IŅAKI GALDOS
EAEko hauteskundeetarako EAJk eta EAk osatu koalizioa izan dugu elkarrizketaren ardatza EAko Gipuzkoako presidentearekin. Iņaki Galdosek zaila ikusten du Eusko Legebiltzarrean dagoen blokeoarekin amaitzea, baina ez du baztertzen aro berri baten hasieran egotea.
Euskal Herriko marko politiko berri baterako bere proposamenean autodeterminazio eskubidea eta subira- notasuna agertu ditu EAk. Hauteskundeetarako EAJ-EAren akordioak "Estatutua gainditzeko borondate argia" jasotzen duela esan du Begoņa Erraztik. Tira, hasteko Estatutua ez da osatua ere.
Bestetik, koalizio orotan denok daukagu guretik zerbait uzteko beharra, bestela ez da koalizio osatzerik. Koalizio hau hauteskundeak oso egoera berezian egingo direlako osatu dela kontuan hartu behar dugu, hauteskunde plebiszitarioak izango dira neurri handi batean; euskal eta espainol abertzaletasunaren arteko hauteskundeak nolabait.
Bizi dugun mementoan gizarteratu beharreko bi aspektu daude: bakearen aldeko apustua eta elkarrizketa. EAJ-EAk horietan zentratuko du hauteskunde kanpaina, baina horrek ez du esan nahi, inondik ere, gure proposamenak ahaztuak daudenik. Negoziazioan hitzartu bezala programan ondo esplizitatuak joango dira.
Autodeterminazio eskubidea aspaldi aldarrikatu zenuten alderdi abertzaleek Eusko Legebiltzarrean, baina ez da egundo gauzatu. EAJ-EAren akordioak ez du eperik zehazten ere.
Epeaz hitz egiten dugunean niri gizarteari begiratzea gustatzen zait. Autodeterminazio eskubideaz aritzean gehiegi hitz egiten dugu alderdi arteko epe jartze horretaz eta gutxiegi begiratzen diogu gizarteari. Prozesu honetan nahiz bestetan, gizartea da bere buruari epeak jarriko dizkiona. EAk bere proposamenean epeei buruzko aurrerapen bat egin du, baina gizarteak erabakiko duela dio. Izan ere, jabetu behar dugu memento honetan gure gizartea nola dagoen osatua, eta eskubide hau aldarrikatzen dugun alderdi politikoen pisua zenbatekoa den. Begibistakoa da azken urteetan euskal abertzaletasunak galdu duen pisua; Nafarroa eta Iparraldea zein egoeran dauden ere ikusi beharra dago. Ez da nahiko epe bat jartzea, gure esku balego bihar hobe etzi baino. Finean gizartea da epeak jartzen dituena, eta gure lana gizartea gureganatzea da.
Alderdiek arazoa gainditzeko proposamenak egin izan arren hauteskundeak dira politikaren gakoa. EAJ-EAren akordioaren ardatza Kursaaleko agiria dela dio Ibarretxek. Agiri honek bakea eta markoaren gainditzea ekar dezake?
Hauteskundeei begira zehazkiago orain. EAk lehendakari hautagairik ez izatea herri hau lideratzeko gaitasuna galdu duela agertzen ote du?
EAk bazeukan lehendakaritzarako hautagai bat baina koalizioa osatzeko aukera zegoela ikusita, errespetuz kontsideratu genuen ez zela komeni lehendakarigai bat kaleratzea, baldin eta koalizioa aurrera ateratzen bazen ez zela egokia bere izena aipatzea. Hori esanguratsua da berez. Errealistak izan behar dugu, alderdi guztiei gustatzen zaigu lehendakaritzarako hautagai bat aurkeztea baina hemen denok badakigu lehendakaria ez dela zenbait alderditik aterako. Esate baterako, IU-EBk badaki ez zaiola balio aurkeztea eta ezker abertzaleak ere historikoki ez du aurkezten beste arrazoiengatik.
"Nazionalismo espainarraren eraso garai honetan koalizioak konponbideak ekarriko dituela" adierazi du zure alderdiak. Eusko Legebiltzarrean dagoen "blokeoa edo berdinketa tekniko egoera" ikusita nola ekar ditzakezue konponbide horiek?
Maiatzeko 14aren ondoren, lehenengo (oraingo) egoerara itzultzeko arriskua sumatzen dut; errealistak izan behar dugu. Hori esanda ere, fedea daukat, uste dut herriak argi hitz egingo duela eta koalizio honek boto asko bilduko duela. Herriak berriz hitz egin ondoren, alde bateko inmobilistak nahiz beste aldeko arduragabeak gure mezuaren inguruan mugitzen hasiko diren esperantza daukat, desblokeo hori hel daitekeen esperantza badaukat.
PP eta PSE-EErekiko lehian zein izango da koalizioak kanpainan erabiliko duen mezua?
Erabakiak erabaki, EHk dioenez haiek izango dira giltza berriz ere.
Guk EHri hauteskunde ostean gauza bera eskainiko diogu. Hau da, EHk eta ETAk jakin behar dute, batetik giza eskubideen urraketarekin ez dagoela inora iristerik, eta bestetik, gauzak ez direla egiten norberak nahi duen arintasunarekin. Une hau giltzarria dela eta presak ez direla onak jakin behar dute, memento historikoetan jarrera historikoak mantendu behar direla alegia. Nik gizarteari begiratu behar diogula gogoraraziko nioke EHri, ez ditugula nahastu behar norberaren ametsak eta errealitateak. Mila proposamen egin dezakegu baina ez bagara gai errealitatea asumitzeko ez dugu inora joaterik. Ez badira jabetzen zazpi lurralde historikoetan ez dela posible hauteskunde prozesu bat egitea, bada, bide padanoan sartzen gara, hau da, Bossik Padanian eraman zuen bidean. EH eta ETA antzera ari dira. Bossik Padania osatzen duten eskualdetan hauteskundeak burutu zituen, baina berriz ere bukatu zuen Berlusconiren aliatua izaten.
Alderdi popularra eta sozialistarengana itzuliz, kontziente al zarete burutuko duten kanpainaz? Legealdia nola joan den ikusita kanpainako mezua errazago arkituko dutela ematen du?
Adibidez, Egiguren batek badaezpada zehaztu du ez direla Alderdi Popularrarekin gobernu batera joango, gobernua bakarrik oposizioa suntsitzeko baldin bada. Horrek alderdi sozialistaren baitan argi gorria piztu dela erakusten du, PSE-EE konturatu da nolabait zenbait mezu euren kaltetarako ere izango direla. Alderdi Sozialistaren urduritasuna honetantxe kokatuko nuke. Jesus Egigurenek esan duenean Alderdi Popularraren hainbat adierazpenek ere eurei botoak kentzen dizkietela, horrek bere horretan adierazten du bizi dugun egoera.
Hauteskunde ostean zure alderdia EAJ-EA-PSE-EEren arteko gobernua osatzeko oztopo izan liteke?
34 urte ditu oņatiar honek. Euskal filologian lizentziatua da. Zinegotzi gisa hasi zen politikan -jaioterrian- eta halaxe jarraitzen du egun ere. Legebiltzarkidea eta Gipuzkoako EAko lehendakari hautatu berria da. Horrezaz gain, Euskal Herriko pilota elkarteko kidea izan zen eta bere herriko pilota elkarteko presidentea da 1990. urteaz geroztik. Oņatiko musika bandan saxofoia jo izan du urtetan, baina astirik ezean penaz utzi behar izan zuen.
![]() |
|
||||
1800 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa