegoaren izpiritua herritarren eta kontseilari nagusi berrien buruan sarrerazi nahi dut. Egun, herri batek ez du bakarrik bere kantonamenduan proiektu ekonomiko bat aitzina eraman ahal, eta kantonamendu batek bakarrik ere nekez

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan