2001-03-25 -- 1801.zenb
Izaskun Jauregi / Nagore Irazustabarrena
Kantua: hitza eta melodia hiruzpalau minutuz uztarturik. Uztardura hori egiteko, ordea, modu desberdinak daude. Mahai baten inguruan bildu ditugun musikariek euren esperientziak eta hausnarketak eskaini dituzte. Tradizioak eta, bereziki, bertsolaritzak gure kantugintzan eragin handia izan du. Baina kanpoko berrikuntzei ateak behar bezainbeste zabaldu ote dizkiegu? Kantua behar bat da, kantugileak barruan duena kanporatzeko hizkuntza. Baina hartzailerik gabe ere ez legoke kanturik. Barruko beharra negozio bilaka daiteke askotan. Gurean ez dira horrelakoak hain erraz gertatzen, hizkuntza gutxituan kantatzeak, zoritxarrez edo zorionez, negozioari mugak jartzen baitizkio. Teknologia berriek muga hauek hautsiko al dituzte etorkizunean?© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa