Astekaria

 Elkarrizketak 

Itxaro Borda

"NAHIZ ETA ERRABIAZ IDATZIA IZAN, PLAZER HARTU DUT"

Irudia

Pilar Iparragirre


1802. alea
2001-04-01
alde 0    kontra 0

Zer da "%100 basque"?

Nire zazpigarren nobela. Eta zazpi zenbakia aski mitikoa denez gure kulturan eta kultura ainitzetan ere, uste dut liburu hau berezia dela, nahiz oraindik mistikoa bai, baina mitikoa ez izan. Bi urte eta erdi inguru eman ditut bera idazten. Hasi, "Maiatz" aldizkarirako ipuin bat idazteko xedez hasi nintzen, gasna kamioi bat aparkatua eta bertan idatzia zen "%100 basque fromage" ikustean. Liburu hau idatzi dut ere Baiona eta Maule arteko bidea (liburuko Gasnaren Bidea) kasik gauero egiten nuelarik, elkarte bateko bulegoko partaide bilakatu eta bileraz bilera nenbilenean.

Gasnaren Bidea gauero egiteaz ez al zinen aspertu?

Pentsa! Idatzi dut kapitulu bakoitza aldi oroz gaiztakeria bat edo oharpen minbera bat nuelarik gogoan, ez mendeku gisa, baina gauza zenbaitzuren salatzeko moldean. Entzun dut ere erraten nobela hau ideologikoa dela. Ez nuke nahi irakurlea tronpa dadin: ideologikoa izan daiteke, baina bere helburua, justuki, baldintzatzen, gerizatzen eta funtzionatzen laguntzen gaituzten ideologiak ezabatzea da.

Manikeismoarekin amaitu nahi omen duzu.

Beste anitz bezala, nik ere liburu manikeistak egiteko ohitura nuen. Ona, ona, eta ona delarik gurea da ona, eta txarra delarik, besteak dira txarrak. Eta onurarik txarrenean garelarik, besteak deitzen ditugu etsaiak. Hori da guk funtzionatzeko dugun oinarrizko moldea. Liburu honetan, berriz, gauez biziz, ohartzen gara bereizketa horiek ez dutela funtzionatzen... Dena den, erran nahi dut, liburu hau idazterakoan, nahiz eta errabiaz idatzia izan, plazer hartu dudala, eta bizian lehen aldiz idazle ere sentitu naizela.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1801
 
azala1800

1802 zenbakia.
2001ko apirilaren 01a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia