Globalizazioaren aroan, munduko txiroenen eta aberatsenen arteko desberdintasunak gaur egun inoiz baino handiagoak direla esaten da. Neoliberalismoak bere errezetekin jarraitzen du han eta hemen, mundializazioaren sarea zabalduz eta sendotuz; 'garapenean' diren herrialdeetako herritarren gehiengoak gero eta zailtasun handiagoak ditu miseri gorritik ateratzeko. Eta ezkerra? Non da ezkerra? Eta sozialismoa? Horiek dira ezkertiar mugimendu zabal eta zehazgabean aireratzen diren galderetakoak. Kapitalismoak jadanik irentsitako kontzeptua dela diote batzuek; ezetz besteek, bideak topatzen eta jorratzen jarraitu behar dela. Noraezaren erdian, gizarte mugimenduak indartsu dira, hor topatu ei dute babesa ezkerraren baloreetako batzuek.
Oinarrizkoenarekin ekingo diogu. Zer da zuentzat ezkertiarra izatea?
JULEN ZABALO.
IÑAKI URRESTARAZU.
ANTTON KARRERA.
JOXE IRIARTE, 'BIKILA'.
Ezkerra aldatu egin dela diozue. Zein desberdintasun ikusten duzue adibidez zuek bizi izan duzuen 60ko eta 70eko hamarkadetako ezkerra eta egungoaren artean?
J. ZABALO.
I. URRESTARAZU.
A. KARRERA
BIKILA.
Orain, ordea, zalantza eta noraeza nagusitu dira. Arlo teorikoan, estrategikoan eta baita programatikoan ere, ezkerrak izugarrizko krisia bizi du. Duela 30 urte, estatu kapitalistari emango geniokeen erantzunaz galdetuta, berehala erantzungo genuke "oinarrizko indar produktiboen nazionalizazioa, bankuen nazionalizazioa...". Gaur egun, gauza bera galdetuta, beste era bateko erantzuna emango genuke. Gaur egun ezkerrak ez du bere izaera eta bere zentzua galdu eta ezkerrak krisi hau gaindituko du baldin eta gai bada bere erronkei aurre egiteko. Lehen esan da Hirugarren Munduan ezkerra ez dela horrenbeste aldatu, baina nik uste dut baietz, ezkerra toki guztietan ari da aldatzen. Porto Alegren argi ikusi da globalizazioaren aurkako mugimendutik ezker berri bat sortzen ari dela eta pixkanaka burua bere lekuan jartzen ari dela.
Ekialdeko porrotetik zerbait ona ere geratu zaigu: jendeak ez duela bere askatasun pertsonala eta kritika egiteko gaitasuna alderdiaren edo klasearen menpe uzten.
ANTTON KARRERA.
BIKILA.
Demokrazia, elkartasuna, berdintasuna, askatasuna... horiek dira lortu beharrekoak diozuenaren arabera. Baina edozein diskurtso liberal entzunda balore horiek ere aldarrikatzen dituzte.
A. KARRERA
Garai batean alderdiak eta sindikatuak ziren politika ezkertiarrak egiten zituztenak. Gaur egun gizarte mugimenduak dira ezkerraren adierazpideetakoak. Baina horiek zein helburu izan behar dute ezkertiar gisa gizartea aldatzeko eta zer bitarteko erabili behar dira horretarako?
I. URRESTARAZU.
Bestetik, demokrazia ospetsu hau zalantzan jarri beharra dagoela uste dut. Demokrazia ospetsu hau diktadura gogor eta nazkagarri bat da, sistema kapitalistak bere boterea mantentzeko diseinatu duen sistema bat da eta hortik barrutik ezin da ezer aldatu, ezta sozialismorik lortu. Beraz, horren kanpotik jorratu behar dira alternatibak eta zerbait egiteko instituzio eta saltsa-maltsa horiek alboratu behar dira.
Sobiet Batasunaren krisiaren azterketa sakona egiteke dago oraindik baina azterketarako zenbait osagai bada. Ikusi ditugu kolonialismoaren aurkako borrokaren ondoren sortu diren burokraziak. Hori da ateratako beste ondorioetako bat, abanguardismoak zalantzan jarri behar direla, herriaren izenean aritzen dira eta azkenean herriaren aurka bukatzen dute.
Ez da nahiko boterea hartzea -lehengo ereduetan aipatzen zen bezala-, boterea apurtu egin behar da eta botererik gabeko gizarte bat egin. Botereak beti dakar burokrazia eta batzuek besteen gainean egotea. Administrazio egiturak beharrezkoak izango dira beti, baina ez botere gisa; indar armatuak, poliziak eta abarrek beti garamatzate kontrol batera. Prozesu honetan garrantzitsua da etengabe mentalitate aldatze bat garatzea, aldaketa etorriko bada inoiz, norberarengandik hasi behar da. Kapitalismoak lau mende behar izan zituen feudalismoa gailentzeko eta horretarako baldintza batzuk sortzen joan zen apurka. Hemen ere beste baldintza ekonomiko-sozial batzuk jorratu beharko ditugu gero gauzak aldatzeko.
ANTTON KARRERA.
Nik ez dut sinesten abangoardietan, herritarren partehartze gabe gizartea ezin daiteke aldatu, horretarako herritarrak irabazi behar dira eta partehartzera bultzatu. Abangoardiak boterea hartzen badu gero badakigu zer gertatzen den, abangoardiak beren interesak defendatzera doazela, eskuinetik zein ezkerretik. Gizarte berri bat egiteko garaian administrazio edo estatuari mugak jarri behar zaizkio. Pertsona bat bere bizitza osoan politika egiten badago, hori profesional bihurtzen da eta bakarrik bere interesak defendatzen aritzeko izugarrizko arriskua dauka. Pertsona bat ezin da egon politikatik bizitzen bere bizitza osoa, hori burokrata bat bihurtuko da, hori moztu egin behar da. GKEetan dabiltzan askok alderdietan-eta bere sinesmena galdu du, baina hala ere beren ekarpena egin nahi du eta horregatik egiten da solidaritatea. Ez dut esango mundu horretan denak gari garbia direnik, baina asko bai.
Iñakik aipatu du gaur egungo gizartearen eskemetan parte hartuz, instituzioetan adibidez, ezin dela gizartea aldatu. Antton, zuk gizartea aldatzeko instituzioetan partehartzen duen alderdi batean ari zara; Bikila, zuek ere hori proposatzen duzue Batasuna prozesuko Arragoa ponentzian.
A. KARRERA
BIKILA.
Beste kontu bat, demokraziarena. Nire ustez demokrazia ezkerrari itsatsia dago itzala eguzkiari bezala; areago, demokraziarik gabe ezkerrak ezingo du inoiz gizarte berri bat eraiki. Baina zer nolako demokrazia? Ur sakonetan sartuko ginateke horri ekinez gero, baina oinarrizko arau bat bakarrik aipatuko dut, gizarte berria eraikitze lanean ari diren erakundeek demokratikoak izan behar dute. Etikarena ere oso garrantzitsua da, ezin da gauza bat predikatu eta bestea egin; ezin da esan justizia sozialaren alde zaudela eta gero burges bat bezala bizi, edo joko politikoan bankuekiko daukazun maileguen arabera aritu eta gizarte kapitalistaren morroi bihurtu.
Eta bukatzeko, ezkerraren azken 200 urteen balantzea eginda argi ikusten da zaila egin zaiola mutur batetik bestera ez pasatzea. Hau da, ezkerra gizarte kapitalistan integratu da, gizartea barrutik aldatu nahi zuela esanez, edo marginalitatean erori da. Hor oreka bat mantendu behar da, jakin behar da aldaketarako politika errealista bat egiten. Nafarroako ikastoletan dioten bezala, "ezina ekinez egina". Jakin behar da gizarteko eremu guztietan borrokatzea aldi berean horietan harrapatua geratu gabe. Nire ustez hori da mendebaldeko ezkerraren erronka nagusietakoa.
Bikila, zuk aipatu duzu ezin dela ezkertiarra izan burges baten bizitza eramanda. Zer da burges bat bezala bizitzea?
BIKILA.
Erakunde politikoei dagokienez, izugarrizko kontraesana da giza eskubideen lehentasuna aldarrikatzea eta gero praktikan bere urradura ontzat hartzea, kasu batzuetan nazioarteko ordena edo demokrazia defendatzeko eta beste batzuetan herriaren askatasunak hala eskatzen duelako. Interbentzio militarrak, armadarako aurrekontuak onartzea, hilketa, torturak, hor sartuko lirateke. Gauza bera justizia soziala aldarrikatzen denean eta gero politikoek izugarrizko soldatak jasotzen dituztenean; edo alderdiek ezkutuko finantzazioa lortzea mesede politikoen truke; edo bankuekin leporaino zorretan sartzea askatasuna hipotekatuz; edo ingurumena txikituko duten azpiegiturak ontzat hartzea. Beste adibide bat, berdintasunaren alde daudela, baina, salbuespenak salbuespen, alderdiko emakumeak bigarren mailan jarraitzea. Zer esanik ez, kanporako demokrazia eta barrurako burdinazko disziplina ezartzen denean.
Eta ezkerreko pertsonei dagokienez, beste adibide batzuk: kontsumismo eroan erortzea, edo egungo neurri neoliberalak direla medio, bere zerbitzuan dauden gazteak zapaltzea; edo ordu extrak sartzea; edo grebara deitu eta lana uzterakoan ordu sindikalez baliatzea; kaka egitera joateko ere kotxea hartzea; edo, kanpoan uso eta etxean otso, etxeko lanetan eta seme-alaben heziketan kolperik ez jotzea eta abar luzea.
Helburuen eta bitartekoen gaia jorratu dugu lehenxeago eta ondorengo kontuekin Julenen txanda jan dugu.
J. ZABALO.
Beste zerbait ere gertatu daiteke, Hirugarren Munduan ezkerraren helburuak ohiko ekonomikoak izatea eta herrialde garatuetan bi helburu bereiztea: batetik, soldatapeko mundutik at geratzen diren sektoreei laguntzea, eta bestetik, soldatapekoen bizibaldintzak hobetzea edo honen inguruan dauden arloak laguntzea, esate batera, feminismoa, ekologia eta hori dena.
Euskal Herrian badira pobrezia guneak, mendebalde guztian bezala, baina oro har populazioak badu bizimaila duin samar bat gutxienez. Langileriarengan edo lan egiten duen jendearengan, langabetuengan... ikusten al duzue gizartea aldatzeko interesik?
A. KARRERA
J. ZABALO.
BIKILA.
Gaur egun Euskal Herrian argi dago oso ondo bizi den sektore bat dagoela eta horrek ez du aldatzeko gogorik. Beste sektore zabal batek gizarte hobeago baten aukera ikusiko balu, ba mugituko litzateke eta hori da gure erronka. Eta gero badago beste sektore bat, Anttonek aipatu duena bereziki, nire ustez gogoz dagoena. Arazoa da gogoa ez dela nahikoa eta jendea lanean jartzeko eta lan hori produktiboa izateko, gauza asko aurrera eraman ahal izatea behar dela. Baina gaur egun, langabetuak ez ezik, badago sektore bat lan eginaz pobretzen ari dena, orain dela 50 urte bezala. Gaur egun badago sektore bat bederatzi eta hamar ordu lan egiten duena eta horrekin ez zaio nahiko egungo estatusari heltzeko. Sektore horietan badago aldatzeko gogoa eta gainera ikusten da egin diren adierazpen xumeetan: soldata sozialaren aldeko ekintzan, 35 orduko greba arrakastatsuan... Jendeari helburu konkretuak eta bitarteko konkretuak jartzen zaizkionean, mugitzen da. Baina beti ere kontuan izanik, gauzak goitik behera aldatzeko egoerarik hoberenean ez gaudela. Hemen oraindik aktiboa den masa kritiko bat dago eta horretaz baliatu behar dugu biharko aldaketa gaur ereiten jarraitzeko.
I. URRESTARAZU.
J. ZABALO.
I. URRESTARAZU.
BIKILA.
Zein da ezkertiarra Euskal Herrian zuen ustez eta zein arazo daude ezkertiar mugimendu horren oihartzuna gaur egun dena baina handiagoa izan dadin, eta hori ikuspegi sozialetik aztertuta; gero jorratuko dugu gatazkaren eragina.
BIKILA.
Hori zehaztu daiteke? Ezkerraz hitz egiten ari gara, baina zein da ezkertiarra Euskal Herrian?
A. KARRERA
Duela gutxi Elkarrik egin zuen proposamenera mila pertsona joan ziren gutxi gorabehera. Joan ziren pertsona horiek ezkerrekoak ziren? Gehienak ezkerrekoak ziren. Ezker hori badago, gertatzen dena da eta lehenago Iñakik esan du, beste politika horrekin askotan ezkerrekoak ere bata bestearen aurka gabiltzala. Hori gainditu beharreko gauza da, horrek izugarrizko kaltea egiten baitio ezkerrari herri honetan.
BIKILA.
I. URRESTARAZU.
Alderdi ofizialek eta sindikatu gehienek ez daramate politika zuzen bat, ez dituzte borrokak behar liratekeen tokietan kokatzen. Euskal Herriko auzia goitik behera gaizki planteatuta dago. Nik lehen aipatutako mugimendu horiengan sinesten dut, gainera herriaren protagonismoa inondik ateratzekotan, horiengandik aterako da. Beste gizarte eredu bat eraikitzekotan, horiei jarraituz egin beharko da, era horizontalago batean, beste harreman batzuen bidez, burokraziaren kontra eginez.
J. ZABALO.
BIKILA.
I. URRESTARAZU.
A. KARRERA
BIKILA.
J. ZABALO.
BIKILA.
Nola eragiten dio Euskal Herrian bizi den gatazka honek ezkerrari?
J. ZABALO.
I. URRESTARAZU.
A. KARRERA
I. URRESTARAZU.
A. KARRERA
Hemen gauza asko daude ezin direnak atera, adibidez, ez dugu ezer esan zergak erabiltzen diren moduari buruz, hemen izugarrizko iruzurra dago. Oso garrantzitsua da hori nola erabiltzen den ezkerreko politika egiteko.
BIKILA.
I. URRESTARAZU.
Gaur egun bizi ditugun egoera zehatzak kontuan hartuta, bai sozialki, bai politikagintzan, zeintzuk izan daitezke euskal gizarteko ezkertiar guztien gutxieneko helburuak? Zer izan dezake ezkerrak modu bateratu batean egiteko?
A. KARRERA
BIKILA.
Definizioetan ezkerra zer den eta zer ez den ez galtzeko, ezkerra zeren inguruan elkartu beharko litzatekeen argi daukat; puntu horietan ados bagaude, horrek esan nahi du maila horretan behintzat denak ezkerrekoak garela (Arragoa ponentziatik irakurtzen du): "Enplegu betearen eta lan banaketaren bataila geure gain hartzea; pobreziaren forma zahar eta berrien aurka borrokatzea; gizarte soldata eta enplegu betearen alde, 35 orduak eta gizarte eskubideen gutuna exijitzeko konpromisoa; arrazista eta baztertzailea izango ez den politika berri baten alde egitea; etxeko lanak eta pertsonen zainketa etxeko guztien artean egin beharreko zeregintzat hartzea, gizarte zerbitzuak errebindikatuz eta zereginok gizonezkoen eta emakumezkoen artean ekitatez banatzea; sexualitate librea eta diskriminazio ororen amaitzea errebindikatzea"; eta hauei gehitu beharko litzaieke bizi dugun gatazkaren inguruko gutxieneko adostasuna. Ideia hauen alde gaudenok, nire ustez, ezkerrekoak gara eta gai horien inguruan elkarrekin joatea gauza polita litzateke. Puntu hauek banan-banan aztertuz gero, ezkertiar guztiok ados egongo ginateke. Zergatik ez goaz horien inguruan elkarrekin? Gatazkaren inguruko arazoek baldintzatzen gaituztelako.
I. URRESTARAZU.
BIKILA.
I. URRESTARAZU.
BIKILA.
Hor eten genuen mahaingurua, mahainguruaren helburua ezkerraren gaia modu orokor batean jorratzea zelako eta demokraziaz hitz egiten jarraituz gero beste mahainguru bat egin genezakeelako. Hurrengo baterako, dena den, hortxe dago gaia.
Antton Karrera
Gipuzkoako Ezker Batuko koordinatzailea
Amezketan jaioa 1943an. Gaur egun Donostian bizi da. Lanbidez nekazaritza injinerua, Fraisoro nekazaritza eskolako zuzendaria da. Bere bizitza politikoa, bere garaiko askok bezala, ETAn hasi zuen 1965ean. Burgosko Prozesuan auziperatua izan zen 1970ean. Nafarroako CCOOko sortzaileetakoa izan zen. LKIn militatu izan du urte luzez eta azken sei urteetan Ezker Batuan. Alderdi honetako Donostiako zinegotzia izan da eta gaur egun Gipuzkoako koordinatzailea da.
Joxe Iriarte, 'Bikila'
Zutikeko kidea eta EHko biltzarkidea
Errenterian jaioa 1945ean. 1964an ETAn ekin zion bere militantzia politikoari. ETA-VI.ean aritu zen gero eta hau desagertu ondoren LKIn. Zutikeko (LKI eta EMKren batuketatik sortutako alderdia) buruetakoa da gaur egun. Halaber, EHko Gipuzkoako Batzar Nagusietako biltzarkidea da. Autodidakta porrokatua, artikulu ugariz gain, lau liburu ere idatzi ditu: "Los obreros tienen patria?", "Orereta, herri borrokalariaren historia", "Satorra, lagun zahar hori" eta "Borrokaren Gorrian"
Julen Zabalo
Irakasle eta idazlea
Basaurin jaio zen 1945ean. Zeberion bizi da. 1987tik 2000ra arteko urteak Espainiako espetxeetan pasatu zituen. Aurretik EHUko Deustuko irakaslego eskolan aritu zen irakasle zazpi urtez. Geografia eta historian lizentziatua da, espetxean geografia politikoaren doktoradutza tesia egin zuen, eta zientzia politikoa eta soziologiaren lizentziatura. "Euskal nazionalismoa eta nazio lurraldea"; "Europako (zein?) Batasuna" eta "Abertzaleak eta ezkertiarrak" liburuak idatzi ditu.
Iñaki Urrestarazu
Irakaslea
Donostian jaio zen 1947an, baina 76tik Ibar Ezkerrean bizi da. Irakaslea da ikastola batean. 1968an exiliatu eta 8 urtez egon zen errefuxiatu gisa. LAIAn militatu zuen eta KASen eta HBn ibili zen sorreratik, desadostasunengatik azken bi hauetatik alde egin arte. Auzolanen ere parte hartu zuen. Ondoren gizarte mugimenduetan aritu da eta ari da: NATOren aurkako mugimenduetan, AHTren aurkako asanbladan eta Abrako superportuko energia planen aurkako kolektiboan.
Trantsizioa baino lehen, ezker abertzaleak doktrina propioa ondu zuen, nazionalismoa eta iraultza soziala lotuz. Geroztik, eta batez ere 1980tik aurrera, gauzak aldatu dira. Hasteko, iraultzaren ideiak berak prestigio filosofikoa eta inpaktu soziala galdu ditu eta, nabarmen, iraultza soziala helburu duen estrategia garbirik ez dago. Badira kapitalismoaren aurkako alternatiba utopiko eta ideologikoak, baina gihartze politikorik gabe. Bestalde, autodeterminazioaren eskubidea ere beste modu batez ikusten da; antikolonialismo eta sozialismoaren urteak joan dira, estatuen batasunari ematen zaio lehentasuna, eta autonomia da demokraziaren barnean minorien eskubideak errespetatzeko gehien aipatzen den bidea: Mendebaldeko Europan behintzat, estatu berrien independentzia iraultzaileak ez du gaurkotasunik.
Askatasuna eta justiziaren arazoak ikertzeko bada filosofia politiko berri bat, eta helburua ez da iraultzaren bidez berdintasuna sortzea. Orain, humanitatea kudeatzeko bide hoberena demokrazia liberala omen da, eta oinarrian daukan desberdintasunaren printzipioa errespetatu behar da: ondorio gogorrak baditu, kudeantza humanistaren bidez gozatuko dira. Erradikalismo ezkertiarra desfasatua dago eta zanbuluka dabil nihilismo eta utopiaren artean: zuhurrenak sozialdemokraziara konbertitu dira, mediatikoenak aktibismo humanistara eta kaskagogorrenak nostalgiara.
Aspaldian, militante konprometituen erreferentzia nagusia marxismoa izan zen: gure sozietateko mugimendu langilearen eta ekialdeko estatuen indarrean finkatua, metodo zientifikoa zen, etorkizunaren promesa eta estrategiaren sortzaile. Sozialismoa eta antikolonialismoa elkarrekin eramaten ahal zirela ere esaten zen, eta batasun horren gainean sortu ziren esperientzia aberats eta progresista asko. Baina marxismo sobietarraren nagusitza autoritario eta zurrunak kutsatu eta endekatu zuen mugimendu osoa. Militante askok, alderdi nagusiaren eginkizunean sinestaturik, independentzia eta demokraziaren zentzua galdu zuten, eta, bide laburretatik lehenbailehen garaitzeko, diktadura armatua onartu, bai eta kausa handiaren zerbitzuko justifikatu balore moralen zanpaketa.
Modelo horren hutsegite estrategikoak eta hondamendi moralak ekarri dute krisia, eta ezker osoa dago krisian, zeren eta diktadura komunisten salatzeak iraultzaren ideia osoari kendu baitio legitimitatea. Totalitarismoaren logikan, omen, estatu komunisten desmasiak ez dira errakuntza autoritarioaren azpi-produktuak, baizik eta utopia askatzaile guztien ondorio beharrezkoak. Hots, askatasunaren etsaiak omen dira berdintasuna ekartzeko entsegu iraultzaile guztiak... Egoera larriagotzeko, azken estatu komunistek ekonomia kapitalista onartu dute eta komunismotik atxiki duten ezaugarri bakarra alderdiaren diktadura izan da; gehiago dena, Mendebaldeko alderdi proletarioak hondatu dira, eta ondoan ageri diren mugimendu sozialak ahulak dira, etorkizun dudakorrekoak. Alternatiba iraultzaile antiautoritariorik ez da oraindik sortu eta ezker erradikaleko militanteak euskarririk gabe eta umezurtz gelditu dira.
Batzuek arin erreziklatu dira: estatu proletarioari ematen zioten konfiantza osoa, estatu liberalaren zerbitzutan ezarri dute. Beti boterearen alde, eta beti etorri handiko argudioekin. Diotenez, multinazionalen aurka estatu nazionala da jende xehearen defentsa hoberena. Batez ere nazionala delako... Eta errespetatu behar diren askatasunak, askatasun demokratikoak dira, eskubide sozialen galtzea marginatuei lagunduz kudeatzen baita.
Jende eskubideen errespetuari ere lotu dira estatuen zinismo "errealista" salatu nahi dutenak, eta sozialdemokratak baino urrunago joan dira. Kontzeptu berriak ere ageri dira, hala nola, eskubide horiek zanpatzen dituzten estatuen aurka interbenitzeko eskubidea, edo mendebaldeko nazio-estatuen barneko marginatuen mugimendu politikoagoak. Oro har, jende eskubideen militanteak oso lotuak dira Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE). Iraultza egiteko estrategiaren eskasian, baita kapitalismo liberalari alternatiba gauzagarria definitu gabe daukagunean, oso ulergarriak dira jokaera horiek. Nahikoa desastre izan da azken urteotan: Indotxina, Etiopia, Afganistan, Miskito edo Yanomani indioak, Kurdistan laurkitua, Liberia, Bosnia,Kosovo... Eta paperik gabeko etorkinak, lanik gabeko zokoratuak, miserian bizi den portzentaia kenezin hori... Hots, bazen eta bada zer egin, eta batzuek garrantzi gehiago eman diote zaurien sendatzeari salaketa ideologikoari baino.
Paleo-komunistek eta superezkertiarrek bortizki salatu dituzte GKEak eta interbentzionismo humanitarioa, inperialismoaren morroiak eta sistemaren sostenguak balira. Kritika desegokia da: estatuen hipokresia eta indarraren domeinua borrokatzen dituzte. Eskasiak ere badituzte. Interbentzio humanitarioak noiz, non eta nola egiten diren ez da GKEen salaketa mediatikoen ondorioa, baizik eta estatuen interes geo-politikoen arabera. Zergatik Kosovon bai eta Tibeten edo Turkian ez? Indar-harremanak direla eta, salaketa humanistak bilakatzen dira kontrola ezinezko interes ekonomiko eta militarren estakuru. Eta, oro har, GKE-en interbentzioek miseriak arintzen badituzte ere ez dute oinarrizko arazoak konpontzeko eraginkortasunik eta ez dituzte zapalkuntzaren harremanak aldatzen.
Ezkerrari aurkezten zaion galdera hauxe da: zer eduki emanen diogu egite kritikoari kapitalismoaren ordezko alternatiba argirik ez dugun bitartean? Horra politikaren zailtasuna eta horra militanteen lana, alternatiba horren bilatzeko erreboltatuen esperientzietan finkatu behar baitira etengabeki.
krazia, elkarlaguntza eta komunitarismoa balore iraunkorrak dira; ekologiaren exigentziak ere gaineratu behar zaizkie. Hemen, estrategiaren eskasiaz ari gara. Sozial-demokraziak pretenditu du balore horien egokitzea mundu liberal, globalizatu eta kapitalistari, baina "hirugarren bidea" zapalkuntzan integratua da. Atzo bezala, pentsaera iraultzaileak bilatu behar du oraingo sistema nondik hautsi. Erreferentzia desberdin askoren artean, kritika hori antiautoritarioa izan beharko da, eta garrantzi handia eman indibiduoek eta elkarte txikiek egiten dituzten autonomiaren entseguei. Hots, politika hurbilaren kudeaketa ekologiko eta demokratikoarekin lotu, globalizazioak sortu gurpil eroari uko egiteko. Badira horrelako esperientziak eta agian zerbait aterako da. Horren zain, eguneroko borroketan zorrozten dira kritikaren armak.
Ezkerra, kontzeptu politiko gisa, jakobinoek Asanblada Frantsesean betetzen zuten tokiarekin lotuta jaio zen, jakina denez; beti ere sektore kontserbatzaileek okupatzen zuten eskuinarekin alderatuz. Hortik aurrera, hasierako toki edo posizio fisiko hutsaren zentzua sobera gainditu du, jatorrizko eserleku haiek betetzen zituztenak politika iraultzailea bultzatzen baitzuten Iraultza frantsesean. Hortik aurrera, ezkerra terminoak gizartearen aldaketa sakona bilatzen duen gizarte horren parte bat izendatzeko erabili da eta ez diputatuak edo politikari profesionalak bakarrik. Beti mantendu du hala ere, eskuina deitzen zaion beste partearekin -gauzak dauden horretan mantendu nahi dituztenekin- erreferentzia eta gatazka etengabea. Ezkerrak, beraz, politika iraultzailearen zentzuan, espazio sozialaren eraldaketa politikoa bilatzen duen jarrera politikoa izendatzen du.
Geroago, politikaren modu klasistan, Ezkerra hitzak gizarte burgesaren aldatzea edo gainditzea bilatzen duten gizarteko mugimendu edo erakundeak izendatu zituen. Eta jada politikaren modu honetan bereizi egiten ziren ezker iraultzailea -nolabait klaseak eta Estatua gainditu nahi zituen politika komunistarekin loturik- eta ezker erreformatzailea
-sistemaren barruan gauzak pixkanaka, gradualki, hausturarik gabe, aldatzea bilatzen zuena-. Eta banaketa horretatik Ezkerreko jarrera politiko eta ideologiko ugari sortu ziren, hala nola komunistak, sozialistak, sozialdemokratak, anarkistak, eurokomunistak, progresistak...
Politikaren modu klasistan, ezkerra izena ia beti politika komunista delakoarekin lotuta etorri da, eta honen izen propioak Marx eta Lenin izan dira, eta oro har, klaseetan banatutako gizartea eta Estatuak meneratutako gizartearen gainditzea bilatzen zuen marxismo-leninismoa.
Edonola ere, ezkerraren eboluzio historikoan konstante bat ikus dezakegu: hasieran erradikal izandako taldeak egonkortu eta posizio moderatuak betetzera pasatu izan dira. Horrela, Iraultza Frantsesaren printzipio formalen jaraunsle edo herederoek, ezker liberala delakoa, 1830etik aurrera batez ere, burgesia kontserbatzailearen lerroak osatu zituzten. Horren ondotik, progresismo demokratikoak gobernu errepublikarrak eta giza eskubideak gizarte osora hedatzea eskatu zuen, Frantzian 1848an behin-behineko garaipena lortuz, eta Espainian 1868an. Ondoren, Komunaren esperientziaren ostean marxistak, sozialistak eta anarkistak etorri ziren. Hauek, aurreko progresistak eskuinera bultzatu zituzten. Eta azkenik, aipatutako komunismoa, marxismo-leninismoan oinarritutakoa. Guztiak, modu desberdinetan, borrokatu eta aldatu nahi zuten gizarte burgesean integratuz joan ziren eta joan dira.
Ematen du, beraz, praktika kontsekuente batetik abiatutako hasierako jarrera erradikalek, denborarekin, egoeran hobeto ala txartoago egokituz joan diren jarrera eta korronte desberdinak osatu dituztela, jatorriko izenak mantenduz, eta printzipioak, errebisioak egin ondoren, enuntziatu ideologiko soil bihurtuz.
Gaur egun, gauza nabarmena denez, aspaldiko politika iraultzailea laguntzen zuten jarrera eta enuntziatuak krisi sakonean daude, bai sozialistak eta bai liberalak. Proiektu horiek guztiak ez dira jadanik eragileak, zentzu emantzipatzailea izan nahi duen politikaren ikuspuntutik bederen. Guztiek dute gauza komun bat: XX. mende osoan politika Estatuaren inguruan ulertu izan dute. Boterea hartzea bilatu dute, Estatuaren aurrean gizartearen talde eta klaseen errepresentazio- edo bitartekaritza-lana eginez. Horretarako erabili izan duten forma pribilegiatua partidua izan da. Eta partiduak Estatu-erakunde bilakatu dira. Ezkerraren esangura bera debaluatuta gelditu da, eta gaur egun bakarrik adierazten du Estatuaren politikaren barruko aldagai bat, posizio bat; eta gainera, politika hori kapitalismo meneratzailearekin hertsiki lotuta dago. Azkenean, esan beharra dago, ezkerra kontzeptua bera Estatuak, Partiduak, eta Errepresentazioak irentsi egin dutela, eta gaur egun ez daukala zerikusirik inongo politika askatzailerekin.
Horregatik, neure buruari galdetzen diot dagoenekoz, ea ezkerra gaur egun "iritzi progrea" adierazten duen esangura arruntetik atera daitekeen. Nolabaiteko progresismo sozial, politiko, ekologistatik ihes egin ahal izango duen. Ea berdintasun juridiko, laboral, edo pertsona eta kolektiboen hobekuntza bilatze arruntetik harantzago joateko gai izango den. Ea ezkerrak berriro politika emantzipatzaile garaikidea izendatzeko eta hezurmamitzeko balio izango duen. Ezezkoan nago. Oso zaila da, izen horrek politika askatzaile bat indarrez asumitzeko balio izatea.
Pentsa dezagun, gure garaiko politika berri batek ezin dituela izan erreferente nagusitzat Estatua, Partidua eta Errepresentazioa. Eta hau horrela izanik
-ezkerra beti egon da horiekin lotuta- oso zaila da Estatua ardatz nagusi ez duen politika bat izendatzeko balio izatea.
Hainbat lanetan postulatu izan dut badagoela Euskal Herrian gure garaiko politika askatzailea. Badago politika honi eusten dion subjektu politikoa. Herria deitzen dugu. Eta askapen nazional eta sozialaren egia bati eusten dio. Postulatu hau mundu zabalean kolektibo herritar eta nazionalek aurrera daramatzaten gatazkak, enuntziatu eta praktikak ikusirik egiten dut. Eta baita ere, gure Euskal Herriko esperientzia aberatsa, munduan garai berria iragartzen duen subjektibitate militantearen erreferente delarik; herrien eta nazioen garaia, alegia.
Politika hau ezin da identifikatu boterea konkistatzearekin, edo eguneroko kudeaketarekin. Politika hau Estatuaren kontra doa, edo Estatuarekiko oposizioan, edo Estatua alde batera utzita, nahiz eta herrien etorkizunerako Estatuaren eta boterearen gaiak oso garrantzitsuak izan -eta batzuetan erabakiorrak-. Hala eta guztiz ere, boterea ezin da izan politikaren ardatza edo beraren izateko arrazoi nagusia.
Askapen nazional eta sozialaren politika egokia da gure garaiko politika askatzailea izendatzeko. Askatasunaren ideia barnean du eta guztiz bateragarria da komunismoaren jatorrizko ideia nagusiekin: politika Estatua gaindituz egin daitekeela, alegia. Halaber, bateragarria da berdintasunaren zentzu garaikidearekin. Berdintasuna, nire ustez, ez da statusaren baldintza objektiboen, errenta banaketaren, eskubide juridikoen berdintasuna edo... Estatu berdinzalea. Estatu berdinzalea edo "ona" ez da existitzen. Kimera bat baino ez da hori. Politika berdinzalea, ene iritziz, politika preskriptiboa da; ez da deskriptiboa, ez du dagoena deskribatzen; Estatuari egin beharrekoa agindu (edo preskribitu) egiten dio, Propioaren logika irekiz. Politika berdinzale hau ez da diferentziaren alorrean edo subiranotasun juridiko hutsean formulatzen, Propioaren autoritatearen pean baizik.
Politika hau berez aurkezten da. Ez du inork ordezkatzen; eta ezin da kanpotik neurtu edo interpretatu. Propio modura aurkezten da, barnekotasunean. Politika hau bakana da, unibertsalarekin lotua; eta ez da bertara egokitutako inongo globalizazioaren atala. Hots, politika propioa herri libre gisa, gure barrutik, geuk nahi dugun antolakuntza sozial, ekonomiko eta politikoa erabakitzea da.
Hasierara itzuliz, beraz, gaur egun ezkerra kontzeptua eraginkorra izan badaiteke, abertzale-edukia erreferente nagusitzat baldin badu izango da. Gauzak horrela, oraindik uste dut egokia dela ezker abertzale kontzeptua, bi elementuen batasuna horrela ulertzen badugu: abertzalea, kontraesan nagusiaren aldea erakusten duena (askapen nazionala) eta ezkerra, askapen sozialaren erreferentea erakusten duena. Batasun honetan, unibertsaltasuna ematen dion elementua -eta nagusia dena- abertzalea da. Ezkerrarenak eduki ideologikoagoa dauka, eta, bere eraginkortasunean, lehenaren menpe dago. Nire ustez, ez dago egiazko ezkerrik
-jatorriz zuen askapen sozialaren zentzu integralean behintzat-, askapen nazionalik gabe, dimentsio horren erreferentzia generikorik egiten ez badu. Ez da zuzena, ezta ere, bi aspektuen batuketa aritmetiko gisa planteatzea: ezkerra + abertzalea, eremu kontzeptual berekoak ez diren bi elementu batzea litzateke eta. Esan dugu, bata politikaren alorrekoa dela eta besteak berriz, izaera ideologikoa duela batik bat, eta egitura sozial baten erreferente hutsa baino ez dela. Ene irudiko, argi dago bada, gaur egun ezin dela ezkerrekoa izan (azaldu dugun zentzu askatzailean bederen) abertzalea izan gabe.
Argalak ez bezala, uste dut Euskal Herria ez dela "klase-borrokaren marko autonomoa", zeren definizio horrek nazionalaren eta sozialaren batasun dialektikoa adierazten baitu; bertan alde soziala (klase-borroka) erreferente nagusia da eta alde nazionala haren menpe dago. Argalaren esaldiak esan nahi du askapen sozialak esparru berezia duela Euskal Herrian, eta, beraz, "langileek aberria dutela". Ene aburuz, egokiagoa litzateke honako hau: "Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren marko propioa"; zeren horrela, bi elementuen batuketak alde nazionala ipintzen baitu aurretik, eta soziala bigarren mailan. Eta gainera, eremu desberdineko gaiak izanik, ez dago inongo dialektikarik beraien artean. Klase-borroka ez da operatiboa gaur egun, askapen nazional eta sozialaren aldeko prozesu baten barruan ulertzen ez bada. Nire ustez, askapen nazionalaren aldeko borroka ez da gaur egun eta hemen klase-borroka agertzeko modu bat.
Horregatik, halaber, subjektua ez da jadanik herria, minuskulaz, langileria den aldetik, baizik eta Herria, bere dimentsio generikoan, inongo a priori sozial, arrazista, sustantzialista edo komunitariorik gabe. Ez da izango, halabeharrez, aurretik ordezkatua izan daitekeen kolektibo objektibizatu batekoa. Edonor izan daiteke deitua Euskal Herrian politika berriaren subjektu edo militante izatera, nahiz eta langilea ez izan, edo jatorriz kanpotarra izan.
Subjektu honek bere politikaren ekintza-eremua gizartearen edozein tokitan dauka: fabrikan, kulturan, ekologian, kalean, unibertsitatean... Hots, bere eremua ez dator aldez aurretik zapalkuntza sozial "objektibo" batek markatua: edonon izan daiteke. Kolektibo baten erabakia da, ekintza bidez egina eta pentsatua. Egoera dagoen horretan apurtzea erabakitzen duena, justizia- eta berdintasun-enuntziatuak leku zehatz batean proposatuz. Baina bertan itxi gabe, ekintza horien eragina gizarte osora hedatzen da.
Hor ikusten dut nik -nonbait ikustekotan- gaur egun ezkerra; eta ez beste inon.
Neoliberalismoaren oinarrian kokatzen diren korronte ideologiko eta ekonomikoek globalizazio ekonomiko, gizakien indibidualizazio eta kulturen baterakotasunerako erizpideak garatzen jarraitzen dute esparru geopolitiko ezberdinetan. Esparru geopolitiko bakoitzean, alternatiba politiko eta soziala bideratzeko ezkerretik ditugun arazoekin, kapitalismoaren fase berri honen ezaugarriek izaera berezia hartzen dute, baina beti gizakien arteko desoreka soziala eta kulturen urraketa sortuz.
Europako eraikuntza korronte neoliberal horietan sustraitzen da edo, hobeto esanda, europear eraikuntzarako ereduak neoliberalismoa definitzen dituen elementuetan dauka bere oinarria: botere politiko eta ekonomikoaren konzentrazioa autonomoak diren gune ekonomiko-finantzieroetan, kapital multinazionalaren eragina, bizkarrezur demokratiko eta botere politiko eza europar instituzioetan eta estatu gabeko nazioen autodeterminazio eskubidetik bideratutako benetako federalizazioa gauzatzeko borondate falta...
Desoreka larriek eta gizartean somatzen den bertebrazio faltan laburbiltzen diren ondorio horiek oraindik politikoki eta sozialki -nahiz eta ekonomikoan bueltarik ez izan- finkatu gabe dagoen europar eraikuntzarako eredua definitzen dute.
Neoliberalismoaren garapen honek, merkatuari egiten zaion kultoaz, estatuaren paper orekatzaile ekonomiko eta sozialaren galeraz eta kultur eredu haundien bultzadaz, bideak zabaldu eta eskubide kolektibo zein kulturalak zapaltzen dituen eskenatoki horri erantzuna eman nahi duten hainbat herri zein giza kolektibotan sortzen diren errealitate aberats eta indartsuen kontra jotzen dute.
Ekialdean ezagutu dugun prozesuaren ondorioz estatu berriak sortu dira (Lituania, Eslovakia, Txekia, Estonia...), neoliberalismotik bultzatzen den globalizazio eta alienaziorako tresneriaren aurka nazionalismoa arrisku bizia bilakatuz. Balkanetako guda iraultzen den nazionalismoa kriminalizatu eta kritikatzeko erabili da, irudi faltsu eta atzerakoia salduz. Horra hor Estatu espainiarra, frantziarra, EEBBek... bideratu duten manipulazioa gatazka horrekin lotutako kontu guztietan helburu zehatz batekin, nazionalismoaren kontra jotzea bide guztietatik.
Nazionalismoaren aurkako eraso honen atzean arrazoi anitz dago. Alde batetik, zapaltzen den nazionalismo horrek estatuetatik inposatzen diren uniformatze politiko, kultural eta sozialak hankaz gora jartzeko duen gaitasuna. Bestetik, tendentzia globalizatzaileei aurre egiteko alternatiba politiko, ekonomiko eta sozialen inguruan sektore sozial desberdinak bildu eta egituratzeko duen indarra. Indar oso eraginkorra ikuspegi demokratikotik zein justizia sozialaren aldetik.
Ezker zein eskuineko esparruetan izandako eztabaida luzeen ondoren, herriek bere burujabetzaren alde garatzen dituzten borrokek duten zilegitasun ukaezina baino areago joanez, inoiz baino objetibotasun eta ziurtasun handiagoaz baiezta dezakegu Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Eskozia eta beste europear herrialde askok burujabetzaren alde garatzen dituzten borrokek erabateko gaitasun eraldatzailea dutela, demokrazia politiko eta sozialean oinarrituz ezaugarri eta balore berriz jantzitako Europa bat egituratu nahi dutelako.
Burujabetzaren erreibindikapenaren sustraitzearen inguruan eta gizarte alternatiba progresistak suspertzeko duen gaitasunaz eritzi kontrajarriak izan dira. Eskuin abertzaleak, Estatu zapaltzaileekiko menpekotasunari lotutako eskema autonomistek kutsaturik, burujabetza eta independentzia bideak isolamendua eta pobreziaz lotu ditu behin eta berriz. Ezkerreko esparruetatik, "klase subjetua zatikatzea", eta elkartasunaren aurkako bide autarkikoak garatzea leporatu zaio independentismoari.
Gaur egun, bi hausnarketa ildook agorturik daude eta, eskuin abertzaleak zein aipatutako ezkerreko sektoreok, bere diskurtsoa berregokitu behar izan dute herri desberdinek bere burujabetzaren alde daramaten borrokak duen kapital demokratiko eta eraldatzaile izugarria baloratzeko orduan.
LAB sindikatuaren 5. Biltzar Nagusian eztabaida hauek gainditu nahi izan ditugu abertzalismoa eta internazionalismoaren arteko lotura baikorra azpimarratuz eta globalizazioaren barnean independentzia eta interdependentziaren arteko harremanari buruzko hausnarketan sakonduz. Hau da, guretzat, nortasun nazional eta kulturala garatuz norbere nazioa eraikitzea eta beste herrialdeekiko elkartasuna eta elkarlana garatzea, batez ere herrialdeotako langileria eta esparru herrikoiekin, guztiz posiblea izateaz gain, ezker politiko eta sozialak barneratu behar duen funtsezko ihardunbidea da.
Ideia hauek aurrez aurre egiten dute topo korronte neoliberaletatik bultzatzen den politikarekin: merkatuen harrapatze erasokor eta hondatzailearekin eta dinamika horien zuzentzaile izan daitezkeen marko juridiko eta ekonomikoen mota guztien deuseztatzearekin. Horrexegatik, ziur gaude posible dela esparru nazionaletatik logika ekonomiko eta sozial desberdin bat gauzatzea. Logika berdinkideagoa, autogestio ereduetan eta kudeaketa ekonomiko demokratikoan oinarritua, hots, merkatuaren hedapena eta bere joko arau basatiak eragotzi edo baldintzatzeko gai dena.
Herrien eskubide demokratikoetan, bere balore kultural eta sozialetan eta, nola ez, internazionalismo berri baten aldarrikapenean oinarrituz gauzatu behar du bere alternatiba politikoa XXI. mendeko ezkerrak.
Euskal ezkerra bidegurutze batean dago gaurko garai honetan. Kontuan hartzen badugu erreforma politikoa duela 20 urte luze abiatu zela, ezkerrak bere ibilbidea aztertu beharra dauka. Joan direneko bi hamarkadetan izandako aldaketa handiak direla-eta, konplexua da gure herrialdeak bizi duen errealitate sozial eta politikoaren egoera interpretatzea. Gainera, errealitateraekin bat egiten ez duten dogma zaharretan oinarrituriko gure pentsamendua berritu beharrean gaude. Ezkerrak, orokorrean, bere proposamenak eta mezuak gaurkotu behar ditu globalizazio neoliberal tematiak sortarazten dituen egoera berrien aurrean.
Boterearen aurka jazarri nahi duten kolektibo eta jendeen artean elkartasuna eta errebeldia bildu beharra dago planetan dauden ezberdintasunei aurre egiteko. Honen adibide zehatza ditugu Porto Alegreko jardunaldiak, ezkerrak erantzuteko dituen benetako erronkaren barruan kokatu beharrekoak eta euskal ezkerraren kezka sozialen baitan oso kontuan hartzekoak. Testuinguru honetan elkarganatzen dira ezberdintasunen aurkako ekimenak, EAEko eta Nafarroako soldata sozialen eskakizunak, edota etorkinen aldeko solidaritatea sustatzeko eramandako ekintzak, baita modu askotako narriadura ekologikoaren aurka garaturiko borrokak. Ahaztu gabe, hauen artean, abeltzantza eta nekazaritza estentsiboaren ondoriozko giza elikagaien aizunketa dagoela, mutur bateraino eramanak 'behi eroen' gaitza deituriko eritasuna ekarri duena. Ero dagoena, ordea, sistema da, eta sarritan, berean oso modu eroso batean kokatzen den gizakia ere bai; ezkertiarrek ezinbestez kontuan hartu beharrekoa. Honi guztiari, feminismoan, antimilitarismoan, euskalgintzan, eta lan munduan jalgitzen diren opresio eta errepresioak gehitzen badizkiogu, bada, ezberdintasunei aurre egiteko ditugun premiek -aurrerago, Euskal Herriko egoera espezifikoarekin batera aztertuko ditudanak- aditzera ematen digute zein izan behar duen gure arrankura eta arduraren esparrua. Funtsean eta finean, halabeharrez berritu beharra daukagu sekula uko egin behar ez dugun bete beharretan irmo segitzeko. Hots, eragin nahi dugun Euskadiko errealitate sozial eta politikoaren kokagune tinkotik kritikoak izan behar dugu ezarritako boterearekiko, ahaztu gabe, mundua berez gu geu partaide garen mundu hau baino zabalagoa dela.
Eraiki nahi dugun Euskal Herriak memento honetatik hasita herritarrei, pobreenei batez ere, eragiten dieten eskakizun sozial eta politikoak lehen planora ekartzea eskatzen du. Ezkerran ez dago lehen eta bigarren mailako aldarrikapenak bereizten dituen proiektu edo aliantzentzako edo lehen aipatutako kezkak bigarren fase baterako alboratzen dituzten aliantzentzako lekurik. Herria eraikitzea, lehenik eta batez ere, aukera sozial eta politikoekiko ezberdintasun oro aniztasunarekiko begirunea izanik deuseztatzen saiatzea da. Euskal prozesuari buruz bereziki, gogora dezagun 1998ko udara ikusmin eta itxaropen handieneko mementoa izan zela erreforma politikoko garaian antolatutako Euskadiko ezkerrarentzat. ETAren tregoak sektore sozial, sindikal eta politiko anitzetako kolektibo eta jendea EHn biltzeko saiakera bat eragin zuen. Kemen berriarekin agerrarazten gintuen konbultsioa zen. Bi hamarkada lehenago, frankismotik ateratzean genuen indar sozial garrantzitsuak era guztietako mobilizazioei eman zien bide eta talde ezberdinak premisa rupturistetan oinarritutako aktibitate sozialean bildu ginen, ETAk ere sostengu nabarmena zuen eremu berean.
Nahiz eta urte horietan berregituratze industrialaren aurkako borroketan eta nazio aldarrikapenen defentsan indar erakustaldi handiak egin, erreforma politikoa pixkanaka aurrera egin zuen Euskal Herrian isilka-misilka, hala ez zirudien arren. 80ko hamarkadaren bukaeran, errealitate horren ebidentzia nabarmenak geneuzkan bai EAEn eta bai Nafarroan. ETAren jarduerarentzat zailtasunak ugaldu ziren , ia dena euren aurka jartzen ari zelako: euren helburu eta metodo gero eta indiskriminatuagoek eragindako ukapena, munduko klima, Europako testuingurua, espainiar gizartearen bilakaera eta euskal gizarte berarena... Bere osotasunean mundu abertzaleak atzera egin zuen eta geldialdia izan zuen politikoki eta hauteskunde mailan, bitartean espainiar nazionalismoaren premisa politikoetako batzuk finkatzen zihoazen, hura frankismoarekiko zuen identifikazioak eragindako nortasun krisitik ateratzen ari zen heinean. Gainera, Espainiako Estatua EEBn sartzeak monarkia legitimatu zuen.
