Astekaria

 Elkarrizketak 

"GLOBALIZAZIOAN ERE EUSKAL IDAZLEAK BADU ZER ESANA"

Irudia

Pilar Iparragirre


1801. alea
2001-03-25
alde 0    kontra 0

Zein izan da "El huesped de la noche" argitaratzera eraman zaituen prozesua?

Alberdaniakoak eskaini zidaten "Piztiaren izena" liburua erdaraz jartzeko aukera. Juanjo Jimenezek itzuli zituen han agertzen diren ipuinak eta ipuin horietako bat zabaltzeko aukera ikusi nuen. Haritik tiraka-tiraka hasi eta beno, gaztelaniaz "El huesped de la noche" izena duen liburua osatzea lortu nuen. "Piztiaren izena"ren egokitzapen bat da, haren bertsio bat. Gaztelerazko bertsio honetan, jatorrizko liburuan zeuden ipuin gehienak errespetatzen dira. Halere, hango glosa literarioak, euskal munduarekin zerikusi zuzena zutenak, jakina, ez dira jaso.

Gero eta idazlan gehiago gazteleratzen duzu. Zergatik?

Beno, idazle batentzat norabide normala da hori. Azkenean, idazle batek nahi duena bere lana ahalik eta irakurle gehienengana heltzea da, eta hori, euskal idazleentzat eta munduko idazle guztientzat ere, itzulpenen bidez bakarrik lortzen da. Eta horretaz ari garela, hemendik pare bat astera Alfaguararekin beste liburu bat kaleratuko dut, "Los dØas de la cera", alegia, "Argizariaren egunak"en itzulpena.

Globalizazioak zer eragina izan dezake euskal literaturan?

Hizkuntza bakoitza, munduko handiena baldin bada ere, globalizazioaren edota unibertsaltasunaren aurrean, hizkuntza partikularra da. Ingeles idazle bat edo euskal idazle bat idazle partikularrak dira, unibertsaltasunaren aurrean. Izan ere, unibertsaltasunak ez du esan nahi hizkuntza handien presentzia, hizkuntzen presentzia baizik. Kultura fenomeno plurala da anitza delako. Alde horretatik, euskal idazleak ere mundu horretan zer esana baduela uste dut, beste edozein idazlek bezalako zer esana, hain zuzen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1800
 
azala1799

1801 zenbakia.
2001ko martxoaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza