Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:03:20
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-03-25 -- 1801.zenb

Arnaldo Otegi, EHko bozeramailea: "Konpromiso etikoez hitz egiten dutenek (Ibarretxe lehendakariari erreferentzia eginez) ez dute salatu joan den asten hamasei gazte atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izan zirela".

Iņaki Zarraoa Getxoko alkatea (EAJ): "Abertzale bezala gauza askotan ikuspegi bera daukagu eta gauza askotan askoz hurbilago gaude EHtik PPtik eta PSOEtik baino. Une zailak izan arren, hau konpondu nahi badugu, ditugun loturei eutsi behar diegu".

Pablo Mosquera UAko buruzagia: "Feudalismo urte bi ondoren, PP-UA akordioak berpizkundea ekarriko du".

Juan Cruz Alli, CDNko lehendakaria: "Ondasun kultural gisa ikusi beharrean, UPNk kolonizazio politikoaren tresna gisa ikusten du euskara".

Iņaki Anasagasti jeltzalea: "Biolentzia gaitzetsi ezik, ez gara HBko talibanekin itzuliko".

Joan Reventos, PSCko buruzagia: "Elkarrizketari mugak jartzea arazoaren ikuspegi okerretik abiatzea da".

Arnaldo Otegiren aurka Baltasar Garzonek egindako salaketak bidezkoak diren aztertu beharko du EAEko Auzitegi Gorenak, eta egoki ikusiz gero buruzagi abertzalea auziperatzeko baimena eskatu Eusko Legebiltzarrari. Aspalditik ari dira Otegi espetxeratzeko ahaleginetan eta oraingoan lortu ezean hurrengo saioak ere izango bide dira.
Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak gogor salatu du Kontzertu ekonomikoa negoziatzeko Madrilgo Gobernua erakusten ari den jarrera itxia. Iragan astean kupoaren bitariko batzordea biltzekoa zen baina Zenarruzabetitiak salatutakoaren arabera, Cristobal Montoro Hazienda eta Aministrazio Publikoetarako Ministroak bere kasa deitu zuen bilera eta, gainera, aurreko bilera batean adostutakoari muzin eginez.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Intsektuen aurkari ekologikoak ohikoak dira Amerikako zenbait lurraldetako negutegietan. Euskal Herrian ere ekoizpen garbien aldeko jarrera indartzen ari da azken boladan.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Gertuko objektuak ongi ikusteko, urruntzeko joera hartzen hastea presbizia edo "ikusmen nekatua"ren sintoma izan daiteke. Patologia hau konpontzeko ebakuntza da aukera bat.
guztia irakurri


MOSSOS D'ESCUADRAKO KIDE BAT HILIK KATALUNIAKO ROSESEN

KATALUNIAKO ROSES herrian ETAk jarritako bonba-autoaren leherketaren ondorioz hil zen Santos Santamaria Mossos d'Escuadrako kidea hilaren 17an. ETAk Roseseko Montecarlo Hotelarren inguruetan bonba-autoa jarri zuela iragarri zuen eta handik ordu erdi batera izandako eztandak heriotza eragin zion kataluniako polizia autonomikoari. Gandian ere beste bonba-auto bat jarri zuen ETAk baina hau modu kontrolatuan eztandarazi zuen poliziak, jarrita zegoen inguruetan kalte ugariak sortuz.


HAUTESKUNDEAK DEITZEKO SANZEN TENTALDIA

UPN-K Foru Legebiltzarreko 50 eserlekuetatik 22 dauzka. Ia gehiengo osoa, baina gutxiengoa denez aurrekontuak PSNrekin negoziatu zituen eta berdin garrantzi berezikoa den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) erreforma. Zenbaitetan, ordea, gutxiengoan geratu da Sanz lehendakariaren gobernua: Izatezko bikoteen legea, Plan Hidrologiko Nazionala, Artekariaren aurrekontua... PSNk oposizio lanari ekin dio pixka bat eta, Nafarroaren egonkortasun instituzionalak inongo arriskurik ez badu ere, UPNtik hauteskundeak aurreratzeaz egiten da mehatxu, antza, dituen datuen arabera gehiengo osoa lortuko bailuke. Dena den, hauteskundeek oraingo legealdia (2003ra artekoa) amaitzeko balioko lukete eta ez beste bat irekitzeko. Egiazko ezer baino, gaizki hezitako umearen mehatxua dirudi, baina "blokeo egoera gainditu ezean"... datak ere aipatu dira, edo udan edo abenduan.


IKUSPEGI BAKARREKO TXOSTENA

EUROPAKO Batasuneko Giza Eskubideen komisario Alvaro Gil Roblesen txostenak zalaparta handia sortu du euskal gizartean. Abertzaleek, oro har, alde bakarreko ikuspegia islatzen duela egotzi diote eta konstituzionalistek, aldiz, ez abertzaleek jasaten duten bazterketa eta biolentzia egoki islatzen duela adierazi dute. Hauteskunde atarian aurkeztua, PPren orbitakoak egina, izandako bileren izaera... popular eta sozialistek Euskal Herriaz saldu nahi duten irudiaren isla da, eta Gil Roblesengandik espero zitekeen txostena ere bai.


107 ATXILOTU HIRU ASTETAN

OTSAILAREN 27tik martxoaren 15era polizi indar desberdinek 107 pertsona atxilotu dituzte ETA eta ezker abertzaleko erakunde desberdinen aurka egindako operazioetan, Amnistiaren Aldeko Batzordeek emandako datuen arabera. Horietako 67 aske geratu dira eta gainerakoak espetxeratuak izan dira. Hauetako askok polizia, guardia zibil eta ertzainen torturak eta tratu txarrak salatu ditu.


KOALIZIOETAKO TXIKIAK

DAGOENEKO hauteskunde kanpaina giroa bete-betean somatzen da EAEko giro politikoan. EAJ-EA eta PP-UA koalizioak publikoki aurkeztu dira eta beren lehenbiziko mitinak egin dituzte. EAJ eta EAren artekoa egiten den bigarrena da, baina aurretik gobernu lanetan ere denbora luzez aritu izan dira elkarrekin. UA aitaren etxera itzuli da, duela hamar urte PPtik alde egin eta Araban PP bera txiki utzi ondoren. UAk etorkizun beltza du alderdi gisa eta jadanik irentsia izan dela esan liteke. EAren egoera bestelakoa da, alderdi izaera sendo mantentzen du gaurkoz eta gizartean ordezkaritza sendoa ere bai. Aurrera egiteko moldeetan, ostera, barne desadostasun sakonak ditu, eta bere koaliziokideekiko ikuspegia ere aski desberdina da alderdiko bi sektore nagusienetan. Gutxienez, tentu handiz ibiltzeko moduko egoera bizi du.


ARALAR ILDOAK IZATE JURIDIKOA EMAN DIO BERE BURUARI

ARALAR Ildoak bere burua berezko izate juridikoz hornitzea erabaki du. Ezker abertzaleko iritzi korronteko kideek jakinarazi dutenez, Batasuna prozesuan jarraituko dute, beren ustez, "ezker abertzaleak beti izan dituen onarriak" defendatzen. Ez dago ezustekorik erabakian: Aralarrek EHrekiko distantziak gehiago markatzen ditu pauso honekin eta bere etorkizunerako bide guztiak zabalik uzten ditu. Egungo egoera asko luzatuz gero, ez litzateke harritzekoa Aralar Ildoa bere bidea egiten saiatzea, oraindik halako egoerarik irudikatzea erraza ez bada ere.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan