Arantxa Urretabizkaia
PERFILA. Maritxuk (gimnasiako monitorak) eta Ghandik bere bizitza aldatu dute, beste emakume bat da. Aitaren, amaren, semearen eta espiritu santuaren egun komertzialak asmatu zirenetik larrosak, bonboiak, edo lurrinak oparitu behar diren honetan, Arantxak denbora oparitzeko luxu garestia hartzen du bere ajendako ekonomian. Autoan, bide ertzetako iragarki erraldoi-trafikoaren erdian, imagina dezaket Arantxaren argazkia, bata eta mantalaren etxekoandretasun sentsualaz sukaldean idazten; eta neoizko eslogana: "Oparitu ezaiozu diamante bat. Zeure buruari".
Ama eta seme-alaba arteko harreman korapilatsuak kontatzen dituzu zure liburuetan. Horrela ikusten dituzu?
Istorio guztietan denbora oso kronometratua, zehaztua dator...
Eta zuk badakizu itxaroten?
Kritikariek mesede edo kalte egin dizutenari begiratu gabe, asmatu dute zuk esan nahi zenuena igartzen?
Zer da liburu bat interpretatzen jakitea?
Liburuak bi motatan banatzen dira: batzuek dira mahai gainean irakurtzekoak. Beraz lan egitekoak, hiztegi bat hartu, arretaz jarri, eta gauza bakoitzari zer interpretazio eman pentsatzekoak; eta beste batzuek dira sofan jarrita irakurtzekoak. Niretzat irakurtzea gozatzea da, eta gozatzeko bi hiztegi behar baditut, hori jada beste zerbait da, lan egitea.
Zuk irakurlearengan pentsatzen duzu idazterakoan?
Irakurtzea plazer bat dela esan duzu. Eta idaztea zer da?
Zerk bultzatzen zaitu idaztera?
Idaztetik argitaratzera aldea egongo da...
"Zergatik panpox"en kasuan, badirudi perfekzioa dela, zoragarria, baina kaleratu zenean inork ez zuen esan ezer ere. Errefuertzoak orain ditut, ez orduan. Baina nik pazientzia badaukat, oraingo lana onartzeko itxaron ditzaket beste 20 urte, bizi banaiz...
Semea irakurle amorratua izango da...
Eta zure irakurzaletasuna nola piztu zen?
"Etxekoandre" zarela aldarrikatu izan duzu, eta kanpoan ere lan egiten duzu. Nola ikusten dituzu soilik etxekoandre direnak?
Galzorian dago nahi eta nahi ez, eta ez ideologiaz: batetik, etxe gehienetan soldata bakarra ez da nahikoa, eta nahi ez badute ere, emakumeek etxetik kanpo ere lan egin beharra dute. Gainera, aparailu berriek etxeko lana erraztu eta azkartu dute eta bestalde, gaur ez ditugu sei seme-alaba izaten.
Emakumeen literaturarik ez dagoela esaten da eta sexuak ez duela lana baldintzatzen. Baina emakumeena ez al da saltzeko zigilutzat erabiltzen? Hor dago emakumeek idatzitako "Gutiziak" liburua, laxo eta guzti...
Badakit horrek gizonak kezkatzen dituela baina ni ez. Askotan entzuten ditut Lourdes Oiñederra kritikatzen, esanez sari asko irabazi dituela emakumea delako. Baina barkatu, orain dela urtebete ni sariketa berean nengoen, emakumea naiz, eta nik ez dut saririk jaso. Beraz, ez du emakume batek jaso, Lourdes Oiñederrak jaso du.
Literatur lehiaketak sarri kritikatzen dira. Zer du esateko epaileak?
Egungo literaturatik zer interesatzen zaizu?
Bestetik, Ipar Amerikako idazle gazteen ipuinak gogoko ditut, gustatzen zait nolako xehetasunekin deskribatzen duten errealitatea. Hor bada ni kezkatzen nauen kontu bat. XX. mende hasiera arte, bi modu nagusi zeuden gauzak kontatzeko: bata, ahozkoa eta bestea, idatzia. Baina XX. mende hasieran istorioak kontatzeko beste modu bat sortzen da: zinema. Zazpigarren arteak hartu du lehenago zati batean literaturarena zen esparrua. Eta orain, galdera da, ea zer den literaturak egin dezakeena zazpigarren arteak baino hobeto. Eta zertan aldatu behar den gure kontatzeko modua zinemak indarra hartu duen honetan. Adibidez, film bat hasi eta bost minutu pasa baino lehen istorioa jada kokatua dago, eta badakizu zein den istorioaren arazoa. Nobela klasikoetan berriz, pasa ditzakezu 40 orrialde deskribapenetan. Oraingo irakurleak ez dizu hori onartzen, jakin nahi du istorioa zeri buruzkoa den nobela horretan. Gaur ez dugu berdin kontatzen. Elkarrizketak ere aldatu dira. Literaturan, elkarrizketek esanguratsuak izan behar dute, eta ez alferrikako hitz jarioa. Hori telenobelek eskaintzen baitute liburuek baino hobeto.
Ziur nago literaturak barruko mundua hobeto kontatzen duela zinemak baino. Zineman, irudiak esaten dizu zer sentizen duen pertsonaiak, haserre dagoela, esaterako. Baina off bidez ez bada, (eta off-a oso kasu bakanetan erabili behar da) zinemak ezin du haserre horren berri eman, eta literaturak primeran ematen du.
Euskal Herriko literaturaz zer duzu esateko?
Herri bakoitzeko literatura ezberdina da?
Kontatzen dena unibertsala da. Eta kontatzeko modua?
- Jaio:
Donostian, 1947an.
- Bizi:
Hondarribian.
- Etxekoandre, kazetari eta idazlea.
- Historian lizentziatua. 16 urterekin hasi zen lanean; orduz gero 8 urte erizain
- Ospitale Probintzialean, idazkaria, kontularia, kazetaria eta idazlea izan da.
- 70eko hamarkadan LUR argitaletxearen inguruan liburuak idazteari ekin zion.
- Literatura:
Poesia: "Euskal Literatura 72" (1972); "Maitasunaren magalean" (1982). Eleberriak: "Zergatik panpox" (1979. Emakume batek euskaraz idatzi duen lehen nobela, Xabier Elorriagak zinera eramana); "Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik" (1983); "Saturno" (1987); "Aurten aldatuko da nire bizitza" (1992); "Koaderno gorria" (1998).
-Kazetaritza:
"Egin"en hasi (1977an), eta geroztik hainbat egunkaritan kolaborazioak egin ditu: "El Diario Vasco", "El Mundo", "El Correo", "Zabalik"...
- Telebista:
ETBn hainbat programa zuzendu, idatzi eta aurkeztua.
- Zine-gidoigintzan:
"Albaniaren konkista" (1983); "Lauaxeta" (1987).
- Sariak:
"Premio de Guipuzcoa" saria (1972an, "San Pedro bezperakoak" poemarekin); "Hirun Hiria" saria eta Kritikaren saria (1982an, "Maitasunaren magalean" eleberriagatik).
"Gehienetan, epaile lanetan ari garenok ez dugu egilearen sexoa igertzen. Eta igerri dugula uste dugun gehienetan, oker gaude".(Euskaldunon Egunkaria, 2000-03-04)
"Etxekoandre hutsek gizonarengandik kobratu behar lukete soldata, ez guztion dirua biltzen duen zergetatik. Bizitza, gauza askoren artean, tratua da, gurekin bizi direnekin tratua. Etxean beti norbait eduki nahi duenak, ordain dezala luxu hori".(Euskaldunon Egunkaria, 1999-10-31)
"Ez zait iruditzen ETB gure politikoen politika maila baino kaskarragoa denik".(Argia, 1991-04-14)
"Nire botua Euskal Herri osoan hauteskundez hauteskunde aldatzen den bakarrenetakoa da".(Argia, 2000-02-20)
"Azken liburuaren inguruan banuen titular bat neure barruan, kazetariek galdera aproposa eginez gero irteteko prest: 'tarteka idazten duen etxekoandre bat naiz'".(Euskaldunon Egunkaria, 1999-10-31)
"Liburu bat amets bat egitea bezala da. Nik ametsa daukat, eta ez naiz egiten dudana interpretatzeko gai. Hori irakurleak egiten du, eta irakurlea kritikoa edo psikiatra baldin bada are gehiago".(Argia, 2000-02-20)
"Idazteko bizitza guztia daukat eta haur jaio berri bat zaintzeko oraintxe bakarrik". (Argia, 1991-04-14)
Gandhi da nire eredu. Ghandiren filma maiz ikusten dugu. Gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko Gandhi hartzeak on handia egingo liguke gure eguneroko bizitzan. Gure umeak eskolako arazoak kontatzen dizkidanean, beti Gandhirekin erantzuten diot: filma berriro ikusten dugu, edo esaten diot, "gogoratzen al duzu sekuentzia hura? Bada horixe, maitia". Nik ere kalean arazoren bat dudanean, bi gauza pentsatzen ditut: bat, Gandhi; eta bi, Maritxu, gimnasiako monitoreak esaten diguna: sentitu behar dugula beti norbait ari zaigula burutik tenka egiten, "tente, ez makurtu". Maritxuk eta Gandhik arazoetatik ateratzen naute.
Doinua: Espaiñian behera
Etxekoandre ta idazle
Urretabizkaia,
diamante idazteko
behar du dohaia.
Gaurko bizimodua
presaren ibaia
denbora baldin bada
bizitzaren gaia
itota jaiotzen da
gure bizi-nahia.
Jexux Mari Irazu
1979an Panpox.
![]() |
|
||||
1801 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa