Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

MAUSAR PARADISIAKOA

Intxaurrondoarentzat lursailik ederrena mausarra da, urteen joan-etorriarekin erriberetan pilatutako higadura kondarrek osatzen duten lur harroan hazten da hobekien intxaurrondoa.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1800. alea
2001-03-18
alde 0    kontra 0

Ia urte osoan bustia ez bada urasetua dagoen tupa gaineko buztin gorrizko saila intxaurrondoak landatzeko egokia dela entzun behar izan dut. Holakoak entzuten ditu

danero bezala belarriak "plin" tentetu zitzaizkidan, kasta honetako iritzi batera iristeko zein hausnarketa bizitzen denaren berri jakin nahi izaten baitut.

Errio ertzean, ur ondoan bapo

hazten ari den intxaurrondoa zen

hausnarketaren bazka. Erribera baten bitxikeria aztertu dezagun, ordea. Mendi muturretarako haitzetatik abiatu eta bertaraino urak eta haizeak

higatu eta arrastan garraiatutako lur onenek osatzen dituzte erriberak. Urtetan eta urtetan, milaka urtetan ujal eta uraundi mordoa gora behera erriberetan pilatutako higadura kondar hauek lur beltz harro oparoa osatzen dute. Mausarra, alegia.

Harrotasuna da mausarraren ezaugarririk nabarmenena. Toki lehor batean lur kaskarra izango litzatekeena erriberatan, nahikoa ur duela eta lohi eta

hondakin organiko andana biltzen

duela landareentzako paradisua da.

Intxaurrondoak ura behar du baina buztinetan ito egiten da; ez ordea mausarrean, ura goraxeago-beheraxeago inguruan du baina sustrai jendea

lur harroan ederki bizi da

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1799
 
azala1798

1800 zenbakia.
2001ko martxoaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza