BIDE ERTZEAN
Xabier Sagardia
Bide Ertzeanen ibilerak norantz bat izan badu, hori, goruntzakoa izan da. SGAEren Musika Sarietarako euskal kanturik onenerako izendatua izan zen "Lilian" abestia eta Euskadi Gazteak gainera, 2000ko diskorik onenerako finalisten artean, "Grisa" diskoa hautatu du.
guztia irakurri
Laura Mintegi
Pilar Iparragirre
Zer dela-eta aukeratu zenuen maitemina gaitzat?Nik ez nuen aukeratu gaia, gaiak aukeratu ninduen ni. Benetako obsesioa izatera heldu zen. Jakin nahi nuen zer gertatzen zaigun maiteminak jotzen gaituenean, eta jakite hori ez zen lortzen irakurtze soilaz. Aurreko liburuekin konparatuta, hauxe da gehien landu eta dokumentatu dudana. Ez dakit horrek guztiak balio izan didan ala ez, baina benetan nabaritu dudana da idaztaldi bakoitzean itzelezko esfortzu afektiboa egin behar izan dudala eta idaztetik altxatzen nintzenean beti, zerbait berria ikasia nuela.
Azaldu al zenezake gehiago ikasitako hori guztia?Hainbat gauza ikasi dut, neu ere ikerketa objektu izan bainaiz! Eta ikerketa objektu bilakatu ditut nire inguruko guztiak. Bat baino gehiago harritu izan da, bat-batean galdetu diodanean: "Aizu, zenbat aldiz maitemindu zara zu?". Oso galdera interesantea da (lehenengoz neure buruari egin nion), mugak ipini behar direlako. Izan ere, nik ez nuen galdetzen zenbat aldiz ilusionatu zen pertsona hori -halakoak, hamaika!-, zenbat aldiz maitemindu zen baizik. Eta galdera horren erantzunean datza nik liburu honetan bilatu nahi izan dudana.
"Sisifo maite minez" errealitatearen isla dela esan daiteke?Nobelan dagoen guztia ez da erreala, jakina, fikzioa da. Baina nik behin eta berriz errepikatzen dudan bezalaxe, fikzioa egia da, eta nire idazlanean ez dago simulakro tanta bat ere. Tripekin, bihotzarekin eta buruarekin idatzi dut. Eta niretzat errekonozimendu handiena izan da ikustea lerroren bat edo beste irakurtzean norbaitek esaten duela: "Nik badakit zer den hori; hor ipini duzun hori nik inoiz sentitu izan dut".
JEAN-MICHEL GALANT
Mikel Asurmendi
Jean-Michel Galant azkaratarra kontseilari berria da Paueko Nafarroako Parlamentuan. Bere izendapenak Nafarroaren bilakabide gorabeheratsua eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna eguneratu ditu. Baikor eta zuhur azaldu da baxenafar laboraria eta abertzale hau.
guztia irakurri
Panpi Ladutxe
Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Frontoian "Hamar baietz! Hamar baietz!" entzutetik "Gure Kintzea" telebista programa aurkeztera pasa da, eta gaur golfeko zelaian aritzen da pilotaren atzetik. Maite du kantua, "Loriak udan ihintza bezela" kantua maite du, batez ere belarri ertzera abesten bada, telefonoz.
guztia irakurri