Ziklo hori, aurreko paragrafoan eskematikoki laburtu dudana, apurka finkatuz joan zen eta bere gailurra "Ermuko gertakizuna" deiturikoan iritsi zen. Harrezkero, PP eta PSOE, bigarren hau bere barne krisiak eta hauteskunde porrotek eraginda bazegoen ere, nazionalismoa politikoki garaitzeko eta lehendakaritza lortzeko aukera ikusi zuten. Bestalde, abertzaleei egoera honek ETAren gaiari amaiera ematea gero eta premiazkoagoa zela ikustarazi zien, abertzaleen kausa espainiar identitate soziopolitikoaren aldeko korronteek gainditua izatea saihestu behar zela. Lizarrako akordioa eta ETAren su-etena ipini zituzten euskal nazionalistek irtenbide moduan, operazio honetan hainbat sentsibilitate kultural, sozial, sindikal eta politiko inguratuz. Lizarrak ETAren lurreratze pista izan nahi zuen, eta mugimendu abertzalea berpizteko aireratze pista.
ETAren su-etenarekin asmatu zen bereziki, gizartearen gehiengo nagusiaren nahi sakonarekin bat egiten baitzuen. Testuinguru honetan Ajurieneara iristea lortu zen eta Batera, Udalbiltza, Bai Euskarari... Hori guztia mobilizazio garrantzitsuekin. Baina hauteskundeen esparruan, Araban eta Nafarroan bereziki, errealitateak egun gaindiezinak diren muga batzuekin egin zuen topo. Bakoitzaren asmoez haratago, egitasmoak korronte abertzale ezberdinak batzeko balio izan zuela esan behar dugu. Eta hori ez da gutxi. Baina, aldi berean, abertzaletasuna distantziaz eta errezeloz ikusten duen populazioaren beste erdian sartzeko muga eta zailtasunak agerian utzi zituen.
Garbi salatu behar da PPk eta UPNk Lizarra eta su-etenaren ekimen bikoitza hasieratik boikotatu dutela. Ez zuten distentsio keinurik egin, ez zituzten presoak gerturatu, interlokutoreak atxilotu zituzten eta ETAren porrota aldarrikatu zuten helburutzat. Egitasmo independentisten bideragarritasun demokratikoa saihestu zuten. Madrilgo boterearen jarrera probokatzaile honek ez du, ordea, ETAren su-etenaren haustura justifikatzen. Egia da 18 hilabete horietan ez zela lorpen ikusgarririk egin. Baina onartu behar dugu euskal errealitate konplexuak ziklo luzeak behar dituela egungo zoldura gaindituko duten irtenbide egoki topatuko badira, eta ETAren interbentzioak ez diola inolaz ere dinamika horri mesederik egiten. Batzuentzat, gainera, ETAren ekintza armatuak sortzen duen sufrimendua ezin da justifikatu ez etikoki, ez politikoki.
Su-etena hautsi zenetik, ETAren ekintza politiko-militarrek aurreko garai txarrenak gainditu dituzte, Oldartzenen finkatutako "oinazea gizarteratzeko" formula muturrera eramanez. Ezberdin pentsatzen dutenak eta publikoki espainol, eusko-espainol edo nafar-espainol bezala ageri direnak helburu bilakatu dira. Ezberdin pentsatzeagatik helburu bihurtze horrek gizartearen indignazio logiko eta sakona eragin du. Erakunde armatuak daraman bide hau, bidegabekoa izateaz gain, euskal ezkerraren indarrak ahultzen ari da, zatitu eta jarrera defentsiboan ipintzen gaitu.
Finean, herri honetako ezker sozial eta politikoaren batasunerako faktore negatiboa da. Batasuna prozesuaren esperientziak ez du egoeran aldaketarik ekarri eta esperimentuak huts egin du. Ezker pluralaren ustezko bategitea, azkenean, ENAMen ahalegin bat izan da, bere jendea ekinean eta antolatua mantentzeko. Baina horietatik asko ez daude ados gertatzen ari denarekin eta ez dute indar eta motibaziorik ETAk sortutako errealitateari aurre egiteko.
Egoera kontuan hartuta, garai honetan euskal ezkerra antolaketa eremu desberdinetan moldatu beharko da, bai arlo politikoan zein sozialean, ahal denean jarduera batasuna topatuz, ETArekiko egiten den balorazioa eta haren dinamikatik ateratzen diren eraikuntza nazionalerako proposamenak ez baitute posible egiten antolaketa gune bakarrean bat egitea. Bitartean, ezkerreko pertsona eta kolektiboen arteko eztabaida bakoitzak egoki ikusten dituen irizpideetatik abiatuta eman beharko da. Eztabaida horren markoan, nik zazpi puntu azpimarratuko ditut, nire ustez ibilbide berri bati ekiteko oinarrizkoak:
1. ETAk bere jarduera militarra errotik geldiaraztea eta ez dezala atentatu bat gehiago ere egin.
2. Aznarren gobernuak bere kartzela politika alda dezala, legeak dioen bezala eta duela bi urte Eusko Legebiltzarrak duela bi urte eskatu zion bezala.
3. Bai Lizarra bai Ajuria Enearen mugak gainditzea. Hau da, egungo egoerari zintzotasunez irtenbideak bilatuz, eztabaida eta akordio guneen bultzadan aurrera egitea, hauetan ezker abertzalea zein korronte estatalistak kanpoan utzi gabe.
4. Ezinbestekoa da ETAren gaiaren tratamendua eta nazio gatazkaren irtenbidea ahal bezainbeste bereiztea. Lehenak ETAren amaiera bideratuko duen bake plan bat eskatzen du. Plan honek presoen kaleratzeko, erbesteratuak itzultzeko eta indarkeriaren biktima guztiak ordaintzeko epe eta egiaztatze mekanismoak jarri beharko ditu.
5. Gehiengoen jarreraren onarpena eta gutxiengoen errespetuaren printzipio demokratikoaren onarpena, ETAren aldetik, zein Espainiako Estatuko ordezkarien aldetik.
6. Elkarrekikotasun printzipioak ezberdintasunen legitimotasuna eta errespetua eskatzen du. Korronte abertzaleek gizarte eusko-nafarreko kultura konpartituan sektore ez abertzaleek zein helburu eta eskubide izan behar dituzten eztabaidatzea onartu behar dute. Era berean, akordio batera iritsi behar da kultura horretan zein helburu abertzalek parte hartu behar duten erabakitzeko.
7. Elkarrekikotasun horrexegatik, Nafarroako komunitate abertzalearen egoera normalizatu behar da, euskararen ofizialtasuna lurralde osoan onartuz, euskal sinboloen erabilera ofizialaren regularizazioaz, euskal-nafar batasunaren bilakaerari oztoporik ez ipiniz, nafar eta euskaldun sentitzen garenoi erkidegotasun bikoitzaren aukera emanez... Hori guztia gure marko juridiko eta politikoa erabakitzeko eskubidea dugunok nafarrak garela ahaztu gabe.
Euskal ezkerraren erronkak mahai gainean daude. Arestian azaldutako guztiarengatik, hau ez da erakunde berrietan batasun garrantzitsuak edo mugimendu ikusgarriak burutzeko unea. Euskal ezkerrak, hasieran nioen moduan, berrikuntza fase bati egin behar dio aurre. Eta ea bide horrek guztien ahalegin eta onarpenez ehunduriko batasun esparru berriak ekartzen dituen. Bitartean, une honetan, garrantzitsuena bakoitzak bere kezka, lehentasun eta egitasmoak askatasun osoz eta argi adieraztea da, komunikazioa bideak jartzea eta eztabaida guneak zabaltzea beharrezkoa baita. Etorkizuna idazteke dago.
![]() |
|
||||
1797 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa